Euskal Herri Elkargo bakarrari, zergatik bai?

PrintFriendly and PDF
Panpi Sainte-Marie
Panpi Sainte-Marie
Paysan de Lantabat. Secrétaire Général du syndicat paysan ELB (Euskal Herriko Laborarien Batasuna, Confédération paysanne du Pays basque).
D'autres articles
2016-03-12-BateraKarabana-153-LANDIBARREn

Iparraldeko 158 Herriko Etxeen itzulia egin duen Batera Karabanari,martxoaren 12an,
Landibarreko Herriko Etxe aintzinean hainbat herritarrek harrera egiten.

HELEP (Herriarteko lankidetzako erakunde publiko) bakarrari, zergatik bai? Eta, laborari bezala, zertako Euskal Herri Elkago bakarrari bai erran ere?

Badu zonbait urte Landibarre Munhoko etxaldeko oilasko ta euskal xerrikiak kostaldeko eta Iparraldeko  hirietan saltzen dituztala. Ez bada hemengo laborari guzientzat aterabidea izaiten ahal ere nerea bezalako hamar hektarako etxalde ttipiarentzat zuzenki saltzea baitezpadako salmenta moldea da.

Izigarri aberasgarria zait kostaldeko jendearekin dutan hartuemana: kuriositatea, jendetasuna bi aldeetan da.

Kontsumitzaileak nitaz, gure etxaldeaz, duen jakinmina nik ere badut hiritar arrotz, kosmopolito horietaz. Zubi lan hori egitea biziki gustatzen zait, eta behar-beharrezkoa zait, herritar, ezkerreko euskal-herritar eta abertzale bezala ere.

Badu aspaldi kolektiboki, molde desberdinetan, lan egiten dudala Euskal Herriaren burujabetzari buruz. Badu aspaldi Iparraldearen onarpenari buruz kolektiboki ta molde desberdinetan borrokatzen ari girela! Aldi huntan, lortzekotan gira HELEP horrekin!

Iparraldeko lurraldea zedarrituko dugu azkenian, lurralde landuko dugu. Lurraldea zainduko dugu. Uzta emankorrak, gisa hortan ukanen baititugu.

Komisio desberdinak badira lanean, lurralde hunen kohesioaren zaintzeko dihardutenak. Ikaragarriko gogoa senditzen dut ene inguruan.

Baterako jende desberdinen artean bada halako baikortasun bat, ilusio bat : Haizea alde dugu azkenian !!

Betiko imobilistak, aldiz, ezkor sendi dira. Azkenian Prefeta ere langile sutsua dugu… Harrigarria batzuentzat! Mao-k bere ekonomi berezia aipatzean erraiten zuen ez zela garrantzitsua gatua zein koloretaretakoa zen jakitea berdin ere saguak jaten bazituen… Prefetak hautatu dauku gatuaren kolorea, bistan dena, bainan guk ere Mao-ren gisa erran dezakegu: Gure gatua izanen da! Kasu eman saguak!

ENBATA.INFO : Gogoeta urrunago pusatzeko edo sakontzeko, hara beste artikulu interesante bat non BATERAk garatutako hainbat argumentazio atxemaiten ahal diren : www.enbata.info/articles/metropoli-polo-arindua-alternatiba-ala-statu-quo-a-2

2016-03-12-BateraKarabanarenAZKEN6HERRIAK

Batera Karbanak Iparraldean bisitatu dituen 158 herrietako azken 6ak (Landibarre, Iholdi, Armendaritze, Heleta, Irisarri, Suhuskune).