Frankismoaren jarraipena

FrankismoaUdan herriko bestak bazter guztietan, txupinazioa, herri bazkaria, dantzaldia, aperitifa… Euskal Herrian, beti bezala, zenbait ekitalditan presoak ekartzen dituzte gogora. Aurten, hainbat debeku edo debeku eskaera izan dira. Carlos Urkijo Espainaiko Gobernuaren ordezkariak eskatu du debekatzeko Bilboko bestetan egin beharra zen txokolatada bat. Zenbait egun lehenago, Tolosa ondoko Ibarra herriko txupinazoa debekatu zuten, “errepresaliatuen senide eta lagunek” bota beharra zutelako.

Biktimei eginen litzaiekeen irainaren edo minaren izenean ari dira. Irainik edo halakorik balego, egin ondoan epaitu beharko litzateke, ez aitzinetik debekatu.

Bistan denez, biktimak aitzakia gisa erabiltzen dira; zinezko helburua da erakustea Hego Euskal Herria Espainiaren zangopean dagoela, biktima bakarrak ETArenak izan direla, Espainiako eta Frantziako indarrek ez dutela biktimarik eragin.

Gaiztoak eta galtzaileak euskaldunak direla, eta kito.

Alabaina, aldi berean, Franco goraipatzen dutenek libreki segi  dezakete horretan. Ez dira kenarazten frankisten omenezko karrika izenak edo estatuak; ez dira debekatzen frankismoarekiko nostalgikoen ekitaldiak.

Ustez terrorismoa goraipatzeagatik, twitter erabiltzaile franko atxilotu izan dituzte. Baina euskaldunak mehatxatzen duten twitter erabiltzaileak? Ez, horiek bakean uzten dituzte. Euskal hedabide franko hetsi dute  azken urteetan, baina Franco goraipatzeko sortua den webguneak baimen guztiak dauzka.

Begi bistakoa da arazoa ez dela etika arazo bat. Espainiak ez du ahalkerik erakusten frankismoagatik. Gaur egun Francoren alde ager daiteke, posible da frankismo garaiko hilketak gaitzetsi gabe politika egitea, eta  ohoratua izatea.

Baina, funtsean, espainiarrentzat garrantzitsuena Espainia eta espainiartasuna dira. Franco, diktadorea izanagatik, espainola zen eta Espainiaren batasunaren alde aritu zen.

Ez da, ez, etika arazo bat. Batzuen eta bertzeen krimenak mahai gainean ezarriz eta konparatzen hasiz, erran gabe doa frankismoarenak anitzez gehiago direla; gaur egun denak ez dira argituak, gainera. Ez da etika arazo bat, indar harreman arazo bat da. Ez da etorriko justiziarik Euskal Herria herri gisa ukatzen duen eta ukatu nahi duen Espainiatik; ez da etorriko bakerik Euskal Herria bere menpean baizik ikusi nahi ez duenaren partetik.

Gauza bera erran daiteke Frantziari begira. Ez da sekula lortuko Frantzia eta Espainia arrazoitzerik. Indarkeriarekin ez da lortu, eta ez litzateke lortuko. Baina argudio sendoekin ere ez da lortuko. Euskara ofiziala den euskal eremuetan, itxura aurrerakoiaren izenean, sozialistak etengabe ari dira euskarari eremua murriztu nahian, medikuntzan, administrazioan, irakaskuntzan…

Orain diote EGA azterketa zailegia dela. Funtsean, logika beraren parte da jokaera hori: Euskal Herria espainiartzea. Horretarako, hizkuntza ahuldu behar du. Horiek ez dira Euskal Herriaren lagunak, horiek  Espainiaren eskumakilak dira, frankismo garaian indartu zuten zapalkuntza iraunarazteko.

Euskal Herriak bere bidea egin behar du Frantziatik eta Espainiatik deus itxaron gabe, haiei deus galdegin gabe, haiei begiratu gabe. Segi dezagun eguneroko lanean, euskararen alde, gure ekonomiaren alde, gure egiturak sortzen, gure arteko lotura politikoak sortzen eta sendotzen…

Argi bereiziz zeinek ikusten duen herri hau herri gisa, eta zeinen ustez den Espainiako edota Frantziako lurralde bat, non hiritarrek eskubideak dituzten hiritar gisa, baina Euskal Herriak ez duen eskubiderik, herri gisa.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).