Azterketak

AzterketakEnbata Hilabetekariko Sar Hitza

Uda hastapena lotzen dugu herriko bestekin, hondartzarekin, mendiarekin, oporrekin, bisitatuko ditugun herrialde eta hiriekin… eta azterketekin. Brebeta, baxoa, selektibitatea, unibertsitateko azterketak, EGA, ingelesa… ekaineko amesgaiztoak dira milaka ikaslerentzat. Gisa bateko edo besteko azterketa ereduak baldin badaude ere, urte bukaerako azterketa hesi bat da aitzina segitu nahi dutenentzat. Hesi hori irekiko zaie azterketa gainditu dutenei bakarrik.

Azterketak egin behar dituzten ikasle gehienek egunak eta asteak iragan behar izaten dituzte ehunka orri gogoz ikasten, gero orri zuri batean idazteko gogoan hartu duten hori… nahiz eta biharamunerako dena ahantzi. Gaur egun, oraino, aitzina edo gibelera egiteko irizpide indartsuenetako bat da gauzak buruz ikasteko gaitasuna, buruz ikastea balitz bezala adimenaren eta jakintzaren ezaugarri nagusia.

Ikasleak gisa anitzekoak dira, ordea. Batzuek gaitasuna daukate gauzak gogoz ikasteko, baina beste gaitasun batzuk falta dituzte. Hezkuntzako ikasgai “izarretan” trebe ez direnak edo hezkuntzako metodologia tradizionaletan moldatzen ez direnak “eskolako porrotaren” adierazle gisa hartzen dira.

Agertu dira boz batzuk termino horren kontra, gaitasun hobetsia ez ukateak ez duelako erran nahi beste gaitasun batzuk ez dituztenik. Baina hezkuntza sistemak ez dienez beste gaitasun horiei begiratzen, ikasle horiek gizarteko bazterbidera kondenatzen dira. Zer zentzu dauka ezagutza selektibo horiek memorizatzeak, ezagutzaren itsasoa urtetik urtera zabaltzen ari denean? Munduan dagoen ezagutzaren bikoizteko mendea behar zen lehen. Orain eta epe laburrean, hilabete batzuk aski izanen dira. Hots, heldu den irailean unibertsitatean hasiko den ikasle batek ikasketak bururatuko dituenean, hasiko denean baino lau aldiz ezagutza gehiago izanen da munduan. Ezagutza horietara heltzeko bideak ere biderkatu dira: eskuragarriago dira, baina beharbada mapak behar ditugu jakiteko nola heldu ezagutza horietara eta nola jakin zein eduki eta iturri diren fidagarriak eta zein ez.

Horregatik ere, irakaslearen rola aldatu da, irakasle batzuek eskema zaharrarekin segitzen badute ere. Irakaslea ez da gehiago ezagutza daukana eta ikasleari transmititzen diona. Informazioa orain bezain eskuragarria ez zen garaian, ezagutza iturri nagusia irakaslea zen, eta ikasleak hortik edan behar zuen. Orain, irakasleak daukan ezagutza eta hori baino gehiago klik batera eduki dezake ikasleak. Irakasleak ikaslea lagundu behar du ezagutza horretara heltzen, pentsamendu kritikoa eraikitzen, analisirako gaitasuna ematen, sormena garatzen eta abar. Irakaskuntza sistemak, nahi ala ez, etengabe egokitu behar du gero eta lasterrago aldatzen ari den mundu horretara. Bistan da, horrek ez du erran nahi aldaketa horien tarrapatan ibili behar duenik; distantzia pixka bat hartu behar du, gauzak aztertzeko astia hartu, baina XXI. mendean zenbait eredu zaharkituak dira. Buruz ikasaraztea baino hobe da lan sakonak eginaraztea. Are gehiago, kaltegarri izan daiteke ikasteko denbora zati handia zenbait ezagutza buruz ikasten pasatzea, horrela denbora kentzen zaiolako ezagutzaren itsaso zabal edo labirinto honetan orientatzen ikasteari. Azterketen eredua zigortzailea da eta mugatzailea. Urtean zehar proiektuen bidez lan egiten den zentroetan, diziplinartekotasuna lantzen denean, ikasleek hainbat konpetentzia lortzen dituzte eta ezagutza anitz bereganatzen dute, zuzenean edo, maiz, zeharka. Ikasleek ez dute lan egiten azterketa gainditzeko helburuarekin, baizik eta ikasteko. Anitzez motibagarriagoa eta emankorragoa da.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Azterketak »

  1. Lehenik baxoa betiko kendu beharko luke. 1967 arte bi baxo zeuden; geroztik batto. Bouasse Tolosako (Okzitania) Fakultateko irakasleak duen 80 urte aurrikisi zuenaren erdia egina da behintzat.  » Baxoa zozokeria da; honetaz gainera funtsarik gabeko azterketa da. Horren betiko kenduko duen ministroari nire zorionak adiarazten dizkiot. » Bachot et bachotage liburutik hartuta.
    Baxoaren orde zergatik hiru azken urtetako ikaslearen lana kontutan hartu? Askoz esangarriagoa litzaketelakoan nago.
    Ikasketa urte guztietan, ikasleen memoria erabili ordez, bururatzen dituzten gaiak erabiltzen ikasi beharko lukete. Adibidez herri edo udal baten inkesta soziologikoa egitea; testu baten irakurri eta konprenitzea; honi buruzko komentarioak egitea.

Les commentaires sont fermés.