Ez adiorik, Garro arte!

PrintFriendly and PDF

EHZ3

Garro inguruko toki eder eta untsa antolatuak, laguntzaile kopuru haundiak eta goi mailako kontzertuek 12 mila bat bisitalarier Euskal Herria zuzenean gozatzeko eta tokiko alternatiben ezagutzeko parada eskaini dituzte ekaineko azken asteburu honetan.

Antolatzaileen hitzetan gune berriak desafio tekniko eta duda parrasta bat ekartzen bazituen ere laguntzaileek eta jendetzak untsa erantzun dute 2013ko EHZ Festibalaren deiari. Europa mailan EHZk bere 18. atalean erakusten dituen festibal militante eta independentearen ezaugarriak (marka haundien babesik gabe arizaiteak besteak beste) zinez azpimarratzekoak dira. Alabainan, gero eta guttiago dira eta. Testuinguru hori konduan hartuz,  geroari buruz baikor agertu dira EHZ elkartearen bozeramaileak Lekorneko herriari 12 000 festibalariek, 600 pasa laguntzaileek eta Lekorneko herriak berak ekarri duten laguntzaz.

EHZ2

Lekorneko auzapezak, Lucien Betbeder-ek, goraipatu du nola uste baino arrangura eta arazo guttiago ukan dituzten, herritarren parte hartzea goiraipatuz. Euskal Herriko beste hautetsiak gomitatu ditu EHZ bezalako proiektuen lagutzerat. « Gazteek badakite elgarrekin lanean arizaiten, sekuritatea bezalako gaiak ere lainoki baina fermuki lantzen. »Hots, Lekondar auzapezak ez du dolurik « bai« a emanik EHZri, eta geroan jarriatzeko prest agertu da. « Giro onaz biziki kontent gira, gauzatze ederra izan da! Antolatzaileen artean izpiritu ona izan da! EHZkoek izigarriko lana egin dute : eredu ederra erakutsi dute gazeteek elkarlan eta auzolan arloan!« .

Azkenik, antolatzaileek baikorki baloratu dute 2013 EHZ festibala, gune berriari egokitzeko eta espazio ezberdinak sortzeko lanak bere fruituak eman dituela erranez. Gainera antolakuntza mailan beste maila batera pasa direla azpimarratu dute konfiantza hartuz doazela erranez. Noski bilan ekonomikoaren zain egon beharko da geroan zer formaturekin segituko duen festibalak jakiteko.

Lekondarrekin eramana izan den ia urte bateko elkarlanak baikor uzten ditu, lortu den hurbiltasun hori eta lehen arrakasta horrek geroarentzat inportanteak direlako eta.

Argazki gehiago hemen : www.flickr.com/photos/[email protected]/

Eta EHZri buruzko azken bideoak Kanaldudeko web gunean: www.kanaldude.tv/EHZ-FESTIBALA_r28.html?show=m

EHZ4

 

EHZ1