2. itzulian abertzaleen aldeko botzak gora

PrintFriendly and PDF

2garrenitzulia

Abertzaleen aldeko botzen goratzea, jada argia zen lehen itzulian. Bigarren itzuli honek ere igoera baieztatu du, kasu honetan igotze horren jatorria edo izaera aldatzen delarik.

EHBAI-en hautagaiak aurkezten ziren 5 kantonamenduetarik bakar batean hautagaiek garaile bururatu dute (Alain Iriart eta alderdi politikoetarik kanpo den Fabienne Ayensa-k). Ohartarazi behar da, bikote bakarra zela lehen itzulian lehen postuan atera zena. Baina garaipen hau ezohizkoa da konduan hartuz bere ganatu dituela botzen %78,05a, departamenduan present zen FNeko bikote bakarraren aintzinean. Hemen da beraz, beste 4 kantonamenduetan bezala, abertzaleen aldeko botzen igotzearen izaera aldatzen, zeren orain abertzale mugimendutik haratago elgarretaratzeko gaitasuna duela erakusten dute abertzaleek. Independentismoari lotzen zen guziaren zikintzea, bukatu da.

Iparraldean zehar

Alderdi sozialistak 3 kantonamendu irabazten ditu eta 6 kontseilari baditu Hendaian, Baiona 2 eta 3an. UMP/UDI/Modem koalizioak, bere aldetik 8 kantonamendu irabazten ditu, EHBAI-ek bat lortzen duelarik.

Sozialistek beren tokia uzten dute

Ostegunean, apirilaren 2an iraganen den Pyrénées-Atlantique-etako gobernuaren bozkatzeak behar luke lehendakaritzarat Modem-eko Jean-Jacques Lasserre eraman. Paun, departamenduko kontseiluak badituelarik 32 kontseilari eskuineko eta zentrokoak, 20 sozialista, EHBAI-eko 1 eta etiketarik gabeko 1. Jean-Jacques Lasserre-ek berriz lortuko du 2008a arte segurtatu zuen lehendakaritza.

 

Un commentaire

  1. Alexandre
    Publié le 30/03/2015 à 18:23 | Permalien

    Eta Baionarrak?
    Ez gaude EHen?