Amics gascouns

"Sorpresa eder bat izan da ikustea manifan agertzen ziren banderen artean, Okzitaniako bandera"
« Sorpresa eder bat izan da ikustea manifan agertzen ziren banderen artean, Okzitaniako bandera »

Deiadar manifan zen giroa ez zait zinez gustatu…

Ez naiz errugbizale amorratu bat bainan egia da nunbait nahiago nuela telebistaren aintzinean pasatu nere larunbat arratsaldea.

Horrez gain, ez nuen nere inguruan senditu alimaleko giro bat eta « rutina » bat bezala ikusten nuen hamaikagarren manifa hau.

Eguraldia xarmanta zen bainan ez aski bero ere garagardo batzu goxatzeko manifaren ondotik.

Irakurle maitia, senditzen duzu beraz begi ezezkorrez etortzen nintzela Deiadarrari erantzuteko.

Ibiltzen nintzen manifaren barnean eta hor eguzki izpi batek argitu nau eta argitu aldi berean ilunean nituen elementu guziak.

Sorpresa eder bat izan da ikustea manifan agertzen ziren banderen artean, Okzitaniako bandera; segidan pentsatu dut usaiako lagun biarnesak zirela, duela hamarkadak orain elkartasuna erakusten digutenak okasione ainitzetan. Bi hitz trukatu eta gero, harritu naiz ohartzean Angeluko eta Baionako kaskoin batzu zirela. Aitortu behar dut kasu batzuetan madarikatu dituztala ohartu bainintzen heien kaskointasuna euskalgintza edo euskaltasunaren herra bat baizik ez zela. Iduri luke ideiak edo pertsonak kanbiatu direla. Nunbait hunkitua egon naiz ere ikusten nituelarik kaskoin horiek (gehienak adineko pertsonak) irriz ari eta kontent entzutean haur andana bat euskaraz mintzatzen ari heien aintzinean.

Emeki emeki manifa burrunba ezaren erdian, gogoratu zait maite dutan kantu bat, Nadau taldeak partikulazki kantatzen duena eta erraiten duena kaskoinez « la libertat es el camin ».

Hor ginen, euskaldun edo kaskoin, denak bonetadun, borroka amankomun batean gure duintasun linguistikoa aldarrikatzeko eta baita ere gure bi identitateak batzen dituen Euskal Herri « entité » bat galdegiteko urrun den estado bati.

Azken finean, gure departamendu zaharkituaren lema bat hobekiago ulertzen dut orain, lema horrek zion frantsesez « bi aldiz bat baino hobe », bi hizkuntzetan, batean baino hobe beraz…

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Amics gascouns »

  1. Okzitaniarrak eta Euskaldunak borroka berean sartu gara: geure hizkuntza jatorraren defentsa alegia. Okzitanieraren defentsa Baiona Angelu eta Biarritzeko hiriguneari bakarrik ez dagokio, baizik eta Euskal Herriak bezalaxe zazpi probintzik osatzen duten Okzitania guztiari. Okzitanierazko Noble Saria lortu zuen Frederic Mistralelek zera aldarrikatu zuen:

    « Lurrera aurpegia emana, eror bedi herri bat morroitzapean; bere hizkuntzari badatxekio, bere kateetatik askatuko dituen gakoa badu. »

Les commentaires sont fermés.