Euskara, altxor partikular bat balio unibertsala duena

Korrikaren 20. edizioa martxoaren 30ean hasi zen Otxandion, eta hamaika egun, 2.557 km, zazpi herrialde eta milaka korrikalariren ondotik, Iruñara heldu da atzo. Momento hunkigarri eta ederrenetariko bat izan da ere jarraian entzuten ahalko duzuen  Joseba Sarrionandiaren mezua ezagutzera eman denekoa: « Euskara altxor unibertsala da ».

20. edizioa berriz ere kolosala izan dela erran dute antolatzaileek. Duela bi urteko balorazioaren izenburua hauxe izan zen ”inoizko handiena”, eta aurten ere hori erran dute 20.Korrikaz hori baino gehiago adieraziz: inoizko handiena izateaz gain, indartsuena izan da: Otxandio herriak erakutsi zuen giharra, Korrika sortzaileen garra tinko iritsi da gaurdaino, besteak beste auzapezen kilometroa, Santiagoko zubia… Kilometro jendetsuak izateaz gain, indartsuak izan dira, inoizko Korrika anitzena ere izan da, inoiz baino eragile sozial, politiko eta administratibok bat egin dutelako Korrikarekin antolatzaileek egin duten bilanan.

Bukaerarekin ere hitz bera erabili nahi izan dute: handiena izan da, baina zalantzarik gabe, indartsuena, Sarasate pasealekuak inoiz ezagutu duen argazkirik biziena, sendoena!

KorrikaSarasateBeraz, Korrika honetan ere koska bat gora egin dute eta partehartzea aintzineko edizioan baino handiagoa, anitzagoa, indartsuagoa izan dela baieztatu dute Korrika 20. antolakuntzatik.

Beraz, AEKtik, Korrikaren indar erakustaldi horren olatuarekin, AEKtik gonbite zuzena egin nahi dute herritarrei, bat egiteko, euskarara- ere gehitzeko, euskara ezagutuz eta erabiliz, gizarte orekatua eta kohesionatua lortzeko bide bakarra delako.

Era berean, euskararen normalizazioari dagokionez, engaiamenduaren eta auzolanaren ordua da:

  • Euskara ikasteko doakotasuna aldarrikatu da 20. Korrika honetan, eta hori izan beharko litzateke lehenbiziko pausoa; epe motzean Euskal Herri osoan doan ikasteko aukera zabaltzea, eskubidezkoa delako, behar dugulako.
  • EHko administrazioek eta euskalgintzako eragileek, elkarrekin, hasi eta adosteko bidea egitea. Horretarako tresna egokia Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa dela uste dute Korrikaren antolatzaileek, beraz, etorkizuneko epeak, helburuak eta gutxienekoak zehazteari ekitea litzateke bigarren eskaera eta erronka

20.-KORRIKA.EUS

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).