Abertzaleak aitzina

JakesL-en taulaIgande honetan departamentuko edo kantonamenduetako hauteskundeen lehen itzuliak emandako emaitzek gogoeta batzuren egitera bultzatu ditu ikerlari eta politikari asko.

Disko itxurazko grafikoetaz Berriak argitaratu dituen datuak beste era batera moldatu ditut, Euskal Herrikoak diren hamabi hauteskundeetarako kantonamenduetan aurkeztu diren alderdien maiztasuna eta banaketa alde batetik eta bakoitzak hartu duen botuen kopurua bestetik kontutan hartuz.

Egin daitekeen lehen oharra alderdien zenbakia eta berauen heterogeneitate geografikoa da: hamazazpi alderdi edo zerrendak aurkeztu dira denetara, bainan ez dira denak kantonamendu guztietan agertu, jarraian emandako esaldiek erakusten diguten bezala.

• Hiru alderdi aurkeztu dira kantonamendu batean: Europa Ekologia Berdeak, M.O.D.E.M-a, eta Zentroko Batasuna;
• Hiru alderdi aurkeztu dira bi kantonamendutan: « Debout la France », Independenteak eta U.D.I-a;
• Bi alderdi aurkeztu dira hiru kantonamendutan: P.C.F-a eta U.M.P-a;
• Hiru alderdi aurkeztu dira lau kantonamendutan: E.A.J-a, Ezkerreko Batasuna eta P.S-a;
• Hiru alderdi aurkeztu dira bost kantonamendutan: Eskuineko Batasuna, Eskuineko Independenteak eta Ezkerreko Frontea.
• Alderdi bakar bat aurkeztu da sei kantonamendutan: Ezkerreko Independenteak;
• Bi alderdi bakarrik aurkeztu dira kantonamendu guztietan (12 guztira): EH-Bai eta F.N-a.

Arestian aipatutakoak erakusten digunez, alderdi askok kanditatu bikoteak aurkeztu dituzte kantonamendu gutxitan eta zazpitik hamekaraino kantonamendutan aurkeztu den alderdirik ez dago. EAJ-az aparte, ez dira alderdi horiek abertzaleak, batzuek talde abertzaleekiko harreman onik ukan, ala haien barnean euskalzalerik izan arren.Gehienak dira Frantziako ezker edo eskuin aldekoak.

Iparraldeko geografiari dagokionez, homogeneitate hoberena erakusten duten alderdiak Euskal Herria Bai eta Front National-a dira azkenik, kantonamendu guztietan bikoteak aurkeztu baitituzte. Iparralde osoan alderdiek lortu zituzten botu gehienak bi alderdi horiek izan dira azkenik: EH-Bai-ek eta FN ak 15 788 eta 13 744 botu hurrenez-hurren.

Alde honetatik ikusita, abertzaleak Iparraldeko lehen indar politikoa bihurtu direla aitor genezake, toki guztietan bigarren itzulian aurkezteko % 12,5 –eko mugara iritxi ez diren arren. FN-aren sasi arrakasta Frantziako Estatuan gertatzen denaren isla baizik ez da; Frantziako alderdiekiko konfiantzia gero ta geihago murrizten da abertzale sentitzen ez den jendeengan.

Bainan itzul gaitezen apur bat 1965 garren urtera, Enbatak lehen aldiz hauteskundeetan hautagaiak aurkeztu zituen hauteskundeetara alegia: Iparralde guztian ehunetik bosta gutxi gorabehera lortu zuten abertzaleek, hau baita aurtengoetan erdaldunenak diren BAB ko hirigunean lortzen duten baino gutxiago. Benetan aurrerapen ona egin dela eta etorkizuna goibela ez dela aitor dezakegu. Bainan arazoa da bigarren itzulian EH-Baiek bikote hautagairik aurkeztuko ez dituen kantonamenduetan, zer bozka lezakete abertzaleek? Euskal Herriarentzako erakunde propio bat eta euskeraren koofizialtasuna nahi duten ohiko alderdi ez neoliberalentzat botatzea litzateke hautakizun on bat, baldin eta oportunisten sareetan ez bagira erortzen.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

2 réflexions sur « Abertzaleak aitzina »

  1. « Zorionak, zinez eman behar. Baina Hegoaldekooi begira, azaldu beharko zenigukete, era ulergarri eta alderagarri batean, zer nolako hauteskunde sistemaren pean zaudeten Iparraldekook (hauteskunde motak/mailak Hexagonoaren barnean, hauteskunde itzuliena, hauteskunde barrutiak maila bakoitzarendako, bozka kontaketan sistema proportzional edo maioritarioa den -edo sasi-eztakit zer-, zeren araberako aliantzetara behartzen zaituzten abertazleok sistema horrek itzuli bakoitzean -bereziki bigarren itzulian-…). Nik neuk, behintzat, erabat galdurik ikusten dut ene burua zuen emaitzez iritzi propio bat eratzerakoan. Agian eta seguruenik, zuek zeuek edo ARGIA astekariak edo BERRIA egunkariak azaldu dituzte kontu hauek, nik ez ikusi arren. Horrela baldin bada, estekarik? Horrela baldin ez bada, eskertuko nizueke (eta seguru nago bertze batzuek ere eskertuko lizueketela) zuen hauteskunde sistemari buruzko halako gida bat azaltzea.
    Zorionak berriro, eta adeitasun osoz »,

    1. Egun on

      Ados erantzun bat prestatuko dut bihar goizean.

      Bihar arte

Les commentaires sont fermés.