150 000 eskuz esku erabaki eskubidearen alde

PrintFriendly and PDF

HerriaBidean150 000 pertsonatik goitik Durangotik Iruñarako jende katea osatu dute, euskal herritarren erabaki eskubidearen alde. Besta, aldarrikapen eta momento hunkigarriko giroak ezagutu ditu Gure Esku Dago-k antolatutako mobilizazioak. Iparraldetik joan diren hiru autobusetaz gain beste hamarnaka herritarrek parte hartu dute jende katean. Gure Esku Dago ekimeneko Angel Oiarbidek bere balorazioan erran bezala « Hau hasi baizik ez da egin, aldarrikatzetik gauzatzerako bidea egin behar dugu ».

GEDAiretikBaltikoarrek ideki bidea eta Katalandarrek jorratua 150 000 Euskal Herritarrek hartu dute igande honetan jende kate erraldoia osatuz Durangotik Iruñara erabakitzeko eskubidearen alde.

Angel Oiarbide Gure Esku Dago-ren bultzatzaileak « Honek izango du isla politikagintzan, politikariak herritarren nahia aurrera eramateko tresnak direlako » azpimarratu du. Bestalde, « Giza katea tresna bat izan da, herrietan gertatzen ari dena erakusteko balio izan duena. Lubakien gaineko zubiak eraikitzen ari direla erakusteko » erran du ere Berria kazetan.

Iparraldeak bere presentzia segurtatu du, bereziki 111 eta 112 kilometroetan, besteak beste hor aurkitzen ahal zirelarik Michel Berhocoirigoin (EHLGko lehendakaria), Panpi Sainte-Marie (ELB-ko bozeramailea), Jakes Bortayrou (EH Bai) edo Barth Camedescasse (Bizi!) bezalako hainbat militante ezagun.

Gero eta zailago izanen da herritar multzo gero eta haundiagoak aldarrikatzen duen « erabakitzeko eskubidearen » aintzinean elkor eta itsu egoitea. Gure Esku dago ekimneko Angel Oiarbidek dion bezala « Hau, hasi baizik ez da egin, aldarrikatzetik gauzatzerako bidea egin behar dugu »!

JendeKateaArgazkiSorta

Durango eta Iruñea batu dituen giza kate historikoa, eskuz esku, hedabidez hedabide jasoa izan da. Herritarrak dira protagonistak. Beraien esperientzia jaso nahi izan dute hainbat hedabidek, aurretik, bitartean eta ondoren. Umoreari tartea eskainiz. Antolakuntzako kideekin izanez, egindako lan bikaina azpimarratu asmoz. Gurean izan diren atzerritarrei hitza hartzeko eskatu zaie. Herritar ezagunekin ere topo eginez. Baina, finean, herritarrei begira osatua izan da giza katearen programa berezi hau.