« Si le désarmement permet la paix, ce n’est pas encore la paix »

"Le désarmement est au coeur d’un processus de paix. Il permet surtout un changement de panorama, un changement de logiciel : rien n’est plus comme avant ! Procéder au désarmement, c’est faire tomber le mur du statut quo ! Le désarmement devrait donc être une bonne nouvelle pour tous, y compris pour la France et l’Espagne... " ont déclaré les Artisans de la Paix ce samedi 8 avril à Bayonne devant 20 000 personnes venus les soutenir.
"Il y aura un avant et un après 8 avril comme il y a déjà eu un avant et un après la conférence d’Aiete. Mais si le désarmement permet la paix, ce n’est pas encore la paix" selon les Artisans de la Paix. Ces derniers appellent à "construire ce processus de paix et à en définir les méthodes en construisant ensemble, la paix à laquelle nous aspirons."

Euskara, altxor partikular bat balio unibertsala duena

Korrikaren 20. edizioa martxoaren 30ean hasi zen Otxandion, eta hamaika egun, 2.557 km, zazpi herrialde eta milaka korrikalariren ondotik, Iruñara heldu da atzo.
Momento hunkigarri eta ederrenetariko bat izan da ere jarraian entzuten ahalko duzuen Joseba Sarrionandiaren mezua ezagutzera eman denekoa: "Euskara altxor unibertsala da".

Urratsez urrats, Euskal Herria eraiki

Herritar talde batek deiturik Uztaritzen, Gernika Batzordeak eta Independentistak sareak deiturik Gernikan eta euskal diasporak antolaturik munduko hamaika bazterretan ospatuko dira Aberri Eguneko manifestaldi eta ekitaldiak. Lau haizetara Euskal Herriak munduko herri guzien artean bere naziotasuna aitortua eta bere tokia izan behar duela, berriz ere aldarrikatzea lortuko da igande honetan, Apirilaren 16an.
Independentistak Sareak bat egiten du Iparraldeko herritar talde batek Uztaritzen, apirilaren 16an deitu duen Aberri Eguneko ekitaldiarekin. Uztaritzen ere "Euskal herritarrok inolako kanpo imposaketarik eta injerentziarik gabe, geure etorkizuna askatasunean, demokrazian, justizia sozialean eta berdintasunean oinarrituta eraiki nahi dugu, eta horretarako burujabetza osoa behar dugu" mezua aldarrikatzeko. Urratsez Urrats lemapean iraganen den Uztaritzeko Aberri Egunaren programa aberatsa behar den bezala gauzatzeko, laguntzaile bilakatzeko lotura jarraian aurkitzen da. (...)

Korrika segitu!

Euskararen aldeko lasterketa martxoaren 30an abiatu da Otxandiotik eta apirilaren 9an Iruñara helduko da.
Korrikari buruzko informazioa www.korrika.eus webgunean aurkituko duzue: eguneroko bideo-kronika, lasterketa uneoro non den markatzen duen mapa, lekuko eramaileen zerrenda, argazkiak, bideoak... (...)

Apirilaren 8ko Deialdia

Guk, Euskal Herriko hainbat hautetsik eta jendarte zibileko eragileek nazioarteko adituek egiazturiko ETAren armagabetze prozesu ordenatu batean frantses gobernuaren parte-hartzea opzio hoberena dela pentsatzen jarraitzen dugu. Eta gisa hortako prozesua bat ondoko egunetan gauzatu daitekeela oraindik espero dugu. Euskal Herriko bakearen artisauak bilakatzea, eta apirilaren 8ko larunbatean iraganen den desarmearen egunari deitzea erabakitzen dugu.
Egun horretan parte-hartuko dugu, eta bake zuzen eta iraunkor baten arrangura duten herritar guziak gurekin bat egitera gomitatzen ditugu. Apirilaren 8ko larunbatean, bakearen aldeko artisauak milaka izanen gara, Euskal Herrian bortizkeriarik gabeko etorkizun demokratiko bat eraiki dadin ! Gaurdanik laguntzaile kopuru haundiena bilatzen dugu, jadanik historikoa den egun horren antolaketan eta ongi iragaitean parte hartzeko ! Klika jarraian bakegile bilakatzeko molde ezberdinen ezagutzeko. (...)

Aberastasunak goiti, desberdintasunak ere…

Hego Euskal Herri mailan, 2016an gertatutakoaren ondorio nagusia honako hau da: beste urte batez errentaren banaketa aintzineko urteetakoa baino ezberdinagoa da. Enplegua sortu eta langabezia murriztu da; baina, sortu den aberastasuna (BPG) subprime krisia hasi zen urtekoa (2008koa) baino %3,9 altuagoa izan bada ere, langabezia maila orduan zena baino askoz handiagoa da eta ez da enplegu nahikorik sortu.
Izatez, enpleguaren kalitatea guztiz prekarioa da eta manera bortitzean diskriminatzen dira emazteak, gazteak eta 55 urtetik gorakoak. Gai hauei buruz xehetasun gehiago atxemaiten ahal dira Manu Robles-Arangiz Fundazioak argitaratu berri duen Egoeraren Azterketa 133an. (...)

Le désarmement au service du processus de paix

Le Forum de Bakebidea sur la question du désarmement a offert à un public de citoyen-ne-s et d'élu-e-s de tous bords, venu en nombre les 17 et 18 mars à Biarritz, un espace de réflexion et d’échanges autour de cette étape clé de ce type de processus et des perspectives concernant le rôle de la société civile pour faire avancer le processus de paix.
Les Artisans de la Paix et de nombreux élus de tous bords du Pays Basque appellent à un rassemblement d'une ampleur inédite le samedi 8 avril pour permettre de restituer l’ensemble de l’arsenal d’ETA.