Konexioaz bi hitz! ;)

PrintFriendly and PDF

RSDependentziaUrte bat isilik egon ondoan, Klixkari berriz konektatzerat noa eta luma (edo sagua) berriz hartzekotan, «konexioa» aipatuko dut hemen.

Harrigarria iduritzen zaut sare sozialek, baita hauen bizirautea ahalbidetzen duten tresnek ere, zoin heinetaraino aldatu gaituzten. Badakit debatea ez dela berria, bainan, mugikor zahar batekin ibili izanak, burua altxarazi daut. Zendako diot hori? Deus egiteko ez nuen momentuetan, izaiteko manera alda arazi dautalako.

Zoin errex den, norbaiten beha egoitean, mugikorra ateratzea denbora laburrago izan dadin. Urtarrileko Klixka batean, Gainekotxek azpimarratzen zuen bezala, gure espazioa eta denbora baloratzea ahantzi dugu. Konexio eta mundu errealarekiko deskonexioaren paradoxa hor da. Gure inguruko lekuak ez ditugu begiratzen, ikusten baizik, eta hamar segunduren buruan ahazten ditugu, Snaptchateko argazki iheskorrak beti buruan ditugularik. Ustez bost minuta pasa ditugularik Instagramen, egiazki oren erdia iragan da eta denbora Instantluzekograma bilakatzen da. Gure Facebook-eko profila gogoz dakigu, gure burua ez dugularik gehiago lehen bezainbat ezagutzen. Ez dugu gehiago pazientziarik lasai ibiltzeko eta bazterrak miresteko. Mugikorrak mugiezin bilakatu gaitu. Bainan, telefonorik gabe pasatzen ditugun momentuek, guhaur eta inguruan duguna behatzea ahalbidetzen dauku, funtsean, lehen naturalki egiten ginuen bezala.

Interneten entzun dudan konferentzia baten laburpena nahi nuke egin hemen. Bakarrik senditzen girelarik, mugikorra aterabide on bat da isolamenduaren barreiatzeko : funtsik gabeko mezu bat bidali («Iep! Untsa?») edo sare sozial batean sartu, hara gizarteak hartu dituen automatismoak. Jardunbide horiek eta errezebitzen ditugun mezu-erantzunek, momentu labur bateko poz ilusio bat dakarte, azken finean, drogak eragiten duen ber gisan. Sare sozialen erabilera droga bat izan daiteke. Gisa berean, norberak duen bakardade arazoaren mamia ulertu baino, lotura bat ezartzen zaio (bestalde, «konektibitatearen» parametro berriarengatik dugu bakardadea beti arazo bat bezala irudikatzen). Bainan, lortzen dugun drogatu momentu hori, azken finean, neurrigabekoa da, mugikorraren erabilera mugagabea delako. Alta, hunentzat ez ezik, beste droga guzientzat murrizketak daude adinaren arabera. Bukatzeko, euforia hunen bestondoa mundu errealarekiko urruntzea da!

Joan den uztailean, hegazkin batean nintzela, oino haur bat bezala, dolu nuen ez bainitzen lehioan jarria ! Ene aintzinean, bi haurrez eta haien amaz osatu familia bat zegoen. Ze xantza zuen seme zaharrenak lehioan izaitea… Cars marrazki biziduna soiteko ?! Bai bai ! Amak lehioa hetsi zakon eta hiru oren pasa zituen autoer buruzko filma bat soiten, kasik jakin gabe hegazkin batean zela!

Beraz bakotxak neurtu dezala bere droga-mendekotasuna eta iTzakirik ez! Kontzientzia hartzea bederen on da, sare sozialen eraginaren WatsApparretatik ihes egiteko!

 

Laisser un commentaire

Votre e-mail ne sera jamais publié ni communiqué. Les champs obligatoires sont indiqués par *

Connect with Facebook

*
*

Vous pouvez utiliser ces balises et attributs HTML <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>