Baiona-Garazi trena, elkargo barneko metroa?

SNCFUda bukatzen ari zaigula etortzen zaizkigu berri on batzuk, bai politikan, baita beste arazoetan ere. Politikari dagokionez, Nafarroako aldaketak eta Kataluniako « Diada » aipa ditzadan, baina zuzenean politikari loturik ez zaizkion bi berri on gehituko ditut gaurko honetan. Mendebaldeko Auñamendietako garraio sareari dagozkio, eta Abiadura Handiko trenenak dituen oihartzunik naski ez dute.

Askok ikusi dugun bezala, Garazitik Baionarainoko trenbidea indartzen ari da COLAS enpresa, egurrezko trabesak betonezkoez ordezkatuz. Seinale baikor bat da, oraindik trenbide hori itxiko ez dutelako froga dugulako. Biarnon zuzengabeki 1972 urtean itxi zuten trenbide nazioartekoa konponduko dute eta Oloroetik Bedoseraino zatia 2016-garren urtean berriz osoki irekita izanen da. Bedosetik Canfranc- arainoko zatia 2020 urterako irekia izanen da Akitania eta Aragoiko agintariek adostu dutenaren arabera.

Berri ona Aragoierentzat, kontutan harturik mugatik Zaragozarainoko trenbidea erabiltzen dela eta bertan ekoizturiko gai asko Aragoitarrek iparralderako komunikabide eta garraiobide bat behar dituztela. Ingurumenari dagokionez, Biarnon dagoen trazatua berriz erabiliko dela jakinez gero, kalte oso gutxi izanen dira. Aspe zelaian egin nahi zuten autobide berri hori baino asko baikorago eta eragingarriago izanen da trenbiderena.

Garaziko trenbidearen hobekuntza lanak gaur Kanboraino amaiturik dira; Baiona-Garazi trenbide osoa bukatuta, ordu bat baino gutxiago beharko du Garazitar batek Baionara joateko. Honetaz gainera, dilatazio loturak kenduz gero, bidaia atseginago eta erosoago izanen zaie guztiei. Trenbidearen hobekuntza hori baliatu beharko litzateke berari jarraitzen zaion errepidean eratzen den trafikoa apal dezagun. BAB-an lanak hasi eta bukatzen diren tenoreetan ikusi behar da zer kotxe ilera luzeak egiten diren Sutar aldean. Horren aurka borrokatzeko on litzateke Garazi eta Baionaren arteko garaio inkesta baten egin dezaten. Egunero edo maiz Baionara joaten diren lapurtar eta basa-nafarrei holako galdera bat egin beharko litzaieke: « Baionara joateko tren zerbitzu erregular bat izanen bazenu, zure kotxea erabiliko ahal zenuke? »

Galdera honi egindako ihardespenen esplotazioak Garazi eta Baionaren arteko trenen maiztasunari buruzko asmo bat emanen luke. Eskaeraren arabera trenen ordutegi berri bat ezarriko litzateke. Baina neurri berri horiek, dudarik gabe, kotxearen erabilpen gehiegizkoa uzteko motibazioa da gauzarik hoberena eta naski arduradunek bultzatu behar dutena. Euskal Herritarrak, zoritxarrez, Frantziako herritarren gehiengoak bezalaxe, kotxearen ohitura edo sasi- kultura badute.

Nahiko da ikustea eramailea bakarrik dagoela zenbat kotxe ibiltzen diren gure kaleetan. Jendeek kotxe utz dezaten motibazioak bilatu beharko dituzte gure garraio sistema hobekitu nahi duten arduradunek: Garazi eta Baionaren arteko trenbidean abonamenduak edo harpidetzak eskaintzea, egunero kotxea erabiltzea baino merkeago kostatuko liratekeenak. Baionako udaletxeak egiten duen bezalaxe, mikrobus doakoen sare bat antolatu, bai Angelun, baita Biarritzen ere, Espiritu Santuko geltokira iritsi eta lanean ari den bidaiariak errez eta azkar bulegorainoko garraiobide bat atzeman lezan. Ekonomia orokorrari begiratuz, nahiko baikora eta eraginkorra litzateke garraio politika beri hori; hona hemen emaitzarik baikorrenak.

• Garazitik Baionarainoko trenbidea eraberritzeko inbertsioa errentagarriago litzateke, bidaiarien kopurua handiago litzatekeelako .
• Trenbide horren ondoan dagoen errepidearen mantentzea dela-eta, aurrezki asko eginen lirateke.
• Kutsadura gutxiago lortuko genuke.
• Kotxe eramaileentzako aurrezkiak eta erosketa boterea emendatzea.
• Eramaileentzako erosotasun eta neke gutxiago.

Azken herrialde antolaketaren arabera Iparraldea hiri elkargo bat bihurtuko litzatekeela kontutan harturik, Baiona-Garazi trenbide hori hiri elkargo horren barneko metro bat bihurtuko litzateke. Ez da naski Euskal « Y »- a bezalako proiektu erraldoi eta espantugarri bat, baina praktikagoa eta eraginkorragoa dudarik gabe.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).