6. inkesta soziolinguistikoaren irakaspenak

Urepele_2015-03-19

Erramun Bachoc

Zenbat euskaldun gara Ipar Euskal Herrian ?

1991. urteaz geroztik, inkesta bat egiten da bost urtetarik ikusteko zertan den euskaltasuna hiru lurraldeetan eta 16 urtez goragoko jendetzan. Ekain honetan eskuratu ditugu Ipar Euskal Herriko emaitzak 2016. urterako. Lehen irakaspena, euskaldunen kopurua emendatu dela, orain arte hogei urtez beti gain behera jautsi delarik.

Har ditzagun zenbaki zenbait :
– Iparraldeko 300.000 herritarretan 250.000 dira 16 urtez gorakoak.
– Euskaldunak 51.200 gara, duela bost urte baino 100 gehiago.
– Erdi-euskaldunak 23.300, 1.500 gehiago. (Euskara ulertzen, ez ongi mintzatzen).
– Erdaldunak 175.000 dira, 9.000 gehiago, jendetza ere 11.000 herritarrez emendatu baita, kanpotik jin direnekin.

Hizkuntza Gaitasuna euskararen eremu osoan: euskaldunak, %28,4 (hots 751 000 pertsona), euskaldun hartzaileak (euskara ulertzen, ez ongi mintzatzen) %16,4 (hots 433 700). Orotara, 16 urte edo gehiago duten biztanleen %44,8 euskaldun oso edo hartzailea da hots 1 184 700 pertsona Euskal Herri osoan.
Hizkuntza Gaitasuna euskararen eremu osoan: euskaldunak, %28,4 (hots 751 000 pertsona), euskaldun hartzaileak (euskara ulertzen, ez ongi mintzatzen) %16,4 (hots 433 700). Orotara, 16 urte edo gehiago duten biztanleen %44,8 euskaldun oso edo hartzailea da hots 1 184 700 pertsona Euskal Herri osoan.

Beraz aitzinatzen ala gibelatzen ari gara ?

Euskararen bilakaera neurtzeko inkesta bakoitz sei-adin talde konparatzen dira, 65 urte eta gehiago, 50-54 urte, 35-49 urte, 25-34 urte eta 16-24 urte. Hor ditugu beraz aitatxi-amatxiak, burasoak eta gazteak, baina ez eskoletako ikasleak. Adin-taldeak konparatzeko ehunekotan ariko gara, multzo baikoitzean 100 herritarren artean zenbat euskaldun.

Ikus 1996ko eta 2016ko adin-taldeak, 20 urteren artekarekin.
– 1996an : %37,6 – %31,8 – %27,4 – %13,6 – %11,3.
– 2016an : %28,1 – %21,3 – %14,6 – %15,7 – %18,9.

Lehen zaharrago eta euskaldunago, gazteago eta erdadunago. Oraingo burasoak eta beren seme-alabak gazteago eta euskaldunago dira. Euskararen jarraipena dinamikaz aldatzen ari da familiari eta eskolari esker : ikastolek 48 urte dituzte eta ikasgela elebidunek 35 urte.

Iragana geroaren seinale.

Ikusi nahi badugu euskaldungoa zeri buruz ari den, emaitzak ahal bezain urrunagotik hartu behar ditugu. Kasu harrigarriko zenbaki zopa jastatu behar dugu. Inkesta bakoitz 5 adin-talde. 6 inkestetako 30 adintaldeak zerrendatzen baditugu ordena kronologikoan zer agertuko da ? Lehen inkestako lekuko zaharrena 1910ean sortua zen eta 6. inkestako lekuko gazteena 2000. urtean. 25 urte hauetako ikerketekin euskararen 90 urteko historia konda dezakegu.

Lehenik zenbakien taula.

Teilatuaren itxura du, adin taldeak doi bat kurutzaten baitira bat bestearen gainean, teilak teilatuan bezala eta gainera adin talde berak berriz kondatzen baitira inkesta batetik bestera. 6 inkestetako 30 adin-taldeak zerrendatuak dira erdiguneko sorturteen ordena kronologikoan. Hasian hasi 3 eskualdeetako emaitzak ere zerrendatuak dira : – BAB Baiona, Angelu, Biarritz, Bokale, – Lapurdi ken BAB, – Baxenabarre eta Zuberoa elkarrekin.

