Herenegun

HerenegunAgintariek ba ote dute kezkarik urtero indarkeria matxistak erailtzen dituen emazte kopuruari dagokionez? Kezkatzen ditu bikotekide batek bestearen gain duen kontrolak eta indarkeriak? Hartzen ote da hainbeste ardura haurrei eskoletan genero berdintasunaren garrantzia azaltzeko? Emazteen zapalkuntza baztertzea helburu duen sexu heziketa bat egiteko eta pornografiaren kalteez ohartarazteko? Ba ote dago sentsibilizazio lanik faxismoaren kalteei aurre egiteko? Nola ulertu eskuin muturraren gorakada, bereziki gazteen artean, laster ehun urte beteko direnean Europako gertakari ilunenak hasi zirenetik? Ez ote da programa bat prestatu behar intolerantziaren eta arrazakeriaren kontra? Horretaz ez dago kalapitarik Eusko Jaurlaritzan edo beste erakundeetan, ez baita eztabaidatzen ere. Haatik, gaitzeko zalaparta sortu du Herenegun programak.

Bistan da, gure herriaren historiaren parte izanik, azken 60 urteetako gatazka armatua ere aipatu behar dela eskoletan, beste gai anitz bezala. Adierazgarria da, ordea, gai honek zenbateko oihartzuna daukan hedabideetan eta alderdi politikoen artean.

Hasteko, ohar bat, hezkuntzari begira. Ez da biziki sanoa politikarien arteko kalapiten arabera antolatzea ikasgai baten edukiak.

Herenegun programaren inguruko eztabaida guztiak erakusten duena da hezkuntzaren ikuspegi bertikal bat, agintariek irakasleei eta ondoren ikasleei inposatu nahi dieten zerbait bezala. Modu hori irakaskuntzaren gaur egungo izaeraren eta beharren kontrakoa da. Irakaskuntza bera anitz aldatzen ari da, eta gehiago aldatu behar luke. Ikaste prozesuan, ikasleentzat aberasgarriena ez da eduki biziki determinatu batzuk ematea, horiek ikas ditzaten. Aberasgarriagoa eta dinamikoagoa da ikasleak jartzea gaiak aztertzen. Haiek bilatzea informazioa, haiek ikertzea eta ondorioak ateratzea.

Herenegun programaren inguruko eztabaida guztiak erakusten duena da
hezkuntzaren ikuspegi bertikal bat,
agintariek irakasleei eta ondoren ikasleei
inposatu nahi dieten zerbait bezala.

Irakaslea, metodo horretan, bidelaguna da. Bide horretan, ikasleek lan anitz eta interesgarriak egin ditzakete, Euskal Herriak azken 60 urteetan bizi izan duen egoerari buruz. Lekukoak badaude oraino, artikuluak, bideoak, filmak, liburuak, kantuak… Materiala bada ausarki, eta mila gisetako ekoizpenak atera daitezke ikastetxeetatik.

Eztabaida honen arazoa da goitik behera jarri nahi dela zein izanen diren Herenegun programan jarriko diren edukiak eta zein izan behar den ikasleei transmititu nahi zaien mezua. Eta horretan, ez da sekula lortuko adostasunik, mutur batean daudelako gatazka horren erro politikoak ukatu eta “gaiztoak” eta “biktimak” ongi bereizi nahi dituztenak, eta bestean daudelako gatazka horren gibelean Espainiaren eta Frantziaren errepresioa, indarkeria eta gerra zikina ere izan direla diotenak.

Sektore espainolistatik leporatu diote poliziaren indarkeria ere erakusten duela programak, eta hori ETA justifikatzea litzatekeela. Argudio arriskutsua da haien ikuspegitik, uler litekeelako iruditzen zaiela zilegi dela borroka armatua erabiltzea poliziaren indarkeriaren kontra. Eztabaida zinez etikoa balitz, ez litzaieke inportako alde guztietako indarkeriak erakustea. Alde bakarra erakutsi nahiak salatzen du zein den haien asmoa: hezkuntzaren erabilera politikoa, herri hau zapaldua dela ukatzeko. Ikasle batek, logika guztiarekin, beti galdetuko du “zergatik?”. Ulertu nahiko du, gatazka batek beti badituelako erroak eta bi alde, gutxienez.

Azalpen horietarako bidea mozten bazaie, ez da gauza onik. Beraz, politikariek eta erakunde publikoek utz bezate ikerlarien, irakasleen, kazetarien, idazleen eta ikasleen esku, herri honetan gertatu dena kontatzea, ulertzea eta esplikatzea, bakoitzak bere ikuspegitik eta bere gisan.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).