Koronabirusa eta mugak

Mugak

Sare sozialetan ikusten diren petizioen arabera, gero eta gaizkiago ikusita dago Iparralde eta Hegoaldearen arteko muga itxia geratzea. Azken hiru mendetako Euskal Herriaren Historiari begira, ez da lehengo aldiz hori gertatzen dela: Gerla Karlisten denboran eta Espainiako Gerla Zibilaren denboretakoak izan ziren gogorrenak; gure gizartea dezente inarrosi zuen azken aldia, frankismoaren bukaeran gertatu zena, 1974 udazkenekoa izan zen: Madrilen gertatu eta Iparraldeko « Santuario » delakoan omen prestatu atentatu batengatik, egun berean, Espainiako Estatura sartzeko pasaportea exijitu zuen Espainia frankistak, horren egiteko gutxienez aste bateko epea legez exijitzen delarik, hau baita normalki pasaporte bat egiteko administrazioak behar duen denbora. Askotan bezala, onartu zuen Frantziako Gobernuak… Horrek naski nahasmenduak eragin zizkien mugaren bi aldeetan ari diren pertsonei.

Korona birusa dela eta, gauza bera gertatzen zaigu orain. Uda hurbiltzen ari zaigularik, ez dute Hendaiako bizilagunek ulertzen zergatik Pauetar bat Hendaiara etor daitekeen eta bera Irunera ez. Frantzia eta Espainiako agintariek horren justifikatzeko, pandemiak Hegoaldea jotagoa dela esan diezagukete. Baina Frantziako gune gorritik berdeetarantz joateko baimentzeak izugarrizko jazargo bat erakusten digu. Andorrako kasua begira dezagun: Hego aldeko Katalunian pandemiak domaia asko egin arren, alde bietan irekita dago muga pandemia hasi zenetik, hau baita martxoaren hamaseiaren geroztik. Egiten den murrizketa bakarra erosketei buruz da; Andorrako biztanleek eta bertan egoitza bat dutenek bakarrik printzerriko dendetan erosketak egin ditzakete. Monakori dagokionez, Itsasaldeko Alpeetako departamentuan bizi direnak Monakora sartu daitezke maiatzaren hamaikagarrenetik. Orduan Monako eta Andorrara sartzea, kontrolpean naski, baimendurik badira, zergatik gauza bera ez egitea gure mugan?

Irungo auzotzat jotzen dute Irundarrek Hendaia. Hiri bien sistema ekonomikoak aspalditik lotuak daude, eta muga ekonomikoa ireki ondoren, askoz irekiago. Lanari dagokionez, Bidasoa Beheko jende andana batek interesak baditu ibaiaren alde bietan. Baita Irungo salerosketa guneek Iparraldeko jendeak eratortzen dituzte. Ahaideak mugaren alde bietan daudela kontutan hartu beharrezkoa da ere.
Dudarik gabe, pandemi kasu guztietan jendeen mugimenduak murrizten dira, birusa heda ez dadin, areago gaur gertatzen dena bezalako kasu batean, zeinetan birusa gaizki ezagutua den eta zeinentzat oraindik txertorik aurkitu ez baita. Baina orain deskonfinatze  eta deseskalatze fase batean gaude, eta segurantza neurriak, hain zorrotzak ez, baina malguago izan behar dira, beti kontrol pean izanki dudarik gabe.
Hendaia ez da Coronabirusak zigortutako leku bakarra Euskal Herri bien arteko mugan: Pausu, Ibardin, Dantxarinea eta Arnegi ditugu ere beste muga pasa lekuen artean. Toki hauetan bentak daude, eta Nafarroa Garaiko bentak enplegu iturburuak dira Iparraldeko jende askorentzat. Hauek lan egitera joateko baimena dute, baina Iparraldetik muga itxita izateagatik bezero gutxiago etortzen bada, bentetako mozkinak gutxiago izanik, lanpostua galtzeko arriskuan aurkitzen dira langileak. Horregatik zilegi da jende kopuru bat behintzat pasatzen utzi dezaten muga pasa leku guztietan, noski osasunezko kontrolak utzi gabe.

Benten arazotik at, beste puntu minberatsu bat ere dugu Luzaide-Arnegi herri bikotea. Duela bi urte edo, lehen mailako eskolak partekatzen dituzte bi herri nafar horiek bietako bakoitzean eskolak ez ixteko. Orain arte esperientzia pedagogiko ona izan da eta euskararen aldeko aurrerapentzat jo dezakegu. Ez dakit zer erabakia hartu duten aurtengo eskolara itzultzerako. Baina pena handia litzateke koronabirusaren kontrako eraginkortasuna orain kritikagarria den neurri zorrotzegi batengatik, esperientzia horren ondorioen galtzea.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Koronabirusa eta mugak »

Les commentaires sont fermés.