« Energia arloan, iraultza baino gehiago, metamorfosia »

PrintFriendly and PDF

Otxandioko Herri-Ola ekimenaren karietarat antolatua izan zen Joseba Azkarraga eta Gorka Bueno EHUko erakasleen krisi sistemikoari eta krisi energetikoari buruzko hausnarketa  topatu dugu Argia multimedia gunean.

Otxandio bizkaiko herriaren Herri-Olaren misioa hazkundean oinarritutako garapen eredu batetik, bizitza kalitatea helburu duen, eta iraunkortasuna, euskalduntasuna eta herritarren parte hartzea oinarri izango dituen garapen eredu justuago bateranzko trantsizioa gauzatuz Otxandioren etorkizuna eraikitzea da.

XXI. mendearen lehen zati honetan momentu oso berezia biziko dugu, izan ere, etengabeko hazkunde ekonomikoaren logika planetaren muga fisikoekin aurkitzen ari baita. Hemen gogoetarako zenbait elementu aurituko ditugu beharrezko trantsizioari buruz eta energetikoa arloan, iraultza baino gehiago baitezpadakoa izanen den « metamorfosia »ri buruz.

Herri-ola Otxandioren etorkizuna eraikitzeko egitasmoa da. Bertan, Otxandiotarren bizitza kalitatea hobetzea helburu hartuta, herritarren parte hartzearen bitartez jasotako ideia eta proiektuak aurkitu daitezke. Horrekin batera, herritarren kontzientzian ere eragin nahi du, etorkizun justuago, orekatuago eta demokratikoago bat eraikitzeko borondatearekin.