Euskal Elkargoa eta Gaskoiak

IkastolandretaIragan hauteskunde kanpaina kari EH Bai-k Bardozen antolatu duen bilkura publiko batean gogoeta interesanteak eginak izan dira gaskoi jende eta hizkuntzari buruz. Bilkura hartan entzundakoak zer pentsa emaiten du eta abertzaleek gaia serioski hartzeko interes zuzena badugu.

Egia erran gaskoia aipatzen delarik frangotan mesfidantza edo kondeszendentzia, pizten dira gure artean. Alabainan gaskoiaren defendatzaileek aspaldidanik frantses Estatuko politika mespretxatzailea salatu eta beren eskakizunen alde aritu ordez, euskaldun eta euskaltzaleen aldarrikapen eta lorpenen kontra agertu dira, beraiekiko injustiziak balira bezala.

Are gehiago arlo politikoan proiektu abertzaleari legitimitatea kentzeko behin eta berriz “gaskoi arazoa” erabilia izan da.

Oroit gara 80garren hamarkada arte “mugen gerla” sinbolikoa eramaiten zutela okzitaniar mugimendu batzuek, beren kartetan BAB eta Aturri behereko herriak Euskal Herritik kenduz.

Ez da hain aspaldikoa ere Baiona gaskoia zelakoan, euskal departamendua ezin zela sortu argudiatzen zutela batzuek.

Duela gutti Euskal Elkargoa sortzeko prozesuan, lurraldeko zati baten gaskoi izaera estakurutzat hartu dituzte batzuek kontra bozkatzeko. Halaber, instituzioa bataiatzerakoan ahots batzuk entzun dira “Euskal Herria” izenari Aturri behera gehitu behar zitzaiola argudiatuz.

Eta Euskal Elkargoaren kontseiluko lehen biltzarrean bertan bataila ideologikoa piztu du Angeluko hautetsi ezagun batek: euskararen alde eskatu/emanen diren urrats guztiak gaskoiari ere aplikatu beharko dira.

Ezintasuna frustrazio iturri

Euskaldun eta Gaskoien arteko harreman gorabeheratsuen gaia agortzeko pretentsiorik gabe, delako Bardozeko bilkura hartan gaskoi jendearen bizipena ulertzeko elementuak azalduak izan ziren.

20garren mendea beren hizkuntzaren gibelapen eta kultur folklorizazioarena izan zen, frantses Estatuko gainerateko lurralde hizkuntza guztientzat bezala.

Haatik gaskoi jendeek ezin izan zuten buru egin.

Ezintasun eta hutsegite sentimendu horiek gogorrak dira bai eta frustrazio iturri inportantak ere. Momentu berean, hamaika arrazoin direla kausa (abertzaleen borroka politikoa besteak beste) euskaldunek berpizte mugimendu sakona abiatzeko gai izan ziren, herri mugimendu eta tresnak sortuz, borrokak antolatuz, aurrerapausoak irabaziz.

Pentsa daiteke Gaskoien frustrazio bizipenak oraino mingarriagoak bilakatu direla, jeloskeriari atea irekiz. Jarrera horren adibide argi bat ikusi genuen duela bi urte, Pauen militante batzuek okzitanieraren aldeko protesta ekintza “euskaldunez” jantzirik burutu zutelarik.

Gaur egun Ipar Euskal Herria politikoki ezagutua da eta instituzionalki existitzen da.

Gaskoi hizkuntza eta gaskoien arazoa behar bezala tratatzeko garaia da. Euskal Herriaren kontra mehatxu gisa erabili nahi dutenen eskutik kendu eta aberastasun bezala hartu behar da.

Erronka linguistiko-kulturala bezain politikoa da Euskal Herriaren ikuspuntutik. Horretarako enpatia ariketa egin beharko dugu, eta bereziki abertzale eta euskaltzaleek, eskua luzatu, laguntza eman, gaskoi jendea Euskal Herrikoak senti daitezen osoki, beren izaera eta berezitasuna ezaguturik. Alde horretatik euskal hedabideen iniziatibak, Bokaleko “ikastolandreta” edo Biarnon korrika baten antolatzeko ekarri laguntza zentzuz beteriko urratsak dira.

Oroitarazi beharko da
gaskoiaren aldeko hizkuntza politika
Euskal Elkargoari badagokio ere,
beste lurralde kolektibitate batzuen
erantzukizuna ere dela.

Hizkuntzen arteko bereizketarik ez

Gisa berean inportanta da diskurtso bat lantzea eta printzipio batzuk finkatzea.

Lehenik argi da ez dugula bereizketarik egiten hizkuntzen artean eta printzipioei doakienez maila berean kokatzen ditugula: ezagupena eta errespetua denei zor zaie.

Frantses Estatuko lurralde hizkuntza baten hiztun gisa denak berdinak gara, hots eskubiderik gabekoak. Euskara Euskal Elkargoak biltzen dituen herri gehienen berezko hizkuntza da eta frantses Estatu peko soilik lurralde honetakoa.

Gaskoia aldiz, herri bakar batzuen berezko hizkuntza da bainan aldi berean lurralde zabalago batena ere. Ondorioz oroitarazi beharko da gaskoiaren aldeko hizkuntza politika Euskal Elkargoari badagokio ere, beste lurralde kolektibitate batzuen erantzukizuna ere dela.

Hizkuntza politika publikoari dagokionez, hizkuntza eta hiztun komunitate bakoitzak tratamendu berezia behar dute, egoera sozio-linguistikoa, herritarren jarrera eta beste hainbat faktore kontutan hartuz.

Konparaketak eta jeloskeriak jokoz kanpo daude.

Gaur egun gaskoiaren aldeko politika bat definitu aintzin hainbat azterketa eta inkesta egin behar dira helburu konkretuak finkatzeko.

Euskarari doakionez, urtetako gogoetak, inkestak eta lanak burutu dira. Eskaera soziala, herritarren aldeko jarrera ausarki frogatuak dira eta argi dira hizkuntza politikaren norabide nagusiak.

Hots ezinezkoa da hizkuntza politika publiko berdina bi hizkuntza horiei aplikatzea eta Euskal Elkargoak hizkuntza bakoitzarentzat bultzatu nahi duen politika berezitua definitu eta finkatu beharko du.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).