21. Korrika, euskararen alde “klika”!

PrintFriendly and PDF

21Korrika2019Korrikaren 21. edizioa apirilaren 4tik 14ra Garesen hasi eta Gasteizen bukatuko da. Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” omenduko du euskararen aldeko lasterketak, kulturan, euskalgintzan eta pentsamenduaren alorrean egin zituen ekarpenengatik. Iparraldeko korrikaren animazio lan taldeko kide den Leire Oillarburu-k Enbatari 21. Korrikari buruzko hainbat zehaztasun ekartzen ditu.

Zein dira 2019ko Korrikaren helburu nagusiak?

Urtero bezala Korrikaren xedea euskararen aldeko ekimen handi hortara, jende gehien biltzea da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzeko, baita euskaltegien laguntzeko dirua biltzeko. 21.Korrikako leloa dugu “Klika”: Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen alde egitea. Euskara ikastea, erabiltzea, inplikatzea, jauzia ematea. Engaiamenduak hartzeko aukera paregabea da, nork berak bere ahaletan bistan da… Horregatik aurten hauxe eskatu nahi diogu jendeari:Korrikaren karietara engaiamendu bana gogoetatu eta hartzea, Klika egitea!

ibilbidea_mapa03Nola prestatzen da edizio berri hau?

Edizio guziz ber funtzionamendua da guti gora behera… Ibilbidea, hasiera eta bukaerako herriak urte bat lehenago hautatzen dira Euskal Herriko AEK-ko batzar nazionalean. Iparraldean, 2018ko urrian hasi ginen dena prestatzen:

• Ibilbidea eta alde teknikoak, hau da, kilometroz kilometro ibilbidea segitu, bideen egoera segurtatu, Herriko Etxeekin harremana egin…

• Lorpenak, erran nahi baitu enpresen diru laguntzen bidez publizitate euskarri ezberdinak finantzatu ahal izaiteko edota hainbat gastu aurrezteko.

• Korrikako logoak dituzten jantzien edo bizkarrekoen salmenta antolatzeko eta segitzeko.

• Komunikazioa eta Korrika kulturala azkenik. Alde batetik prentsa eta jendearekin harremanak atxikitzeko Korrika pasatu aitzin. Korrika kulturala bestalde, euskarazko kutur eskaintza sustatzeko eta jendea Korrika giroan sarrarazteko sortu zena, euskarazko hainbat ekitaldi proposatuz eskualde guzietan. Hala nola, Gau eskola bakoitzak kontzertu, ikusgarri, tailer, proiekzio edo joko gauak antolatuko ditu otsailetik apiril arte, 10 000 haur mobilizatuko dituzten korrika txikiak ahantzi gabe.

Informazio guztiak www.korrika.eus webgunean atzemaiten ahal dira baita aplikazioan ere.

Azkenean, Gau Eskolekin anitz lan egiten dugu, haien funtzioa zinez estrategikoa baita Korrikaren antolaketarentzat. Haiei esker soilik posible da 11 egun eta gauez Korrika behar bezala iragaitea, milaka euskaltzale bilduz.

Zein dira Ipar Euskal Herriko pasaiaren eta animazioen berezitasunak?

Aurten bereizitasun bat izanen dugu ibilbidean: lehen aldikotz Bokaleko herritik pasako da Korrika. Joan den urtean ikastola ideki berri zen, beraz atzeman dugu aukera ona zela ibilbidean sartzeko. Bidea segitzeko, Bokaletik Angelura lekukoa arraunlariekin pasako da! Animazioen aldetik, Korrika pasatzen den egunean tokiz toki giro ona izanen da aurten ere anitz ekitaldi antolatuak izanen baitira Korrika pasa aitzin edo ondotik.

Zein dira oraindanik Korrikan parte hartzeko moldeak?

Hainbat aukera badira Korrikan parte hartzeko edo laguntzeko:

-Diru laguntzaren bidez Korrika laguntzaile bilakatuz, eta honekin hainbat deskontu ukanez denda edo leku ezberdinetan.

-Km bat erosiz: oraindik leku batzuetan kilometroak salgai gelditzen dira beraz eskualdeko gau eskolara deituz bat erreserbatzen ahal da;

-Korrika kulturaleko ekitaldietan parte hartuz (ikusgarri, kontzertu, bazkari…):

-Korrikan lasterka eginez eta antolatutako bestan parte hartuz;

-Korrikako bizkarrekoa erosiz Korrika pasa aitzin;

-Korrikaren arribatzean parte hartuz Gasteizen apirilaren 14an. Jakinez autobusak antolatuak izanen direla hara joaiteko!

ibilbidea_kartelaBabesl03

Laisser un commentaire

Votre e-mail ne sera jamais publié ni communiqué. Les champs obligatoires sont indiqués par *

Connect with Facebook

*
*

Vous pouvez utiliser ces balises et attributs HTML <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>