2018an, Alternatiba berriz Baionan

carroussel [Converti]Lehen alternatiben herrixkaren arrakasta duela 5 urte iragan ondoren, Alternatiba berriz etorriko da Baionara, 2018ko urriaren 6 eta 7an. Ezina ekinez egina dela erakusteko 1000 laguntzaileren parte hartzearekin antolatua izanen da eta bertan 30 000 pertsonari ongi etorria egiteko xedea dute antolatzaileek.

Alternatibaren lehen edizioaren karietara, Bizik antolatu aldaketa klimatikoari eta krisi energetikoari aurre egiteko Alternatiben herrixkan, 12 000 pertsona hurbildu ziren Baionara 2013an, GIEC-aren 5. txostena argitaratu eta zenbait egun berantago. Sekulako oihartzuna izan zuen, Euskal Herritik askoz haratago ere. Honen eraginez, beste 130 Alternatiba antolatu dira Euskal Herrian, Frantzian, Europan, baita Senegalen edo Haitin ere. 700 000 pertsona inguruk parte hartu izan dute gertakizun hauetan eta herritar dinamika berri honek eginkizun garrantzitsua bete du klimaren aldeko mugimenduetan eta trantsizio sozial eta energetikoaren aldeko lanean, COP21aren denboran eta ondotik ere bai. Abentura harrigarri honi buruz egin den filma («Irrintzina, la génération climat»), zinegeletan ikusgai da garai hauetan.

Bizi!k bere agirian adierazi duen bezala Alternatiba berriz antolatuko da Baionan 2018ko urriaren 6an, larunbatarekin eta 7an, igandearekin. Garrantzi berezia ukanen du eta oihartzun handikoa izanen da, ikusiz Baionan lehen aldikotz antolatu zelarik zenbat gauza eragin zuen. 1 000 boluntariok baino gehiagok antolaturik izanen da, GIEC-aren 1,5°C txostenaren argitaratzea baino zenbait egun berantago eta bertan 30 000 pertsona igurikatuak dira.

Horrez gain, 2018ko urriaren 6a, Alternatiba itzuliaren azken etapa izanen da. 2018ko Alternatiba Itzulia, desafio klimatikoari buruzko alimaleko sentsibilizazio operazioa da, 2018ko ekainaren 9an Parisetik abiatuko dena, 5700 km kurrituko dituenak 5 europar herrialde zeharkatuz eta 200 eskualde desberdinetan geldituz, Baionan urriaren 6an, 17:00etan bukatzeko. Azken etapak, goizez Donostia eta Miarritze lotuko ditu eta arratsaldean Miarritze eta Baiona, honek txirrindiraultza baten itxura hartuz. Baionan Alternatiba itzulia heldu ondoren mitin eta besta batek segida hartuko dute. Urriaren 7an igandez, biharko munduari buruzko trantsizio herrixka Baionako bihotz-bihotzean muntatuko da. Honek aldaketa klimatikoa eta krisi sozial eta ekologikoaren aitzinean, hautubideak, gizabanakoak, kolektiboak, lurraldekoak eta sistemikoak aurkeztuko ditu.

minisiteTourTrace-1
Klika Irudian Alternatiba 2018 Itzuliari buruz xehetasun guziak ukaiteko: https://tour.alternatiba.eu

 

2018ko edizio honen helburu (eta aitzinatzen duen Alternatiba itzulia) dira aldi berean:

  • INDCS (berotegi efektuko gasen isurketak moteltzeko herrialdeen engaiamenduak) berrikusarazteko nazioarteko mobilizazioa bultzatzea eta miaketak, erauzketak eta erregai fosil eta nuklearrei ematen zaizkien diru-laguntzak geldiaraztea.
  • Aldaketa klimatikoaren kontrako hautubide zehatzen heina aldatzearen lantzea, halaber lurraldeen neurritasun eta trantsizio energetiko, ekologiko eta sozial sailetako egitasmoen definizioa eta promozioa.

Jendarte jasangarri, zuzen, solidario eta sinpleki bizigarriaren eraikuntzarentzat memento garrantzitsu eta oinarrikoa izanen den asteburu hau oraindanik bere agendan ezartzeko gomendioa egiten du Bizi! mugimenduak jendarteari.

Ez da dudarik klima ekintzalari eta euskal altermundialista bezala ezagutua den Bizi!rentzat Alternatibarekin, trantsizioa hemen dela, eta elkarrekin, sekulako indarra girela. 2018 urtean ere, jendarte gero eta zabalago batek,  « Sistema alda dezagun, eta ez klima! » lema gauzatzeko bideak ezagutzeko paradak izanen dituela.

Alternatiba2018

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).