Kataluniako demos soberanoa jaioa da

PrintFriendly and PDF
"Lotsa eta duintasuna", 'Ara' egunkari kataluniarraren azala euskaraz. Ara egunkari kataluniarrak gaurko azala munduko hainbat hizkuntzatan itzuli du, baita euskaraz ere. "Lotsa eta duintasuna" titulatu dute, igandean Kataluniako erreferenduma galerazten saiatu ziren poliziak eta herritarren irudiak uztartuz.

« Lotsa eta duintasuna », ‘Ara’ egunkari kataluniarraren azala euskaraz. Ara egunkari kataluniarrak gaurko azala munduko hainbat hizkuntzatan itzuli du, baita euskaraz ere. « Lotsa eta duintasuna » titulatu dute, igandean Kataluniako erreferenduma galerazten saiatu ziren poliziak eta herritarren irudiak uztartuz.

Español Estatuko poliziaren eraso larriek ez dute lortu ezeztatzea Kataluniako bi milioi herritar baino gehiagok autodeterminazio erreferendumean bozkatzea urriaren 1ean.  %90 inguruk baiezkoaren alde bozkatu du. Emaitza loteslea dela erran eta egoera kudeatzeko nazioarteko bitartekaritza galdatu du Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak. Hara Asier BLAS-ek Argia.eus-en argitaratu iritzi artikulua. « Kataluniako procés-a demos soberano baten eraikuntza izan da. Manifestazioz manifestazio, botoz boto taxutu dute herri burujabe baten etorkizuna. Horrelako bideek une fundatzaile sinboliko bat behar dute herria kohesionatu eta trinkotzeko. Hori izan da urriaren 1a. Historiarako geratuko da egun honetan Kataluniako subjektu soberanoaren aurkezpena nazioartean ».

Katalan herriak, Generalitat-arekin koordinatuta, sekulako antolaketa eta heldutasun maila erakutsi du autodeterminazio erreferendum bat eratzeko orduan. Espainiako Estatuaren erantzun autoritario eta biolentoaren aurrean, herritarrek gizalegezko erantzun demokratiko bat eman eta hautestontziak defendatu zituzten. Salbuespen egoeran buruturiko erreferendum batentzat partaidetza oso altua izan da. Horregatik, atzoko borroka katalan demokratek irabazi zuten, errepresioaren irudiak eta botoak lortu dituzte nazioarteko esparru publikoan hautsak harrotuz.

Alabaina, Kataluniak bizi duen eskubide demokratikoen urraketa nazioartekotzeko borroka ez da amaitu. Aldebakarreko independentzia aldarrikapena eta greba orokorra tresna garrantzitsuak izan daitezke Espainiako Gobernua presionatzeko. Ez da izango sezesio prozesuaren amaiera, Kataluniak oraindik ez du indar nahikorik indarkeriaren monopolioa eskuratu eta nazioarteko aitortza erdiesteko gradu batean edo bestean. Bi baldintza horiek izan gabe ez da bideragarria sezesioaren arrakasta. Katalunia herrialde aberats bat da eta herritarren gehiengoa ez dago prest goizetik gauera pobretzeko nazioartean oraindik babesten ez den aldebakarreko sezesio batean. Borroka autodeterminazio eskubidea egikaritzeko akordio bat lortzeko da.

Prozesuak ez du atzera-bueltarik. Katalan herria eta Espainiako Estatuaren arteko etena handitu eta sakondu egin da, beraz, ezinbestean konponbide bat topatuko bada berdintasunean oinarrituriko aldebikotasunetik egingo da, bi subjektu soberanoen arteko negoziaketa bidez, alde batetik Katalunia eta, beste aldetik, Espainia. Horretan katalan herriak beste lezio bat ematen ari da munduan: autodeterminazio eskubidea lortzeko estrategia baketsu bat jarri dute martxan eta arrakastatsua izaten ari da. Demos soberano berri bat jaio da munduan, orain demos horrek erakundetzeko duen borondatea erabakitzeko eta gauzatzeko eskubidea erregulatzeko unea iritsi da.

Un commentaire

  1. Jakes LAFITTE
    Publié le 04/10/2017 à 08:22 | Permalien

    Azken denbora hauetan bi aldiz herri libre eta soberano baten jarduera ukan du Kataluniako gizarteak: Barcelonan eta Cabrilsen egindako bi sarraskien ondoren eta Espainiako polizia eta guardia zibilak muntatutako errepresiaren ondoren. Bart Felipe erregeak egin dituen elezko erasoek eta « golpista » izateko leporaketa faltsuengatik ez du Kataluniako herriak gogoa eta askatasunarako kemena galduko. Europaren Mendebaldeko nazio ukatuentzat eredu bikaina bihurtu da Katalunia. Bide zuzena eta demokratikoa erakutsi digu.