Euskal Herriaren ezagupenaren alde

EHBai!15 auzapez eta hainbat hautetsi EHBAIen alde agertzen dira Departamenduko hauteskundeen kanpainaren karietara. Konkretuki, gure herrietan, jendartetik hurbil diren zerbitzu publikoen defentsarako eta garapenerako, beharrezkoa den instituzioa lortzea baitezpadakoa dela azpimarratzen dute.  Gaur-egun departamenduek kudeatzen dituzten eskumenen artean, zoin izanen dira Iparralde mailako egiturari emanak, Bordalerat igorri ordez ? Zer nolako inplikazioa ukanen dute biharko hautetsiek ?

Departamenduko hauteskundeen kanpaina bukatzen ari da. Nahiz eta panorama administratiboa ez den arrunt finkatua, eta departamenduen ahalmenak geroan zoin izanen diren ez baldin badakigu, Ipar Euskal Herriko antolaketa instituzionala izan da azken asteetako gai nagusietariko bat.

Memento honetan, Lurralde Kolektibitateak ordezkatzen du, hemengo jendartearen gehiengo zabal batek Iparraldearendako egokitzat jotzen duen berezko koadro instituzionala. Izan ere, azken urteetan, Garapen eta Hautetsien Kontseiluaren lanketaren bitartez, adostasun zabal bat finkatu da Lurralde Kolektibitatearen inguruan. Lurralde Kolektibitatearen terminoak aitzin-pausu inportantea suposatu du, Iparraldeak estatus politiko berezi bat eduki behar duela lehen aldiko gehiengo zabal batek onartu baitu.

Frantses gobernuak, guretzat onargarri ez den molde batez, Ipar Euskal Herriko eragile politiko eta sozio-profesionalen gehiengoak babestu estatutu bereziko Lurralde Kolektibitatea gibelera bota ondotik, buru belarri inplikatu gira hiri elkargo bakar baten aldeko eztabaidetan.

Heldu den martxoaren 29an hautatuak izanen diren hautetsiak lehen lerroan izanen dira gai horretan. Gaur-egun departamenduek kudeatzen dituzten eskumenen artean, zoin izanen dira Iparralde mailako egiturari emanak, Bordalerat igorri ordez ? Zer nolako inplikazioa ukanen dute biharko hautetsiek ?

Galdera horiek funtsezkoak dira gure lurraldearentzat eta biztanleen geroari begira.

Konkretuki, gure herrietan, jendartetik hurbil diren zerbitzu publikoen defentsarako eta garapenerako, beharrezkoa den instituzioa lortzea baitezpadakoa da. Familien Laguntza Kutxa, Merkatal eta Industria Ganbara, Tokiko Lurren Erakunde Publikoa, Posta, zerbitzu sozialak edo osasun arlokoak… Azken urteetan sortu eta garatu ditugun hainbat tresna mehatxatuak dira bereziki barnekaldean.

• Pentsatzen dugulako hauteskundeak bizi publikoan memento inportanteak direla, nun bakoitzak bere iritzia eman behar duen,
• Gure iritziz, boz bakoitzak bere garrantzia ukanen duelako Euskal Herriaren hitza entzunarazteko eta Fronte Nazionalaren ideia baztertzaileen borrokatzeko,
• Iruditzen zaigulako lehenetsi behar dela interes kolektiboa karrera pertsonalak baino, diskurtsoek atxiki behar dutela koherentzia bat Baionan edo Pauen eginak diren arabera eta lehentasuna dela lurraldearen alde lan egitea,

Guk, hautetsi abertzale gisa, jendarte zabalari dei bat luzatu nahi diogu: heldu diren martxoaren 22an eta 29an iraganen diren hauteskundeetan parte-hartzerat eta EHBAIen hautagaien aldeko bozka ematea, “Herrian bizi, lan egin eta erabaki” leloa oinarri harturik, egiazko alternatiba bat sortzeko Departamenduko Kontseiluan.

Arño Gastambide – Aiherrako auzapeza
Jean Michel Bicain – Gamarteko auzapeza
Daniel Olçomendy – Izurako auzapeza
Jean-Michel Anchordoquy – Bidarraiko auzapeza
Monique Elgoyhen – Lexantzüko auzapeza
Jean-Claude Ybargaray – Lakarrako auzapeza
Xebaxtien Ihidoy – Mendibeko auzapeza
Jean Louis Prebende – Gabadiko auzapeza
Jean Michel Galant – Azkarateko auzapeza
Maite Etxeberria – Ozazeko auzapeza
Jojo Goyheneix – Lekunberriko auzapeza
Pettan Guillemotonia – Lehuntzeko auzapeza
Johañe Carricaburu – Altzürüküko auzapeza
René Etchemendy – Suhuskuneko auzapeza
Allande Davant – Ürrüstoi-Larrabileko auzapeza
Iker Elizalde – Hendaiako auzapez ordea
Mikel Goyheneche – Uztaritzeko auzapez ordea
Paxkal Lafitte – Donibane Lohitzuneko hautetsia
Martine Etxezaharreta – Hazparneko hautetsia
Marie-Christine Borda – Zuraideko hautetsia
Argitxu Hiriart-Urruty – Kanboko hautetsia
Eneko Aldana – Ziburuko hautetsia
Jef Bederede – Senpereko hautetsia
Filipe Aramendi – Urruñako hautetsia
Jean-Claude Iriart – Baionako hautetsia

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).