Ekotasaz

PrintFriendly and PDF
Jakes Lafitte
Jakes Lafitte
Ingérnieur
D'autres articles

PortiqueEcotaxeManifestantsHemeretzigarren mendean Gamazada deitu nafarren matxinada gogoratzen didate egun haietan Bretainako baserritar txapel gorridunek egindako manifestazioek eta ekintzek.  1675 garren urtean Frantziako erregearen aurka altxatu ziren herkideak bezalaxe, txapel gorri batez burua estalirik Ekotasa deitu zerga berriaren aurka, altxatu dira Bretoinarrak. Tankera honetako herri altxamenduak eta Frantziako  lurralde guztietan gertatu ziren Jacquerie bezalako matxinadak oso gutxi aipatu dira eskoletako historia liburuetan, eta gaurko Pariseko gobernuak ekotasa dela eta beste istiluak gerta litezen beldur da, bereziki Euskal Herrian eta Probenzan. Jadanik gertatu ziren ekintza batzuk Landeetako bideetan.

Hainbeste istilu gertatuz gero behin behineko baztertu du oraingo gobernu sozialistak, aurrekoak pentsatu zuen ekotasa. Bainan ekotasa betirako baztertuko dutela susmorik badagoke. Kontutan hartu behar da, ekotasaren karira, kamioak neurtu eta kontatzeko tresna garestiak eraiki dituztela, eta egindako inbestimentua ezertarako egin izana gaitzets dezakeela Frantziako Kontuen Korteak. Jadanik ekotasaren kudeaketa eginen zuen empresa pribatu batek kontuak eskatzen dizkio Frantziako gobernuari.

Kamioi pisuek pagatzen duten tasa eta ekotasa gauza desberdinak direla kontutan hartu behar da.

“Kutsazen duenak paga beza“ leman oinharrituta da ekotasa. Nekazari ekoizpenak eta hainbeste gauzak bideetatik garraiotu ordez, trenbideetaz garraia araztea da horren helburua.

Kasu guztietan zerga baten eratzeko, horren bideragarritasuna aurrikusi beharko luke gobernu demokratiko batek. Praktikan, lehenik nola bildu eta gero nola banandu.

Ekotasari buruz egin duten estudioaren arabera, garraioak kutsadura eragiten du, kutsadura horrek ondorio ezezkorrak ditu ingurugiroarentzat, ingurugiroari egindako kalteen zati baten konpontzeko ekotasatik bildu dirua erabiliko da. Neuri horiek sistema kudeatzeko bazterreko kostu handiak eraginez gainera, ekoizpen eta elikagaien prezioak emendatuko dituzte. Askoz zuhurrago litzateke, beraz, errepideko garraioa murriztu, kamioiek egindako kutsadura gutxitu eta ingurugiroari egindako kalteen aurka ekiteko dirurik behar ez izatea, edo gutxiago behintzat.

Ekotasaren definizioa bera ez da oso argia. Halaxe definiten du legeak:

 “Ingurugiroarentzat kaltegarri den, egiazta daitekeen  eta SEC 95* ak  tasatzat jotzen duen zerbaiti buruzko tasa berezi  bat da, zeinaren oinharria kalte horren unitate fisiko bat baita, edo unitate fisiko baten gutxigorabehera antzekoa.”

Definizio horren arabera neurtzen den “zerbait” hori zertan datzan ez da hain zuzen ere oso argia. Ez ta ere aipatzen « unitate” edo “unitate antzeko” hori zer den. Ondorioz gaizki definiturik dagoen unitate batean tasa bat erakitzeak ez du balio oso zuzenik ematen, Balioari Erantsitako Zergarekin gertatzen den ez bezala, azken hori prezio bati datxikiolako. Ingurugiroari egindako kalteen baloratzea ez da gauza hain erreza, artikulu baten prezioa nola kalkulatzen denari aitzi. Ingurugiroan gertaturiko kalteek epai ertainean eta luzean aurrikusten ahal dira; batzuk kantitatezkoak dira eta beste batzuk kalitatezkoa. Beraz haren kalkulatzea gauza konplikatua da denboraren faktorea berehala kontutan hartzen ez den arren.

Ekotasaren beste akatsa dohainik diren autobideetatik kamioek tasa horren ez pagatzean datza. Frantzian erabiltzen diren autobiden geihenetan pagatzen den ber, ekotasa ez pagatzeko garraiolariek haiek erabiliko dituzte orduan; ondorioz, distantzia luzeetan barnako elikagaien eta beste ekoizpen garraioa tasarik gabe izanik, garraioa beraren preziorengatik konsumitzaileak gehiago pagatu beharko du eta naski kutsadura handiago izanen da. Aldiz bertatik bertarako garraioa, errepidetatik eta herrialde bideetatik egindakoa , tasa pagatuz, kalteturik izanen da: kilometroko garestiago, eta bertako ekoizpenen saltzeko oztopo finanziero bat izanen da.

Ekotasa ezarri ordez, bertako ekoizpen eta gaien kontsumitzea garatu beharko da, eta distantzia luzerako garraioetan trenbideari lehentasuna eman.

*SEC 95: Estatu eta herrialdeen aurrekontu sistema harmonizatua.