Frantziako monarkia nekezian

Elysée(Artikulua presidente bozak aintzin idatzia izan da)

Frantziak bost urteetarako errege berri bat hautatuko du ondoko egunetan. Nor datean : eskuin muturreko Le Pen alaba, eskuineko Fillon, erdiko Macron, ala ezkerreko Melenchon ? Mementoko ezin erran, hain baitira laurak boz kopuruz elkarretarik hurbil, aburu ikerketen arabera bederen.

Dena dela, frantziarrek hautetsi goien horrenganik mirakulurik egurikiko dutea, aitzineko bi aldietan bezala, gero etsiduran erortzeko, Sarkozy eta Hollanderekin gertatu zitzaien bezala?

Monarkia errepublikar horrek bizi politiko guzia baldintzatzen digu, azkenean izozten: V. Errepublika bere ateka motzaren burura heltzen ari dela dirudi.

Hortik zelan atera daiteke?

Pentsalari eta ekintzaile politiko batzuek, bereziki Melanchonek, VI. Erepublika bilatzen dute, monarkiatik jalgiz demokraziara itzultzeko. Ni beldur nekez erdietsiko dutela: frantziarrek aitzindaria berek hautatu nahi dute zuzenka; sistemaren aldekoak indartsu daude; oroz gainetik, inertziak erreforma guziak oztopa ditzake erresuma korporatista honetan.

Paradoxalki, aterabidea oraino dirauen Konstituzioan balego? Ahalmen handiak ematen dizkio lehendakari / presidenteari, haatik ez botere guziak: parlamentua ere hor dago, eta bien artean gobernua, presidenteak izendatua, baina parlamentuko gehiengoa kontutan edukiz, horren bermea eta gutienez baimena behar baita gobernatzeko, legeen moldatzeko, aurrekontuen onesteko.

Presidentearen eta gobernuburuaren arteko orekak batzuetan funtzionatu du –bereziki kohabitazio denboretan– eta besteetan ez. Erabat hautsi zaigu azken bi agintaldietan. Sarkozyk eta Hollandek, bi kraka oso desberdinekin, de facto gobernuburua den lehen ministroaren lekua hartu dute, xehetasun guzietan sudurra sartuz, egunero lehen lerroan agertuz. Desbideratze hori hauteskunde kanpaina luzetik hasten da. Hautagaiak aurkezten dira programa oso, zehatz eta xorrotxekin, eta denek horretara bulkatzen dituzte, kazetariek bereziki.

Sarkozyk eta Hollandek
lehen ministroaren lekua hartu dute,
xehetasun guzietan sudurra sartuz,
egunero lehen lerroan agertuz

Noiz ote lehendakarigai batek argi eta garbi erranen die : «Jaun-andereak, oker zabiltzate, hori guzia ez da nire lana, baina gobernuarena. Presidentegaia naiz, ez lehen ministrogaia. Nire gain defentsa, kanpoko arazoak, eta barneko norabide nagusiak. Ez dagokit egitarau xehe baten finkatzerik: hori gobernuak eginen du bere orduan, parlamentuarekin adostuz. Hona beraz ene xede nagusiak…»

Horretarako nortasun handia behar litzateke, eta ez dirudi gaurko giro sozio-politiko-kulturalak horretara bulkatzen duenik: adibidez de Gaulle eta Mitterrand monarka nagusiek zer egin lezakete oraiko Frantzian, Europan eta munduan? Ezin jakin.

Azken belaunaldi honetan aferak zinez konplikatu dira, bereziki Sobiet Batasuna hondatu denetik. Beti hor balego indartsu, eta mendebaldeko alderdi komunistak araberan, zernahi paria nezake segurantza sozialeko zilorik ez legokeela, ez eta akziodunen baztergabeko janizarik mozkinen banatzeko unean…Baina mundua den bezalakoa da, eta dirudun handiek ahantzi dute zer diren beldurra, lotsa, ahalgea, errespetua eta sentimendu guziak, urgulua salbu.

Halere iduri zait de Gaulle edo Mitterranden oihaleko politikari guti dagoela gaur, eta bereziki kultura eskas nabaria ikusten diet. Hainbat sordei Frantziako monarkiarentzat.

Horren azpiko gaude zoritxarrez, eta gogora datorkit Beaumarchais XVIII. mendeko antzerki idazlearen ahapaldi hau: «Les grands nous font assez de bien quand ils ne nous font pas de mal», hots handikiek aski laguntzen gaituztela kalterik ez eginez.

Onura guti esperantza dut gain hartarik. Ahal bezain kalte guti egin dizagula datorren erregeak eta kito!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).