Basoa erdi hutsik

Xpaya
Xabier Paya Ruiz-en iritzia, Berria.eus-en.

Berria.eus-etik.

Jadanik ez da euskaldun elebakarrik existitzen. Euskal Herrian behera egin du euskararen kale-erabilerak. Bilbo erdigunean, 48001, 48008, 48009, 48010 eta 48011 posta-kodeetan zaila da Euskal Herria topatzea. Ipar Euskal Herriko euskaldun guztiak (euskal hiztun izatearen zentzu zabalenean) San Mames Barrian kabitzen dira, eta saiakera eginda, 2.000 jarleku libre geratuko lirateke. Euskal probintziaz babestutako Gipuzkoan ere euskarak behera egin du azken bost urteetan. Baionan euskara bezainbeste entzuten da gaztelania, eta Iruñeko euskarak 1997ko egoera berean jarraitzen du. Eta lurralde guztietan daude euskara sustatzeko politiken aurka dauden herritarrak.

Gaur egun oraindik euskaraz ez dakiten umeak topatzen ditut jolastokietan. Gure hezkuntza sistemak ez du euskalduntzen, ez euskal hiztuntzen; eta hori salatzen den bakoitzean, euskararen aurkako edo zalantzazko jarrera dutenei arrazoi apur bat ematen diegula sentitzen dut.

Gazteen gehiengoak ez daki nor den Ruper Ordorika. Euskarazko musika ez da nahi gabe kontsumitzen; ez da irratietan entzuten. Euskarazko antzezkizun bakoitzeko halako hiru programatzen dira gaztelaniaz gutxienez, eta asko jota aretoaren herena betetzen da batez beste lehenengoetan. Euskarazko ikuskizunen egutegia eta ordutegia gaztelaniazkoen ondoren aukeratzen dira. Altxorraren uhartea edo Frankenstein, besteak beste, garestiagoa da euskaraz irakurtzea gaztelaniaz irakurtzea baino. Oso best-seller gutxi euskaratzen dira, eta egiten diren itzulpenon gehiengoa berandu samar egiten da. Arte Garaikideko erakusketa eta egitasmo gehienetan euskara kosmetikoa da, kontzeptualizazioan erabili ez den eskuorri edo/eta paneletako apaingarri legal hutsa, edo, onenean, proiektuari bukaeran jarritako izenaren hizkuntza. Eta euskarazko sorkuntzak sarritan ez dira kultura: euskara dira.

Adinekoen gehiengoak uste du ez dela gai BERRIA irakurri eta ulertzeko. Euskalkien eta batuaren arteko gerraren bake-ituna oraindik idatzi gabe dago. Euskal Herriko eskola gehienetan ez dute hitanoa irakasten; askotan ezabatu egiten dute aditzen taulatik. Publizitate eta komunikabideetako euskarak gaztelaniak jasan behar ez dituen akats ugari izaten ditu. Iragarkiak ez dira euskaraz pentsatzen. Asteburuan «hunkigarri» hatxe gabe idatzi zuten ETBko sareetan, eta «hainbat pertsonen» esan irratian. Gazteako txantxa eta ziri gehienak ez dira euskaraz. Gure umezaroko hizkuntza politikak marrazki bizidunen bidezko euskalduntzearekin sartutako gola historia da egungo telebistan. ETBk iaz %18 ordu gehiago ekoitzi zituen gaztelaniaz euskaraz baino; lerrook idazterakoan, ez dut gogoan noizkoa den helduentzat egindako euskarazko azken telesaila.

Euskara hizkuntza herdoildutzat saldu zuen Wall Street Journal-ek, eta askok egun sinesten du Unamunok edo Adolfo Suarezek, besteak beste, uste zutena egia dela, euskaran inbertitzen den txanpon oro gastua dela, ez inbertsioa. Egun ezin da MBA bat ikasi euskaraz. Euskarazko bideo-joko dibertigarririk existitzen bada nonbait, ez dago salgai. Euskaraz ez dugu apetecer edo molar aditzen parekorik; ez ditugu bereizten peligro eta riesgo, biak dira arriskuak. Inguruko hizkuntzen aldean, erresonantzia-kaxa gutxi ditugu. Euskarazko Wikipedian irakurtzen ditudan lau sarreratik batean zuzendu litekeen zerbait topatzen dut. Interneteko enpresa handiek muzin egiten diote euskarari, eta ez dugu hizkuntza babesteko legedirik garatzeko indarrik. Agintari izateko ez da euskaraz jakin behar. Euskararen aldeko azken ekimenek argaltzea dakarkidate burura: gaztelania 10 egunean ez «probatzeko» dieta eta ariketa fisikoa.

Hurrengo alean, basoa erdi beteta.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).