Har’Eman, l’engagement au féminin

PrintFriendly and PDF

HarEmanA l’occasion de la journée internationale des droits des femmes, l’association culturelle Har’Eman d’Irissarry organise la conférence “Engagement au féminin” le vendredi 7 mars à 20h30 à la Salle pour tous d’Irissarry.
Engagées au travail, en politique, dans la famille, en tant que compagnes de militants ou dans la création, 6 femmes apporteront leur témoignage. Aña Mari Costera, une des organisatrices nous apporte quelques précisions.

Har’Eman kultur elkartea nola sortu da?

2009ko maiatzean abiatua da Har’Eman elkartea, hiru emazterekin. Hiruak kanpotik jinak : ni bultta huntan eta bertze biak berantxago. Ez ginuen sobera elgar ezagutzen. Bakarrik gurutzatzen ginen han edo hemen eta senditzen ginuen sensibilitate bera ginuela herriko bizia eta euskal kulturari buruz, bai eta ere kultur guzier buruz.
Kurutzatzean elgarri genion: “Behar dugu zerbait egin gure herrian! Hemen, zerbait falta dak kultur sailean. Animazio eta gogoetak behar ditugu abiatu!”. Eta etorri da eguna nun erran dugun “Noiz elgarretaratzen gira zerbaiten muntatzea aipatzeko?”. Hola sortu da Har’Eman elkartea.

Alta herrian bada jada bizi kultural aberats bat…

Irisarrin bada mugimendu sustut kirolean : esku baloi eta pilotan. Hortaz gain dantza ere bada aspaldidanik eta urte bat eta erdi huntan aberastu eta azkartu da. Gainera musika arloan bi txaranga badira, bai eta ere parropiako abesbatza. Adin batekoek ere beren elkartea badute, urtean zehar beren animazioak eramaiten dituztela. Barkatu zerbait ahanzten badut…

Zer eskasi ekarri du erantzuna Har’Eman elkarteak?

Eskas genituen halere euskal kultur bizi bat, eskualdun ginelako sendimendu bat eta eskualdun gisa bizitzen ahal ginelako aukera herrian: euskaraz mintzatuz, kultur arlo hori sustatuz eta zabalduz.
Eskas atxemaiten ginuen ere jendeen arteko gogoeta, adibidez, egungo biziari doazkion arazoetaz. Denetan bezala, bakotxa bere egun guzietako bizian sartua da eta hortik buruaren altxatzea ez zauku errex.
Hola gira abiatu, zerbait egin nahiz gure heinean eta gure herrian, emeki emeki….
Egin dugu abiapundu gisa biltzar nagusi bat dener idekia eta sustut herriko elkarte guziak gomitatuz eta hor zabalduz gure animazio-gogoeta helburuak eta ekintza ideia batzu aurkeztuz.

Zein izan dira zuen ekintza azpimarragarrienak?

afitxa1Lehen hiru urteetan arte plastikazko tailer batzu euskaraz plantan eman ditugu haurrentzat. 2010etik geroz Eguberriko haurren bestaren kari, herriko etxearen partaidetzarekin, usaiako atsal-askariari gehitu diogu animazio bat euskaraz baina erdaldunek ere segitzeko gisan. Besteak beste Bilintx Pantxika Solorzanoren ikusgarria, Traboules Heletako taldearen antzerki bat, Haurrock haur kantu taldea eta Kiribil konpainia, Orobil Borobil ikusgarriarekin gomitatuz.Euskarazko idazketari buruzko tailer bat ere antolatu dugu, dener idekia 2010an. 2011ko irailean emana, euskara ezagutzeko eta entzuteko paradaren emaiteko, literatura gaualdi bat ederra antolatu dugu Joseba Sarrionandia euskal autorearen ezagutza eginez molde erakargarri batean. Antzerkian Manez Fusch, kantuan Ruper Ordorika ginituen hizlari gisa literaturan berezituak diren Lucien Etxezaharreta eta Jon Cazenave arizan zirelarik. Beti gure kulturaren ezagutza sustatzeko eta bereziki Irisarri herriari lotua den kulturarena, Tobera-Mustretaz mintzaldi bat antolatu dugu 2010eko ekainaren 11an. Xabier Itzaina berezituak toberen antolakuntza aurkeztu zigun eta hitzaldi horren karietarat XIX eta XX. Mendeko Irisarriko tobera mustretaz ditugun lekukotasunak (argazki, bertsuak, lekukotasun filmatuak) aurkeztuak izan ziren.
Artetik, beste kulturekin ere junta egiteko, nola Senegaletik etorri bizitzaile bat ginuen herrian, Senegal musika eta janariaren ezagutza egiteko parada landu dugu, gaualdi bat airosa antolatuz herriko ostatu batean.

Zein diran azken aldietan martxan dituzuen tailerrak?

2012 urtean Irisarrin antolatua izan den Tobera-Kabalkada ikusgarriaren ondotik, hainbat herritarrek dantzaren eta euskararen lantzeko eta baliatzeko gogoa erakutsi dute. Har’eman elkarteak AEKren eta herriko hainbat euskaldunen laguntzarekin euskara klase eta mintza-praktika tailerrak plantan eman ditu. Beti Tobera-Kabaldan gustu harturik eta ere antzerkiaren ohidura zelakoan denboran, 2 talde abiatu direla herrian: helduena eta gaztetxoena, elkartearen hegalpean.

Martxoaren 7an antolatzen duzue “Emazteen engaiamenduaz” gaualdi bat. Nola lotzen duzue gaualdi berri hau orain arte egin bide oparoari ?

Martxoaren 8a emazteen eguna da mundu guzian kasik. Egun horrek azpimarratzen du munduko emazteentzat gizonekilako berdintasunerat heltzeko garrantzia mail guzietan. Emazteen dretxoak erespetatuak izan behar direla bai egun guzietakoan, bai lanean, bai politikan, bai familian. Guk ere, Har’Eman elkarte kultural gisa egun hori behar dugu markatu eta sustengatu gure maneran. Hemen berean eta ainitz erresumetan ere emazteak beti danik engaiatu dira eta engaiatzen ere oraino.. orduan nolaz ez hori azpimarratu lekukotasun aberatsez betean den mahain inguru bati esker.

afitxa mintzaldi 2014-1