Focus
Baigorriko haritza
Jean Haritschelhar, euskal kultura mugimenduko aitzindaria ukan dugu mende erdi batez hurbil, gure gidari eta aterpezalea, bide berriak barnatuz, nagusiki Euskaltzaindian, Euskal erakustetxean, Unibertsitatean eta Ikasen, baina ez hor bakarrik, orokorkiago ere biltzar eta bilkura ezberdinetan.
Gorputzez bezain gora zen espirituz, eta beti baikor, beti jo aitzina, gutiz gehienetan umore onean, behar zelarik araberako bizitasun indartsuarekin. Haritza erori da, bizia ongi beterik. Horren arima bakean dabilela Nafarroako bortuen gaindi, eta esperantzaz bete gaitzala euskararen aldeko borrokan.