Gobernuak Parisen hitz ederrak, Euskal Herrian egurrezkoak…

Frantziar estatuaren politikak euskara heriotzara daramala azpimarratu du Paxkal Indok Seaskaren izenean 2014eko Herri Urratsen karietarat
Frantziar estatuaren politikak euskara heriotzara daramala azpimarratu du Paxkal Indok Seaskaren izenean 2014eko Herri Urratsen karietarat

Paxkal INDO, Seaskako lehendakariaren harrera hitza, 2014eko Herri Urratsen:

Urte luzetan Herri Urratseko komunikazio arduraduna izan ondoren, Alain Boscq, Herri Urratseko lehendakari lanetan aritu da azken bi edizioetan. Bi haur izan ditu ikastoletan, eta haurrak handitu direnez, heldu
den urtean ez da gehiago buraso izanen. Beraz Herri Urratseko lehendakaritza utziko du, baina laguntzaile gisa lanean segituko du, bere beharra baitugu. Milesker Alain !

Bestalde nahi nuke azpimarratu hemen, inoiz baino gehiago sartu direla burasoak antolakuntza lanetan. Sekulako dinamika bada Herri Urrats elkartearen inguruan ! Eskertu behar ditugu buraso eta laguntzaileak urte osoan eta bereziki azken egunetan ematen duten denbora eta egiten duten lanagatik ! Horiek bai ulertu dutela zer urgentzian den Seaska !

(…)

Eskertzeekin hasi baitugu ekitaldia, bereziki eskertu nahi nuke azken urteotan bidelagun izan dugun Senpereko auzapez ohia Christine Bessonart.
Christinek estimaezina den laguntza eman dio Herri Urratsi. Baina baita ere Senpereko ikastolari. Christine adibide bat izan da ere Laborantxa Ganbararen aldeko borrokan. Prefet gaixtoen mehatxuei aitzin egin die behin eta berriz eta gaur bereziki eskertu nahiko ginuke.

(…)

Eusko Jaurlaritzako sailburu anderea, Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia, Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria, Pirinio Atlantikoetako lehendakariaorde jauna, Euskal Herriko Ikastolen Europar Kooperatibako lehendakari eta adixkidea, Senpereko auzapez jauna, Allaux, Capdevielle, Espagnac eta (Lasserre) parlamentari (jaun) andereak, Baiona eta Miarritzeko auzapez jaunak, Euskal kulturaren sustengurako herriarteko sindikatuko lehendakari, jauna, Udalbitzako lehendakari anderea, departamendu eta eskualdeko kontseilari jaun andereak, herrietako auzapez eta hautetsiak, euskalgintzako ordezkari eta ikastoletako lagunak, ongi etorri Herri Urratsen 31. edizio honetara.

Joan den urteko Herri Urratsetik hunat, urte zaila izan da, zinez zaila ikastolendako.

Hendaian hasi zenak Beskoitzen ukan zuen segida eta ondotik Hazparneko lurraldean barna hedatu ziren Prefetaren mehatsuak. Milaka manifestari Hendaian, milaka manifestari Baionan, alderdi sozialistaren lokalaren hiru gau eta lau eguneko okupazioa, tindaketak bideetan, neguko egun hotz eta euritsuan egin genuen IkasTalo ekitaldi arrakastatsua, bikaina; Suprefetura aitzineko elgarretaratzea berriz ere ekaitzpean, oinak uretan, komisaldegi aitzinekoak, auzibideak eta abar luze bat…

Gobernuak Parisetik hizkuntz minorizatuen aldeko hitz ederrak hedatzen zituen bitartean, Euskal Herrian egurrezko hitzak nagusi. 2014 urtean omen gira, baina begiak istant batez itxiz, ikastolentzat 1984 urtera egin dugu gibel. Sekulan manifestaldi batetan partehartu ez zuten familia osoak, buraso, aitatxi amatxi eta seme alabak ikusi ditugu karriketan, XXI. mendean euskaraz ikasteko eskubidea defendatzeko.

(…)

Joan den astean,Prefetak atera berri du zirkularra. Amesgaiztotik aterako ote gaitu?

Bai zera! Zirkular horrek helburu bakar bat du, Hendaian Suprefetak berak sortu zuen arazo bati sasi aterabide bat atzematea. Eskertu dezadan bide batez, Battit Salaberri Hendaiako auzapez ohia, borroka hortan bidelagun ukan baitugu.

Orain arte herriko etxeek beren borondatez, demokratikoki eta gehiengoz erabaki dute ikastola bat egitea edo eremu publiko bat ikastolaren esku uztea. Ikastolen beharrak eta hautetsien nahikaria ziren muga bakarrak.

