FN-Podemos-Syriza

FN-Podemos-SyrizaHiru alderdi hauen igoerak azken denbora hauetan politikarien arreta piztu dute, bereziki Europan. Ikerlari askok populistatzat jotzen dituztelarik, beste batzuk ohiko alderdien egonkortasuna, sinesgarritasuna eta beharbada existentzia zalantzan ezarriko dituztela pentsatzen dute.

Populismoa herri xehearen interesak zaindu nahi dituen ideologia den heinean, edozein demokrazi zalek ezin lezake politika bide hori gaitzetsi. Hasiera batean, populismoaren esanahia zuzena zen arren, denborarekin demagogia hutsarekin alderatzeraino heldu dira ikerlari batzuek.

Gero errespetatuko ez diren neurriak eta babes legeak ezarriko direla herritargoari zin egiten dion hautagaia da benetako demagogoa, herri xehearen bozak bere probetxu eta intereserako baizik ez baititu bilatu nahi. Hasiera batean populismoa eta sozialismoa esanahi berdina bazuten Frantziako Larrouse hiztegiaren arabera. Hots kasu askotan gaur populismoa deitzen dena jatorrizko sozialismotzat jo dezakegu.

ENBATA-ko azken alean Peio Etcheverry-Ainchart-ek eta Jakes Bortayrou-k hiru alderdi horien gaurko egoera komentatu zizkiguten. Hiruek duten asmo berdina gaurko sistema kontra izatean datza, baina alderdi bakoitzaren ideologia eta aurrerapenak ikusi behar dira, bereziki herri menperatuen abertzaletasunari buruz duten ikuspuntua.

FN-a 1972 urtean sortu zen, Frantziako Estatuak kanpoko koloniak eta bereziki Algeria « galdu » zituenetik hamar urtetara alegia. Frantziako eskuina eta gizartearen zati bat frustratuta geratu zen, eta Ipar Afrikatik helduriko etorkinek jarrera hori areagotu zuten. 1981-garren urtetik etorkinek ukan zituzten berrezagupenak, alde batetik eta hauteskunde sistemaren aldaketa bestetik, FN-aren igoera ondorioztatu zuen Pariseko Legebiltzarrean eta hauteskundeetan. FN-aren barnean sustraia arrazistak eta pro-naziak (Shoaren zalantzan edo bigarren mailan jartzea bereziki), arrotzen gorrotoa eta islamofobia dira alde ukakorenak. Horren ondoan Frantziako nazionalismo mitiko atzerakoiaren apologia hutsa egiten du alderdi horrek, urtero Jeanne d’Arc  emazte kasi mitikoari emandako gurpena lekuko. Alderdi honen eraikitzailearen alabak horren gidaritza hartu duenetik, islama eta islamismoaren aurka izateaz gainera, Europako Batasuna eta Euroaren aurka dira gehienetan mintzaldi gogorrenak. Le Pen andereak deabrukeria guztiak kendu nahi omen ditu zuzentzen duen alderditik, non aitarekin haserretzeraino  heldu baita. Baina nago eztabaida nepotiko honetan antzerki mota bat izaten ote den. Hain zuzen ere, sustrai arrazistak alderdiak moztu dituela sinets araziz, hautesle gehiago ukanen dituela segurtatu dezake Le Pen andereak. Horrela ezker erradikalarekin ados dagoen hautesle andana bat, Frantziako ohiko alderdiekin ados ez daudela, mutur batetik bestera iraganen lirateke. Frantses nazionalista hutsa izanik, estatuko gutxiengoentzat aldaketa handiak FN-ak ekarriko dituenik ez dut uste; Le Pen-darrak bretoinak izan arren, ez ditugu sekulan entzun zerbait eskatu zutenik Bretainarentzat, hizkuntza zein lurraldearen estatutuari buruz; dena den 2002-ko hauteskundeak ikusirik, 2017-an gauza berdina errepika daitekeelakoan nago.

AHAL DUGU / PODEMOS alderdi berri -berria dugu, eta sustrai sanoak baditu: indignatuen mugimendua alegia. Haren egitasmoaren 29 puntuak begiraturik, Iberiako nazioen autodeterminazioari buruz deusez idatzita ez dagoela nabaritzen da: federalismoa, be-zentralismoa,  autodeterminazioa ez dira batere aipatzen, baizik-eta gizarteak jasaten dituen arazo larrien aurkako neurriak, naski oso laudagarria dena. Gaur PP-ko zein PSOE-ko ustelkeriez eta Espainiako Erregeen espantukeriaz jendearen zati handi bat nazkaturik dagoela ikusirik, herriari itxaropen gehiago ematen dio alderdi horrek. Espainiako Estatuan Frantziako FN-a bezalako alderdi batek aurrerapenak egin ditzan arrisku edo probabilitate oso gutxi dago. Frantziako FN-arekin harreman estuak omen dituen España 2000 alderdiak lau mila kide baino ez omen du, et Euskal Herrian behintzat hautagairik ez du aurkeztu. Hego Aldeko Ganbaran AHAL DUGU /PODEMOS  laugarren indar politikoa izanik, autodeterminazioaren negoziatzeko partaide bat izan daiteke.

SYRIZA-ri dagokionez, AHAL DUGU / PODEMOS-en sustrai eta helburu berdinak badituela esan dezakegu. Banan dakigunez, Greziako gutxiengoen errebindikazioak (Albaniarrak, Mazedoniarrak, Thrazako Turkiarrenak) ez dira oraindik Frantzia eta Espainiakoen mailara heldu. Guy Héraud zenak 1961 garrenean idatzi zuenaren arabera, turkiarrak bakarrik gutxiengotzat jotzen ditu Athenasek; Albaniarrak eta Errumaniarrak asimilaturik dira eta bakarrik Mazedoniarrek errebindikatzen dute. SYRIZA-k lehenetsi behar dituen xedeak Alemaniako gerla zorra berreskuratu, Eliza eta barkugintzan ari diren ugazabengandik zergak bildu, eta zerga sistema sendo eta zuzen bat ezartzea. Zorionez gaurko sistemaren aurka diren alderdi eskuindar eta neonaziek indarra gutxiago daukate herri honetan.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).