EtorkiZUna ibilaldia

Ostiralean, uztailaren 13an, eta larunbatean, uztailaren 14an, Bizi!k Hendaiako Erretentzio Zentrorako Ibilaldira deitzen du. EtorkiZUna, etorkinen aldeko ibilaldi solidarioa, René Cassin 1948ko giza eskubideen adierazpen unibertsalaren idazlearen Baionako sortetxetik abiatuko da eta Hendaian, euskal elkarte altermundialistak deitzen duen «hobengabeen kartzelaren» aitzinean bukatuko da. Bizi!k ber maneran deitzen du uztailaren 14an, Bastillaren Hartze egunean, eginen den iniziatiba horren errepikatzea Frantses Estatu mailan Erretentzio Administratibo Zentroak dituzten hiri guzietan.

Joan den martxoaren 24an, Cédric Herrou, berak ez nahi izanik ere Frantses Estatuan elkartasun delitoaren sinbolo bilakatu den Roya araneko laborariaren presentziarekin , Bizi!k zabaltzen zuen 2018ko apirilaren 3an, asteazkenez berriz idekiko zen Hendaiako Erretentzio Zentrora joaiteko lehen deia, bertara aurkezteko eta han galdegiteko etorkinen ordez sartua izaitea:

«Erretentzio zentro horretan sartu nahi dituzten etorkinak ez dira gu baino hobendunagoak. Bertan atxilotuak dira, bizia ezinezkoa bilakatu den munduko parte batean sortzeagatik, gerlatik edo miseriatik ihesi egiteagatik. Zein erretentzio zentrotan atxilotuko gaituzte bihar, aldaketa klimatikoak sortutako ozeanoen igotzeagatik bizia ezinezkoa bilakatuko balitz euskal kostan? Zergatik besteei egiten dugu, guri egitea ez ginukena nahi? Etorkinek babesaren eskubidea dute eta ez presondegiratzearena!».

Eta, apirilaren 3an, 80 bolondres “Haiek, gu dira!”, José Bové barne, prest zirenak etorkinen ordez atxilotuak izaitea Hendaiako Erretentzio Administratibo Zentro aitzinean aurkezten ziren. Polizia baliabide handi batek saihesten zien Zentrora hurbiltzea. Ondorioz, bolondresak egon ziren goiz guzia Zentrora zeramaten 3 karriken blokatzen. Horregatik, Zentroak egun horretan aurre ikusiak ziren etorkin transferentzia guziak ezeztatu zituen, bere idekitzea egun batez atzeratuz. José Bové-k deitzen zuen ber ekintza Frantziako ahal bezain bat Erretentzio Zentrotan errepikatzea:

«Deliturik ez dutelarik egin gakotuak izan diren etorkinen tokiak hartzeko desobedientzia zibilaren ildoko mobilizazio baten abiapundua zirezte! Zirkulazio askatasuna, funtsezko eskubide bat da, bai eta ere hobeki bizitzekoa. Hemen, Hendaian, apirilaren 3an sortzen den mugimendu hau garatu behar da!»

Nora pasatu da gure jendetasuna?

Zonbait aste berantago, berrogoita hamar bat pertsona «Haiek, gu dira!» kolektibo batean bildurik Lyon Saint-Exupéry-ko Erretentzio Administratibo Zentro baten aitzinean elkarretaratzen ziren bertan etorkinen ordez sartuak izaitea galdegiteko.
2018ko maiatzaren lehenean, 1000 pertsonatik goitik Baionan desfilatu dute «Haiek, gu dira!» letra erraldoien aitzinean, etorkinekin elkartasunez. Suprefeturako burdin hesien gainean Europara sartzera saiatuz hil diren 33 305 etorkinen izenekilako zerrenda bat ezarri dute eta banderola bat non galdezkatzen zen «Iduri zaizue fermutasuna falta dela? Nora joan da gure jendetasuna?». Bizi!ren bozeramaile batek deitzen zuen Estatu mailako
Erretentzio Zentroetarako martxen gauzatzerat larunbatean, uztailaren 14an,Bastillaren Hartzearen egunean, bertan gakotuak diren etorkinen tokien hartzeko eta «hobengabeen zinezko kartzela» horien gaitzesteko.

Euskal Herrian:

Euskal Herrian, «Haiek, gu dira!» ibilaldiak berrogoita hamar bat kilometro eginen ditu eta ostiralean, uztailaren 13an, 15:00etan abiatuko da René Cassin, Bake Nobel Saridunaren eta 1948ko giza eskubideen adierazpen unibertsalaren ko-idazlearen sortetxetik (1, Edouard Ducéré karrikatik, Baionako Herriko Etxe ondo ondotik). Gero, sostengu gaualdi animatu bat izanen da ostiral arratsean 19etarik goiti Arbonako Frontoinaren plazan. Hendaiako Erretenzio Zento Administratiboan heltzea larunbatean izanen da, 17etan.

EtorkiZUnaMartxa

Etorkinekin elkartasuna
HENDAIAKO ERRETENTZIO ZENTRORA IBILALDIA
OSTIRALEAN ETA LARUNBATEAN, 2018KO UZTAILAREN 13 ETA 14EAN

Hobengabeen kartzelei, ez!
Etorkinentzat, etxeak, eta ez kartzelak!
EtorkiZUna!

Abiatzea, ostiralean uztailaren 13an, 15:00etan, René Cassin-en sortetxetik, 1, Edouard Ducéré karrikatik, Baionako Herriko Etxe ondo ondotik
Sustengu gaualdia ostiralean, 19:00etarik goiti Arbonako Frontoinaren plazan, musika, taloak eta ostatua
Heltzea, larunbatean, uztailaren 14ean 17:00etan, Hendaiako Erretentzio Zentroan, 1 Joliot Curie karrikan, Tren Geltoki ondoan.

10 etapak: Parte har dezagun ibilaldian gure ahalen arabera: geldialdi bat edo denak eginez!

Ostiralean, uztailaren 13an: Baionako Herriko Etxea – Arbonako Herriko Etxea
• Abiatzea: René Cassin-en sortetxetik, Baionan, 15:00etan
• Amodio Ganberako zaldiko-maldikoan Angelun, 16:05etan
• Kasino aitzinean, Biarritzen 16:55etan
• Herriko Etxe aitzinean Bidarten 18:15etan
• Heltzea: Arbonako Herriko Etxean 19:00etan

Larunbatean, uztailaren 14an: Arbonako Herriko Etxea – Hendaiako Erretentzio Zentroa
• Abiatzea: Arbonako Herriko Etxean 9:00etan
• Bidarteko Herriko Etxean 9:45etan
Getariako Tren Geltokian 10:20etan
• Portuko sardinategian, Donibane Lohitzunen 12:15etan (13:00k arte piknika)
Urruñako Herriko Etxean 14:00etan
• Xaia ostatuan, Pausun, 15:45etan (Elkarretaratzea, hitz hartzea eta gero abiatzea 16:00etan)
Hendaiako Erretentzio Zentrora heltzea, 17:00etan.

Xehetasunak eta izen emateak info@bizimugi edo 05 59 25 65 52 zenbakian
Informazio gehiago :
www.bizimugi.eu

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).