Goazen Baionara

Urriaren 6an eta 7an Alternatiba 2018 ospatuko da Baionan, ‘Alda dezagun sistema, ez klima!’ lelopean. ELAren Nazio Batzordeak Izarran egin duen bileran bere babes osoa adierazi nahi izan dio Lapurdiko hiriburuan egingo den hitzordu garrantzitsu honi.
ELAren iritziz lan soziala ezinbestekoa da jendarteak kontzientzia har dezan eta mobiliza dadin, hori baita modua gobernuek lehentasuna eman diezaioten klima aldaketaren aurkako borrokari. Ez gara gehiegikeriarik esaten ari: hau hil ala biziko kontua da.

“Alda dezagun sistema, ez klima”, izan ere, aldaketa estrukturalik gabe, errora doazen erabakirik gabe, klima aldaketaren ondorioz hondamendia etorriko da. Hori gertatzen ari da jadanik. Adituek gauza bat ikusi dute: neurri gogorrak hartu ezean batez besteko tenperatura 3º C gehituko da. Itzulerarik gabeko puntutik askoz harago geundeke, eta Lurrean bizitza -gaur ezagutzen dugun bizitza- ezinezkoa litzateke.

Bost urte igaro dira Baionako lehen Alternatiba izan zenetik. Orain, urriko lehen asteburuan, hara itzuliko gara hausnarketa egiteko, alternatibak proposatu eta sozializatzeko

Baina, nork ez du debate hau nahi? Jende lañoak, desinformatuta daudenek eta, noski, ezer alda ez dadin interes jakinak dituztenek. Interes ekonomiko eta politikoak elkar hartuta daude eztabaida hau jendartera heda ez dadin. Agintari politiko eta enpresa handi askok ez dauka gogorik egungo sistemak -produkzio, banaketa eta kontsumokoak- zalantzan jar daitezen, hor biltzen baitute boterea eta kapitala. Baina sistema horiek era askotako desberdintasunak ez ezik ingurumenean ere izugarrizko kaltea eragiten dute. Yayo Herrerok dioen legez, “klima aldaketak klase-kutsu basatia du. Hain zuzen langile-klasea baita ahulena, eta krisi ekonomikoa krisi ekologikoaren bihotzean datza”. Klase-kutsu horren ondorio dira krisian erabaki diren “irtenbideak”, zeintzuk monopolioak eta enpresa handiak sendotu dituzten.

Sortutako interesak medio gobernuek, hoberenera, klima aldaketa beren propagandaren osagai bihurtzen dute. Praktikan, ordea, politika egiterakoan ez dira aintzat hartzen gure espezieak iraungo badu beharrezko diren aldaketa estrukturalak

Donald Trump eta antzeko pertsonajeak ez lirateke aitzakiatzat hartu beharko gure gobernuek egin beharrekoa egin ez dezaten. Trumpekin, eta berak esan nahi duenarekin, ezinezkoa da klima aldaketa geldiarazteko akordiorik. Baina lehenago ere ezinezkoa izan zen; hala erakutsi zigun Pariseko Akordioaren fiaskoak. Frantzian duela gutxi Gobernutik alde egin du Nicolas Hulot Trantsizio Ekologiko eta Solidarioko ministroak. Irteterakoan, gobernuan lobbyek duten eragina salatu zuen, batetik, eta bestetik, esan zuen “ezin dugu ezaxolaz jarraitu iragarritako tragedia honen aurrean”. Argi eta zintzo mintzatzen da: “Ez dut neure buruarekin gezurretan jarraitu nahi. Ez dut nahi jendeak pentsa dezan ni gobernuan nagoelako egin beharrekoa egiten ari garela”. Sortutako interesak medio gobernuek, hoberenera, klima aldaketa beren propagandaren osagai bihurtzen dute. Praktikan, ordea, politika egiterakoan ez dira aintzat hartzen gure espezieak iraungo badu beharrezko diren aldaketa estrukturalak. Ezta gure herrian ere: arma-industria, energia fosilen sustapena (petrolioa, gasa…), alferreko azpiegitura erraldoiak (AHT, Supersur, trenbidearen hego-saihesbidea, erraustegia…), saltoki handiak gero eta gehiago ugaltzea…