Orain 30 urte bezala, Frantziar estatuaren hizkuntza politikak euskararen heriotzera garamatza

Heldu den ikasturtean, aurten baino 200 ikasle gehiago izanen ditugu ikastoletan. 3 000 ikasletik 3 200 ikasle baino gehiagora eginen dugu jauzi. Ama ikastolatik lizeoraino, Ikastola guzietan izanen dugu hazkundea berriz ere. Egin ditugun kalkuluen arabera, haur bat aterbetzeko 10 000 euro behar dira inbertsiotan. Hots, hemendik irailera 2 milioi euro gehiago atzeman beharko genituzke.

Norbaitek uste al du Herri Urrats bezalako egun batean halako diru zama bat ateratzen denik?

Norbaitek uste al du, urtez urte haur gehiago errezibitzen ahalko genituzkeela erakunde publikoen laguntzarik izan gabe?

Hori da hain justu Prefetaren zirkularraren nahia: erakunde publikoen laguntzarik ez gehiago ukaitea, Ikastolek ez haur gehiago errezibitzea, euskara bizirik ikusteko dugun azken esperantza itzaltzea.

Iragana iragana da, eta denboran eraiki ziren ikastolen kontra ez omen zuen deus eginen Estatuko ordezkariak. Baina zirkularraren letra tipia irakurriz gero, “lehenagoko ikastolen egoera erregularizatu” beharraz aritu zaigu Prefeta. Hemendik aitzina lokal publikoak erabiltzeko suprefeturako zerbitzuek finkatuko duten alokairuaren heina ordaindu beharko ginuke, eta eraikuntza berririk eskuratu gabe, etxe zahar edo behin behineko lokal prekarioetan egon beharko lukete gure haurrek. Orain 30 urte bezala, Frantziar estatuaren hizkuntza politikak euskararen heriotzera garamatza.

Ikastolek lege bat behar dute

Inoiz baino argiago dugu: ikastolek lege bat behar dute. Eta lege hori lortu arte ez dugu atsedenik izanen.

Bizkitartean, denen laguntzaren beharra izanen dugu. Zuekin, hautetsiekin orain arte bezala eskuz-esku lanean segitu beharko dugu gure hizkuntzaren alde, nahiz eta Prefetaren ezpata beti burugainean ukan.

Lehen beharrezkoa baldin baginuen, Eusko Jaurlaritzaren laguntza oraino beharrezkoagoa dugu egun. Denboran anitz lagundu bagintuen ere, azken hiru urteetan Jaurlaritzak inbertsiotarako dirulaguntzarik ez digula eman. Badakizue, Kristina, pilota zuen teilatu gainean dela.

(…)

Azkenik erran dezadan, jakiteko nora buruz joan, egin dugun bideari begiratzea ezinbestekoa dela eta bide horretan lagun izan ditugunak eskertzea ezinbestekoa dela.

Hiru pertsona eskertu nahi genituzke bihotz-bihotzetik. Heien bizia ikastoletan pasatu dutenak eta bizitzaren zati handi bat ikastolari eman diotenak, Dominika Daguerre, Maite Andiazabal eta Kattin Sempe irakasleek ikasturte huntan hartu dute merexitako erretreta. Beraz zatozte hunat eta har ezazue bazkari eder baterako gomita pare bat.

(…)

Aurten berrikuntza ttipi bat, konpora goaz, KSI, Bardozeko dantza taldeak aurkeztuko dauku bere sorkuntza berriaren hastapena, hemen aintzinean… Eta nik kasketa aldatuko dut, txalapartariarena hartzeko…

Milesker handi bat deneri eta beti bezala bukatzeko, joanen gira Anttonek prestatu duen aperitifa goxoaz gozatzera.

Egun on pasa!

Ezinezkoa izan zaizue Herri Urratsera joatea eta zuen sostengua erakutsi nahi duzue? Horra nola! Il vous a été impossible d'être présent à Herri Urrats? Vous pouvez toujours nous soutenir en envoyant vos dons aux comptes ci-dessous! Crédit Agricole   16906 20027 41001195175 06 Caisse d'Epargne   13335 00040 08939711168 19 Euskadiko Kutxa  3035 0059 82 0590731197 Kutxabank 2101 0045 97 000331078 6
Ezinezkoa izan zaizue Herri Urratsera joatea eta zuen sostengua erakutsi nahi duzue? Horra nola!
Il vous a été impossible d’être présent à Herri Urrats? Vous pouvez toujours nous soutenir en envoyant vos dons aux comptes ci-dessous!
Crédit Agricole 16906 20027 41001195175 06
Caisse d’Epargne 13335 00040 08939711168 19
Euskadiko Kutxa 3035 0059 82 0590731197
Kutxabank 2101 0045 97 000331078 6
Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).