Galduta irabazteko prest

PrintFriendly and PDF
Andde Sainte-Marie
Andde Sainte-Marie
Conseiller Régional, Paysan à Lantabat, militant abertzale socialiste, ancien porte-parole d'Abertzaleen Batasuna.
D'autres articles
Erreferendumaren urteko Maiatzaren leheneko manifestaldia.

Erreferendumaren urteko Maiatzaren leheneko manifestaldia.

Jende galdezketa edo erreferenduma iragan da Kanakian. Batzuentzat egun historikoa, beste batzuentzat zepo bat omen. Galdezketa hori ez da burujabetzarantzeko lehen urratsa baizik, nehork uste baino gehiago boz bildu baitute independentiztek eta Matignoneko itunak beste bi galdezketa aintzinikusten baititu heldu diren urteetan.

80 hamarkadan ezagutu edo jasandako gertakarieri beste itzuli edo erronka bat emaiteko moldea izan da Kanakiako galdezketa. Batzuek uste izan dute gehiengo haundiz ahalko zutela autodeterminazio gosea behin betiko estali, ugartea betirako frantses errepublikari lotuz. Ororen buru irabazleak asegabeturik ateratzen dira eta galtzaleak aldiz doi bat pozik gutiengo uste baino haundiagoz baturik eta kohesionaturik atera baitira erreferendumetik. Urruneko ugarteak eskeintzen dituen paradoxetarik bat gehiago agian. Arrunt kanakiar diren eremu eta guneetan independentziaren aldeko botoak bozkatzaleen %90a arte gora egin du, alderantziz gertatuz Noumea eta bere inguruan. Agian denek edo ainitzek gogoan zituzketen 1984ko gertakariak nun Eloi Machoro eta bere hurbileko batzuk bozka untzi batzu aizkora ukaldika puskatu zituzten, bi hilabete GIGN delakoek erahil aintzin. Gertakari latz horiek oraindik hainbat kanakiar herritarren gogo bihotzetan bizirik irauten dute, izan kanakiar edo Frantziatik etorritako izan funtsean. Izan independentziaren aldeko edo kontrako, nehor gauregun ez da prest gisa bereko gertakari latzen jasaiteko edo asumitzeko.

Garaipen nekea

Independentziaren kontrako bozkak uste baino nekezago irabazi badu ere, kanakiar subirautzaren aldekoek aski untsa badakite ez direla bidearen puntarat helduak. Izango dela beste gisa bereko hitzordurik. Gauregungo kanakiar abertzaleak jakin badaki bere aintzinekoak xutitu eta batzutan hil izan direla independentzia eguna gozatzeko. Badakite aldi huntan bozketa galdurik ere, molde helduan eta demokratikoan beren borondate irmoa erakusteko gai izan direla. Nolabaiteko harrotasunez eta harroputzkeriarik gabe erakutsi diote Frantziari eta mundu osoari gai zirela beste bozketa erronka bati buruz joaiteko, gai zirela herritar orori beren mezu idekia eta neurtua zuentzeko. 30 urte luzez zain egon badira ere, bozketaren galtzaileek ezinago argiki erakutsi digute ez bazen aldi huntan ere, goiz edo berant Kanakiak bere burujabetza lortuko zuela. Alta hainbat elementu baditaizke ezkor izaiteko kanakiar burujabetza prozesuari begira. Beren sort herrian guttiengoan dira kanakiarrak, doi doi populazioaren %40a, bainan zenbaki horren erdia zirelarik duela 40 urte. Korpus elektoralak baimentzen du 1994az geroztik kanpotik Kanakiarat etorritako guzieri bozkatzea urriaren 4an baita ondoko bozketetan ere funtsean. Jakin denek badakite ere hainbat kanakiar bozka zerrendetarik “faltan” agertu direla, beste batzuk abstenziorat jo dutela eta azkenik legez kontrako izen emaiteak izan direla bozka erremu loialistetan.

Independentziaren aldekoek
harroputzkeriarik gabe erakutsi diote mundu osoari
gai zirela beste bozketa erronka bati buruz joaiteko,
gai zirela herritar orori
beren mezu idekia eta neurtua zuezntzeko.

Beste bi parada

Matignoneko akordioek baimentzen dute ugarteak beste bi aldiz ahalko duela bozkatu autodeterminazio prozesu horren barne: 2020 eta 2022 urteetan. Haatik azken bozketan independentziaren kontrako bozkak irabazten balu, bukatua litaike bozka bidezko autodeterminazio prozesua. Zorionez erran ditaike ere, frantses konstituzioak ez duela bere baitan 155 artikulurik Espainiakoan bezala. Nehork sekulan ezingo dio Kanakiari kendu bere autonomia maila aski heldua. Kontestu hortan, kanakiar populua geroari buruzko bi estrategien artean dudakor da. Matignoneko akordioen izenpetzaile izan direnak bortxatuak dira joko araudien errespetu osoan segitzea, agian beste bi bozketarik batean bederen gehiengoa lortuz. Beste batzuk aldiz, lehen irabaztearen ondotik nahi lukete prozesua geldiarazi aintzin ikusiak diren bi bozkaldiak egutegitik ezabatuz. Galtzeko beldurra beren baitan balute bezala. Urriaren 4eko bozka gauean telebixtan entzun nion FLNKS mugimenduko bozeramaileari erraiten “Baturik eta kohesionaturik galtzen duenak badu bestaldian irabazteko xantza, aldiz zatikaturik galtzen duenak zer nolako sinesgarritasuna du bidea eta borraka segitzeko eta irabazteko?” Kanakiar kultura herrikoiak bere baitan duelakotz kontsentsuaren oinarria eta herrikidetasun partekatua, ez da dudarik galtze ttipiaren heineko irabazte haundia ere ezagutuko duela, Jean-Marie Tjibaouk bere azken hatsa eman aintzin erran zuen bezala “Hilen odola bizirik irauteko”.

Laisser un commentaire

Votre e-mail ne sera jamais publié ni communiqué. Les champs obligatoires sont indiqués par *

Connect with Facebook

*
*

Vous pouvez utiliser ces balises et attributs HTML <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>