IPCC (Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Panela) batzordeak argitara eman duen txosten batek dioenez, “Pariseko Akordioan berotegi efektuko gasen isuria 2030raino murrizteko konpromisoak ez dira aski izango ekiditeko tenperatura 1,5º gehitzea”. Ondorioak oso larriak izango dira: Muturreko tenperaturako egunak %10 gehituko dira, ekosistemetan %25 gehiago latitudez edo altitudez aldatzera behartuta izango dira, estres hidrikoa %50 haziko da (areago Mediterraneo aldean), 100 milioi pertsona lekutuko dira… Hori gerta ez dadin IPCCak proposatzen dituen neurriak honela laburbiltzen dira: energia berriztagarriak erabiltzea, ikatza baztertzea eta CO2 isuriak zeharo murriztea. Lehenbailehen. Ziurrenik Nicolas Hulot gobernutik joan denean izan da erretorika alde batera utzita halako erabakirik hartzen ez zelako. Gure gobernuetan ere antzeko zerbait gertatzen da, baina inork ez du kargua uzten.

Trantsizio horrek soziala, ekologikoa, feminista eta demokratikoa izan behar du. Eta horrekiko konpromisoa dugun erakunde sindikal eta sozialok elkar hartu behar dugu

Presio sozialik gabe ez da aldaketarik izango. Eta presioa izango bada pedagogia eta sozializazioa behar ditugu. Gogor egingo digute aurre ezer alda ez dadin; enpresen monopolioek boterea abusuz baliatzen dute, eta krisian areagotu egin dute beren boterea. Kontuak soilik ematen dizkiete beren akziodunei eta buruei; hauek etekinak eta neurrigabeko soldatak lehenesten dituzte, beste edozein eskubideren gainetik (langileenak, sozialak, ingurumenekoak, demokratikoak…). Esan daiteke subirania, esaterako espainiar Estatuan, IBEX-35ean datzala.

Bost urte igaro dira Baionako lehen Alternatiba izan zenetik. Orain, urriko lehen asteburuan, hara itzuliko gara hausnarketa egiteko, alternatibak proposatu eta sozializatzeko. 2013an Alternatibak Baionan arrakasta izan zuen, eta bere fruitua Europako beste hainbat lekutara hedatu zen. Hego Euskal Herrian ere Alternatiben Herria antolatu dugu, Bilbon eta Iruñean. Baionara joango gara borroka horri hauspoa emateko, borroka horretan mugimendu sindikalak berebiziko garrantzia hartu behar baitu.

Guri -herritar guztioi eta etorkizuneko belaunaldiei- eragiten diguten erabakiak demokratizatu behar ditugu. Agenda antolatu eta present egon behar dugu. Eragiten diguten erabakiak bertokiratu behar ditugu, berehala; lurralde bakoitzera ekarri behar dira alternatiba eta proposamen konkretuak, banakoen eta kolektiboen jarrera aldaraziko dituztenak eta erakundeak trantsizio horren aitzinean jartzera derrigortu. Trantsizio horrek soziala, ekologikoa, feminista eta demokratikoa izan behar du. Eta horrekiko konpromisoa dugun erakunde sindikal eta sozialok elkar hartu behar dugu.

Eztabaida honek zuzeneko erronka egiten dio mugimendu sindikalari. Gure lan eremu konkretuan ere, sindikalismoan, eginbehar ugari dago eta inertziak gainditu behar dira. ELAn badakigu gure militantzia klimaren aldeko militantziarekin batzen denean aktibista politiko eta sozial gisa heldu egiten garela. Horrek garrantzi handia du. Borroka eremu horiek guztiak osagarriak dira, justizia handiagoa eta bizimodu duina lortze aldera. Baionan izango gara urriaren 6 eta 7an.

Adolfo Muñoz « Txiki », ELAko Idazkari Nagusia
Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).