Inkestak ehunekotan

Legendan, zenbakiek inkestak adierazten dituzte eta hizkiek adin-taldeak.
– 6 inkestak : (1-) 1991, (2-) 1996, (3-) 2001, (4-) 2006, (5-) 2011 (6-) 2016.
– 5 adin-taldeak : (-A) >65 urte, (-B) 50-64, (C) 35-49, (-D) 25-34, (-E) 16-24 urte.
– Adin- talde bakoitzean erdiguneko sorturtea emana da. Azpimarraturik bi inkesta ezberdinetan agertzen direlarik.

TAula1

Kurbak

Kurben irakurketa

Ipar Euskal Herriko euskaldungoaren kurba ilunaren bidez belaunaldien jarraipena azter dezakeku. 1924an sortuak direnak euskaldun dira %38. Guraso bilakatu direlarik 1949an, beren « baby boom » famatuari euskara transmititu diete %27. Belaunaldi honen haurrak euskaldun dira %12, 1977 inguruan, eta hemen dago Iparraldeko euskaldungoaren zilo beltza. Aldiz belaunaldi erdaldundu honen haurrak eskolan daude, %35ek eskolierrek euskara ikasten dute ikastoletan edo ikasgela elebidunetan eta %45ek ama-eskoletan. Oraindik bidea luzea da: EAEn 16-24 urtekoak euskaldun dira %60 eta gazteagoak %75.

Laburbilduz, Iparraldean 30 adin-taldeak kontuan hartuz ageri da ehunekotan euskaldungoa jautsi dela 1929 eta 1976 artean %36tik %11 arte, 50 urtez 25 puntu galduz (urtero puntu erdi bat bataz beste). 1981ean kurba gorantz abiatu da, 15 urtez %7 irabaziz (urtero puntu erdi bat bataz beste). Hots gaur egun, 16 urtekoen %19arekin, 1964ko heinean gara eta gorapenerako bidean.

Baxenabarre-Zuberoko euskaldungoaren kurba urdina gain behera doa, 1929ko %80tik 1986ko %30 arte. Beraz 60 urtez euskarak 50 pundu galdu ditu. Orain kurba maldan gora abiatua da, 10 urtez 4 pundu irabaziz (1996koak %34 euskaldun).

Lapurdi barnearen kurba horia gain behera doa 1929ko %45etik 1969ko %15a arte (40 urtez 30 puntu galduz). Gero kurba ordokitu da 12 urtez. Petik gora abiatu da 1982az geroztik, 15 urtez 10 pundu irabaziz (%25 euskaldun 16 urtekoetan).

Ohargarri da Lapurdi barnearen kurba eta Ipar Euskal Herri osoarena berdintsuak direla ehunekotan, euskara dakitenen kopuruengatik (BABn 9.000, Lapurdi barnean 26.000, Baxenabarre-Zuberon 16.000)

BAB hirigunean euskararen kurba apal egon da 1981a arte (%11tik %3ra). Gero doi bat petik gora abiatu da 15 urtez 3 pundu irabaziz (%6 euskaldun 16 urtekoetan).

Behin-behineko gogoeta

Ezin da erran, euskara indartsu denik Ipar Euskal Herrian. Konparaketa egin dezagun Euskal Autonomia Erkidegoarekin. 1991 eta 2016 artean, 25 urtez 212.000 euskaldun gehiago dira, %24tik %33ra iganez. Hemen, denbora berean, 8.700 euskaldun gutiago gara, %30etik %20,5era jautsiz. Beraz araberan, han eta hemen, alderantzizko bidea egin du euskaldungoak, gure kaltetan zorigaitzez.

Gauzak hurbilagotik aztertu behar ditugu, Ipar Euskal Herriko euskaldungoaren ahulgunea, bai eta indarguneak ere neurtuz. Ondoko kroniken gaia izanen da adibidez euskararen erabilera eta familia bidezko transmisioa.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).