Euskara korrika bizian

PrintFriendly and PDF
Andde Sainte-Marie
Andde Sainte-Marie
Conseiller Régional, Paysan à Lantabat, militant abertzale socialiste, ancien porte-parole d'Abertzaleen Batasuna.
D'autres articles

AhotikAhoraEuskaraIragan da 19. korrika, Urepeletik Bilbora, AEK-en alde jende andana mobilizatu duen lasterkaldi erraldoia. Korrikan, lasterka zebilelarik euripean, gogora etorri zaizkidan pentsamenduak partekatu nahi nituzke. Ofizialtasuna beharrezkoa da, baina ez ote da gutarik bakoitzaren gain euskara zinez eguneroko hizkuntza bilaka dadin? Ez ote genuke gure buruari galdatu behar zer egin dezakegun gure hizkuntzaren alde?

Korrikan gau beltzean, hotz eta euri pean ibili naiz hainbat buru haustez ene lasterkadak ezin koordinatuz bezala… Mendez mende milaka hizkuntza hil dira munduan zehar, beste hainbeste milaka eri eta larri daude galtzeko arriskuan eta horietako ainitz (gehienak ?) desagertuko dira betirako. Lasterkako urrats bat bestearen ondotik pentsaketa ari izan naiz hea zer nolako bilakaera ekarriko duen globalizazioak hizkuntzen  eremuan : edo jakobinismo linguistikoaren erreinu sakratu bakarra ala amesten dutan hizkuntz aniztasunaren parekotasun partekatu adostu bat ?

Baditaike hortan ere, beste hainbat eremutan bezala, denetarik izanen dela. Euskara, beste hizkuntza ainitz bezala, hizkuntza gotor hegemonikoen artetik sugea bezala bizirauteko gai izanen ote dea ? Korrika gau hotz hartan, hats laburtzea aintzinatu arau ari nintzen pentsatzen posible izanen zela euskara hizkuntza ez-hegemoniko bezala biziberritzea eta abiatuan abiatu garatzea ere.

Gau hartako euri tanta eta lasterken artetik pentsatzea ere utopia hura egingarria bilakatzen ahal zela.

EuskalakariAladaketa lehena gure buruetan

Korrikak hori badu paregabea: euskaraz, maite den eta maiz aski mintzatzen den hizkuntzaz maitemintzea lortzen du ainitzen gogo bihotzetan. Alabainan pentsarazten du ere milaka hizkuntzaren agonia eta hiltzeak gertatzen direla erabili eta mintzatu ezarengatik soilik.

Utopia egia bihurtzeko, enea den ama/bizi hizkuntza biziberritzeko eta babesteko lege araudi egokia eta hizkuntz politika efikaza behar gorria du, puntaren puntan herritarren atxikimendu finkoarekin betan. Hiru baldintza horiek aski begi bixtakoak dira eta hauen gorabeheren araberakoa da euskararen egoera erreala: euskara eta elebitasuna gibelka ari dira Iparraldean, doi bat motel Nafarroan eta aski indartsu EAEn,  eguneroko mintza pratikan ainitzez hobekiago egiten ahal badute ere…

Nolanahi ere lege araudi eta hizkuntz politika aipatu aintzin, euskarari dagokionez gertatu behar duen aldaketa lehena gure buruetan gertatu behar du. Gutako ainitzek hizkuntza hau etxe zilorat kondenatu bigarren edo nik dakita zenbatgarren mailako hizkuntza baliogabea usteari utzi behar diogu. Hizkuntza bizi, moderno eta maila guzietako komunikaziorako hizkuntza bilakarazi arte, baita Enbata hilabetekarian ere adibidez ! Azken hamarkadetan euskararen bilakaerari begira, erran daiteke sekulan baino neurri haundiagoan daudela euskararen eta hizkuntza bizikidetzaren etorkizuna herritar eta hiztun guzien esku. Sekulan bezainbat eta neurri haundi batean gu gira gorabehera horren aterabide eta soluzio.

Alderantziz, gehienetan gu gira baita arazo nagusi. Kontu hauetan ere batzutan, ez erraiteko beti, hobe ginuke ere “politikoki zuzenak” diren diskurtso jakin batzuetarik ihes egitea; adibidez, erresistentziaren edo  errebindikazioaren eta agoniazko jarrera biktimistetarik haratago joanez.

Kaltegarriak, nere ustez, beste muga hauek:
gure errealitate soziolinguistikoaren ainitztasuna,
euskarak eguneroko errealitatean jendartean duen ahulezia,
erdaldun ainitzen inertzia, euskal hiztunen leialtasun maila pobrea
eta, orohar, herritar masa horren gogo eskas nardagarria.

Elebidunik gabeko elebitasunaren itxurakeria

Iduritzen zait batzutan euskararentzat arras kaltegarria dela euskal herritarreri, izan elebakar edo elebidun, adieraztea legedia eskasean, estadoaren mespretxuan edota gabezia juridiko-politikoan dagoela euskararen azkarrago eta fiteago indarberritzea oztopatzen duen muga nagusia.

Kaltegarriak, nere ustez, beste muga hauek direlakotz: gure errealitate soziolinguistikoaren ainitztasuna, euskarak eguneroko errealitatean jendartean duen ahulezia, erdaldun ainitzen inertzia, euskal hiztunen leialtasun maila pobrea eta, orohar, herritar masa horren gogo eskas nardagarria.

Bai, egoera orokorra den hori izanik ere, bakotxak behin betikotz galdetu behar ginioke gure buruari zer egin dezakegun konkretuki eguneroko xumetasunean bainan molde jarraiki eta efikazean euskararen eta  hizkuntza bizikidetzaren alde. Zer egin dezaket nik, zer egin dezakezu zuk, euskararen bermatzearen alorrean ? Bai, hobe dugu, herritarrek jakin dezaten euskararen etorkizuna eta hizkuntza bizikidetza bakotxaren hizkuntza jokabidearen esku daudela. Gaur oraindik elebakar erdaldun direneri eskatu behar diegu hurbil daitezen beldurrik gabe euskararen unibertsorat.

Gisa hortan ohar litezke neurri batean haien esku ere badagoela hizkuntza-bizikidetzan aintzin pausoak emaitea, elebidunik gabeko elebitasuna itxurakeria eta erretorika hutsa direla ohartaraziz.

Koldo Mitxelenak erran omen zuen hizkuntza batentzat hilgarria dena hiztunen axolagabekeria dela. Egia borrobila dirudi. Bizitzaren esparru gehienetan bezala, hizkuntza kontuetan ere errexagoa da egoeraren falta beste baten bizkar botatzea, norberaren arduragabekeria eta ezaxola xuritzeko. Joko araudi legal eta beharrezko hizkuntz politika beharrezkoetaz aparte edo aintzin, neurri batean jokoan duguna erabili ahal izaitetik erabili nahi izaiterat pasatzean dago. Euskara erabiltzea da, ere, eta lehenik, euskarak behar dituen urrats, ttipi-ttapa eta korrika biziak.

Un commentaire

  1. xipri
    Publié le 20/04/2015 à 20:46 | Permalien

    Ez dakit nor errana den :
    Euskara ez da galduko euskara ez dakitenek ez dutelakotz mintzatzen
    bainan dakitenek ez dutelakotz mintzatzen
    Zoazi bertsolari saio betatara, euskal antzerki batetara, euskal irrati batetara, euskal liburutegi batetara
    Zenbat ez dira frantsesez ari, euskara dutelarik beren bazka…

    Xipri