Elgarretaratzea Euskarazko irakaskuntzaren alde Donapaleun

Eskolak&EuskaraLanjeranUneSeaskak, elebidun sareko Biga Bai, Euskara Geroan, Erakasleak eta Euskal Konfederazioarekin batera murgiltze eredua eta irakaskuntza elebidunaren aldeko elgarretaratzera deitzen du asteazken huntan, ekainaren 26an, Donapaleuko «Bideak» gunera (Frantziskanoen etxe ohia Gibraltar bidea) arratsaldeko 2etatik goiti.

Egun horretan Pierre Barriere Akademia Ikuskaria eta Olivier Dugrip Akademiako Errektorea Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko hautetsiekin bilduko dira, eskola eta lurraldearen etorkizunaz mintzatzeko.

Euskararik gabeko eskola eta Ipar Euskal Herririk ez baitu onartuko Seaskak, sare elebiduna eta murgiltze ereduaren defentsan eginen du elgarretaratzea.

Besteak beste, heldu den sartzeko ikastolek 30 irakasle postu gehiago behar dituzte, eta Hezkuntza Ministeritzak 10 baizik ez dizkie hitzematen. Sare elebidunean 3 eskola publikotan murgiltze eredua idekitzea galerazi nahi diete.

Ber maneran, EH Baiek elgarretaratzera deitzen du ekainaren 26an 14:00etan Donapaleurat ondoko agiria lagun:

Hezkunde nazionaleko erreformek bat bestearen ondotik euskarazko erakaskuntza mehatxatzen dute. Murgiltze eredua antikonstituzionala omen da. Ikastolen garapena etengabe oztopotua da. Euskara erasotua da!

Alta, familiako transmisioa gehiago bermatua ez den honetan, Euskal Herri euskalduna eta ele ainitza eraiki nahi badugu, eskolak euskaldundu behar du!

Horrek frantses Hezkunde Nazionalak beharrezkoak diren baliabideak eman ditzan eskatzen du:
• ikastoletan ikasle kopuruen emendatzeari buru egiteko erakasle postuen diruztatzea
• sail elebidunean, imertsioa ereduaren orokortzea ama eskoletan eta egiazko oren parekotasuna bigarren mailetan
• lizeo eta baxoaren errefomaren baitan euskarazko erakaskuntzarentzat sail propioa, oren dotazio bereziekin, nazioarteko sekzioen gisara
• azterketak (brebeta eta baxoa) euskaraz iragaiteko ahala

Frantzian euskaldunak ez gara  « konstituzionalak« . Hizkuntza politikaren baitan, euskarak hezkuntzan izan behar duen tokia Euskal Herritik beretik finkatu ahal izaiteko, erabaki guneak bertaratu behar direla argi dugu beraz. Euskara erasotzen duen jarrera jakobino eta uniformizatzailearen kontra, pertsona eleainitzez osatua den EH euskaldunaren alde.

Eskolak euskaldundu behar du!

Eskolak&EuskaraLanjeran

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).