Bizi! mugimendua, COP21ari begira, mobilizatua!

COP21eraNazio Batuen Klimari buruz 21. gailurraren karietarat, « COP21a kari, denak Parisera » lema pean, garraio kolektiboak antolatuak izanen dira Hendaiatik eta Baionatik. Bizi! mugimenduak azaroaren 11a aintzin tokien erreserbatzea gomendatzen du prezio erakargarriagoen lortzeko parada ukaiteko.

COP21a, Klimari buruzko «parte»-en (hots 195 Estatuen eta Europaren ordezkaritzaren) klimari buruzko nazioarte mailako negoziaketen gailur erabakigarria Parisen iraganen da azaroaren 30etik abenduaren 12ra. Pariseko Gailur horretarik atera litaiken akordioari buruz ez da ilusiorik: COP21ak ez du krisi klimatikoa konponduko. Hala ere, klimaren egonkortzeko eta justizia klimatikoaren aldeko borrokak ainitz badu irabazteko Parisen eta munduan iraganen denarekin COP21 honen denboran. Bizi! mugimenduak deitzen du molde masiboan parte hartzerat herritar ekintzetan eta Hendaiatik eta Baionatik partitzen diren garraio kolektiboak antolatzen ditu.

Herritar mobilizazio masiboa

Bizi!k mobilizazio herritar masiboetara deitzen du ondoko ekintza eta iniziatibetan:

  • Egoitza Nagusi bat Ile-Saint-Denis-n segurtatua izanen da 15 egunez. Gune horrek 3 bete behar nagusi ukanen ditu: bizi gune bat, alternatiben praktikan emaitea eta base logistiko bat ekintza eta mobilizazioen prestatzeko, bortxa-gabeko formakuntzen egiteko, funtzionamendu kolektibo eta parte hartzailea ukanen duelarik;
  • Mundu Mailako Alternatiben Herrixka – MMAH bat antolatua izanen da abenduaren 5 eta 6an, larunbatez eta igandez, Montreuil-en, Coalition Climat 21ak antolatzen duen Klimari buruzko Herritar Gailurrean. MMAH-a izanen da besta herrikoi erraldoi bat eta herrixka iragankor bat non aurkeztuak izanen diren karrika ezberdinetan norbanakoen mailan, arlo kolektiboan eta lurralde mailan mundu osoan plantan emaiten ahal diren alternatibak;
  • Errekisizionatuak izan diren 196 alkien Gailurra, MMAH-ren baitan antolatua izanen da igandean, abenduaren 6an;
  • Egunero gertatuko diren bortxa-gabeko ekintza eta mobilizazio determinatuetan parte hartze aktiboa, COP21aren iraupen osoan ;
  • Abenduaren 11 eta 12an iraganen diren herritar mobilizazio historiko eta masiboetan parte hartze aktiboa :
  • Ostiralean, abenduaren 11an, 16 :00etan: «People Power Action»-ean, Amis de la Terre-ek antolatua.
  • Larunbatean, abenduaren 12an:
  • goizean goiz: «Lerro gorriak» bortizkeriarik gabeko ekintza masiboa.
  • goizean : Jende kate ugari, hauetarik bat Alternatiba-k antolatua
  • 12:00etan : Elgarretaratze ezberdinen bateratzea eta «Oihu Haundia»

Laguntzaileei deia

Alternatibak laguntzaileak eta arduradunak behar ditu Mundu Mailako Alternatiben Herrixkarentzat: parte har ezazue ezin sinetsizkoa den abentura honen eraikuntzan, gertakari historiko honen aktore bilakatuz. Izen emaite fitxa alternatiba.eu web-gunean aurkituko duzue.

Mobilizazio historikoarentzat garraio kolektiboak

Zuek ere parte hartu mobilizazio historiko guzi horietan, Hendaiatik eta Baionatik abiatuko diren garraio kolektiboak erabiliz. Treneko txartelen erreserbatzea azaroaren 11a aintzin egin beharko da prezio erakargarrien lortzeko parada ukaiteko. Beste aterabide batzu proposatuak dira: xehetasun gehiago Bizi !ren webgunean.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).