Bizi!ko 6 kide «talde ohointza» akusazio pean deituak

Ekintzaile1Astearte honetan, apirilaren 9an, Bizi!ren 6 ekintzaile deituak izan dira Baionako polizi-etxera «talde ohointza» akusazio pean Ipar Euskal Herrian azken aste hauetan burutuak izan diren lehendakari potreten deslotzeen ondorioz. Bizi!k dei bat luzatzen du kide hauen sostengatzeko elkarretaratzera hurbiltzera, astearte honetan 8:30etan Baionako polizi-etxe aitzinean, bertara lehenak deituak direlarik 9:00etako.

Orotara, otsailaren 21etik geroz 4 lehendakari potret deslotuak izan dira Ipar Euskal Herriko hainbat Herriko Etxeetan: bat datorren agorrilean G7ari ongi etorria eginen dion Biarritzeko herrian, eta beste hiruak, Ipar Euskal Herriko 3 hiriburu historikoetan, Uztaritzen, Donibane Garazin eta Maulen.

Ekintza sinboliko horiek, begitarte agerian jokatuak izan dira eta beren helburua da Macron lehendakaria alta Frantziak izenpetu zituen Pariseko Klimari buruzko Akordioaren helburuetarik nola deslotzen den gaitzestea. Zehazki nahi dute irudiztatu Macron-en politika klimatiko eta sozialen hustasuna.

Ekintzaile2

Nahiz eta %100 bortizkeriarik gabekoak izan, badirudi ekintza horiek anitz min egiten dutela gobernuari, azken honek izariz kanpoko moldean erantzuten duelarik: 4 ministroren ihardeste ofiziala, terrorismoaren aurkako aferetaz ari den bulego baten esku uzteko xedea, Estatu mailako manuak segurtasun indarrek presioa eman dezaten auzapezen gan azken hauek salaketa egin dezaten, beren hedabideentzat lehendakari potreten deslotze ekintzak jarraitu dituzten kazetarien deitzea «talde ohointza» akusazio pean; horrek Kazetarien Nazio mailako Sindikatuaren protesta ofiziala sortu duelarik. 43 militante deituak izan dira, haietarik 23 atxiloturik egon direlarik, 17 miatze eta jadanik 4 auzi finkatuak dira, maiatza eta iraila artean hauetan ANV-COP21eko 20 ekintzaile agertuko direlarik.

Hemen, Historiak atxikiko du, alta klima aldaketaz eta ozeanoen goititzeaz bereziki mehatxatua den Biarritze hiriko auzapezak, klimaren nahasmenduaren arduradunen kontra arizaiteko ordez nahiago izan duela deiadar joleen kontra salaketa egin.

Ekintzaileen agiriaren araberea, lehendakari potreten deslotzeek segituko dute sekulan baino gehiago zeren %100 bortizkeriarik gabeko jokamoldeak dira eta argi uzten dute gaur egungo egoeraren bidegabetasuna eta alde onartezina non gobernuaren geldirik egoteak kondenatzen gaituen sekulan ezagutua izan ez den hondamendi humanitario batera. Han artean, Bizi! mugimenduak elkartasunaren ekartzeko gomita luzatzen du astearte honetan, apirilaren 9an deituak diren deiadar joleei, 8:30etan Baionako polizi-etxe aitzinean elkarretaratuz, eta Estatuak sinboloak defendatzen dituelarik, ekintzaileek bizia denfendatzen dutela azpimarratuz!

Sustengua

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).