Focus
Ez adiorik Txato!
Aitor Renteria "Txato" kazetaria, Iparraldean errefuxiatua azken 3 hamarkadetan, 51 urteko euskalzalea eta Berria-ren Baionako erredakzio burua, joan den larunbatean bihotzekoak jota hil da.
"Txato" euskararen langile sutsuaren heriotza Ipar Euskal Herriko euskalgintzarentzat galera handia dela azpimarratu dute hainbat eragilek. Bilbon egina izan zaion homenaldi hunkigarriaren ondotik, Iparraldeak omenduko du Txato ekainaren 14-an Zokoan, bere errautsak itsasoan hedatuak izanen direlarik, eta Baionan, Berriako bulegoaren aintzinean, presoen aldeko manifestaldiaren kari.