Atherbearekin, duintasuna berreskuratu

Atherbea Ipar Euskal Herrian langabezia, baliabide eta aterberik gabe zailtasunetan diren  pertsonei, bergizarteratzeko xedearekin harrera segurtatzen dien elkartea da. Pantxika Ibarboure, Atherbea elkarteko Zuzendari Ordeak aurkezten digu elkarte horren ibilbidea eta migranteei buruz daraman lan berezia. Apirilaren 20 eta 21ean, ostiralean eta larunbatean, Atherbeak, Bizi! eta Etorkinekin kolektiboarekin antolatzen duen « Immigrazioa bestela pentsatu, hemen berean ekin » Foroan lan horren hurbilagotik ezagutzeko parada ukanen dugu ere.

Atherbea elkartea, 1954 urtean sortu da aterperik ez duten jendeari harrera egiteko. Garaian gizonak soilik errezibitzen zituen, eta 1983 urtean, «Les Mouettes» (Antxetak) zentroa ideki zen, bakarrik ziren emazteak eta beraiekin zitezkeen haurrak aterpetuz. Ondoko urteetan (1980-1990), elkarteak zentro berriak ideki ditu Baionan, besteak beste  gizarteratze helburua dutenak eta haietarik bat babes eskaera egiten duten migranteei harrera egiteko dena. 2000 urtetik goiti, Atherbearen garapena laguntza sozialen dibertsifikazioa bultzatuz joan da. Pertsona bakoitzak dituen behar bereziei eranez, laguntza sozialaren eredu estandarra baztertuz.  Atherbeak, sare zabal batekin osagarritasuna bilatuz, elkarlana eta kooperazioa sustatuz tokiko elkarteekin partaidetzan. Orotara, 140 langileen parte hartzearekin eta hainbat boluntarioekin animatzen dira Atherbeako zerbitzuak: aterpe eskaintza, karrikako heziketa den «Prebentzio Berezitua» zerbitzua, karrikan daudenei zuzendutako Baionako harrera gunea, Miarritzeko larrialdi zentroa, bortizkeria jasaiten duten emazteen larrialdi bizitokiak, migranteen harrera zentroak  eta jatetxe soziala, besteak beste. Izan, emaztea, gizona, gaztea, adinduna, migrantea, bakarrik, bikotean ala haurrekin, urtean zehar, Atherbea elkartera 3000 pertsona hurbiltzen dira eta gauero 300 pertsona aterpetzen ditu.

Gaurko demografiaren aldetik, Ipar euskal herria Akitaniako bigarren bizi eremua bilakatu da, 308 000 biztanleekin eta %12.2 ko pobreziaren tasarekin. Hots, 37 000 mila jende dira pobrezia egoera batean bizi. Pobreziaren masifikazio baten aurrean gaude, pobrezia isila itsuski normalizatzen delarik (norbaiten etxean biziz, gaindika beteak diren bizitokietan, squat batean, hotelan, oihalezko etxean, autoan, akanpalekuan…). Jendetzaren babesarako sozial politikak, hiru desafio nagusi ditu bere aurrean: bizitoki soziala, gabetuak direnentzat babesa soziala, eta migrazioa.

Azken hilabeteetan, ikusi da nola Frantses estatuak babes eta migrazioaren politikak larriki gogortu dituen. Abenduaren 12ko legedian, Gérard Collomb barne ministroak azkarki jo du larrialde zentroetan dagon baldintza gabeko harrera printzipioa. Pertsonen kontrola administratiboa baimentzen du, nazionalitatearen arabera, jendartearen bereizketa eta kanporaketaren helburuarekin. Mugimendu azkar bat antolatu da Frantses Estatuan eta Estatu Kontseiluan legedi horren kontra dei egin da.

2015 eta 2016 urtetan, Frantses Estatuan izan diren atentatuen ondotik eta azken urteetako migrazio mugimenduarekin, mehatxupean zegon migrantea, «mehatxatzailea» bilakatu da! Testuinguru horretan, Atherbeak migranteen bi harrera toki ideki ditu, 2015ean Baigorrin eta 2017an Baionan.  Bi esperentzia horietan, Herriko Etxeen engaiamendua baikorra izan da. Duintasunezko baldintzak segurtatzea izan da helburua (baldintza materiala egokia, segurtamen psikologikoa zainduz eta eskubideen bide administratiboa profesionalki eramanez). Elkar bizitza, ingurumenaren ezagutza, gizarte zibilan integratzea prozezu osoan sartua da. Horretan, 100 bat boluntariok/militanteek eraman dute lana gurekin, baita tokiko hamar bat elkarteek. Gurekin genuen migrante lagun batek adierazi zuen bezala, Baionan iritsi zenean “migrante bat baizik ez zen” eta orain “gizaki bat baizik ez da”. Aldiz, migrazio politikaren gogortzeak behartu ditu, genituen 20 migrante zentrotik joaitea, dublinatuak zirela aitzakian. Gertakari horren salatzeko, tokiko militante sarea oldartu da, migranteen aldeko kolektiboa azkartu da. Salaketa urrats juridikoak antolatu dira tokiko abokatuekin. Ipar Euskal Herrian, espero zuten ezaxolatasuna ez da gertatu! Zentroetan harrera egiteaz gain, hamarnaka etxe ideki dira migranteei harrera eta babesa emateko eta hori hainbat elkarteei esker.

Gaiaren sakontzeko parada, « Immigrazioa bestela pentsatu, hemen berean ekin » Foroan, ostiralean eta larunbatean, apirilaren 20 eta 21ean:

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).