Laido euskarari

EserlekuEnbata Hilabetekariko Sar Hitza

Euskarari laido egiten diote antolatzaileek, euskarazko kultura ikusgarri baten hasierako agurra eta aurkezpena frantsesez egiten dutenean, eta euskara ondotik sartzen dutenean.

Euskarari laido egiten dio euskarazko ikuskizunaren zuzendariak, esker oneko mintzaldia frantsesez ¬–eta frantsesez bakarrik– egiten duenean.

Euskarari laido egiten zaio euskarazko film bateko ingelesezko elkarrizketen azpitituluak espainolez edo frantsesez bakarrik jartzen direnean.

Euskarari laido egiten zaio euskaraz mintzatzea erabaki duen hautetsi bati ez zaionean itzultzailerik ezartzen, eta eskatzen zaionean berak egin dezan erran berri duenaren itzulpena.

Euskarari laido egiten diote bertsolariari frantsesez kantatzeko eskatzen diotenek.

Euskarari laido egiten diote gris argiz eta bazter batean agertzen denean euskarazko itzulpena.

Euskarari laido egiten zaio printzipioagatik bakarrik jartzen denean hitz bat, “betiko horiek” kexa ez daitezen.

Euskarari kalte egiten zaio kultura sortzen eta zabaltzen laguntzeko jartzen diren dirutzak espainolezko edo frantsesezko ekoizpenentzat direnean, eta euskal kulturari porroskak baizik ez zaizkionean gelditzen.

Euskarari laido egiten zaio bigarren mailako bezala tratatzen denean.

Euskarari ez diogu batere mesederik egiten jarrera horiek eragiten duten mina gutxiestean, zenbait ohitura justifikatzean, deus ez baino hobeki dela sinestean…

Euskara bigarren mailan dago, lehen mailan daudelako frantsesa eta espainola. Frantsesa jakin behar da Ipar Euskal Herrian irakasteko; espainola jakin behar da Hego Euskal Herriko sare publikoan irakasteko. Euskara ez da beharrezkoa Donostian frantsesa edo ingelesa irakasteko. Espainola bai.

Euskara bigarren mailan dago,
lehen mailan daudelako frantsesa eta espainola.
Frantsesa jakin behar da Ipar Euskal Herrian irakasteko;
espainola jakin behar da Hego Euskal Herriko sare publikoan irakasteko.
Euskara ez da beharrezkoa Donostian frantsesa edo ingelesa irakasteko.
Espainola bai.

Alabaina, euskara bigarren mailan dago, lehen mailan daudelako espainola eta frantsesa. Hizkuntza politika horrek erakusten du nork agintzen duen herri honetan. Eta Frantziak eta Espainiak agintzen duten bitartean, euskarak ez du salbamendurik.

Euskaraldia iragan berri da. Korrika dator laster. Batzuek horrelako aukerak baliatu nahi izaten dituzte euskaltzalearen itxurak egiteko.

Martxoaren 8an denak feministak edo maiatzaren lehenean denak langileen aldekoak diren bezala dira euskaltzale Euskaraldian eta Korrikan.

Ele ederrak ahoan dituena elezuri hutsa da, gainerako egunetan euskara zokoratzen badu, Frantziaren eta Espainiaren ikurrak, balioak eta hizkuntza politika babesten badituzte.

Frantsesa eta espainola dira euskararentzat, emaztea jotzen duen senarra emazte horrentzat.

Frantsesari lehentasuna ematen dioten horiek, euskararen alde mintzatzen direnean, jendartean itxura ona eman nahi duten senar bortitzen pare dira, euskararentzat.

Edo frantsesa eta espainola dira euskararentzat, gatua saguarentzat bezala.

Euskarak ez du behar lekuño bat erdararen –nagusiaren– ondoan. Euskarak ez badu bere leku osoa, ez bada duintasunez erabiltzen, ez da biziko. Denek dakigu frantsesa edo espainola, eta hainbatek biak. Euskara ez da beharrezko, komunikazio hizkuntza nagusia bi horietako bat baldin bada eta euskara forma hutsagatik erabiltzen bada. Ez bada beharrezko, ahultzen segituko du. Eta epe ertainera desagertuko da.

Garraio publikoarekin bezala gertatzen da: gure mugimenduetarako trabak baizik ez badizkigu ematen eta autoak erosotasun eta malgutasun guztia, garraio publikoa desagertuko da.

Euskararen aldeko mugimenduak hats berri bat, diskurtso berri eta erradikalago bat behar ditu. Bestela, euskararen espazioak oraino gehiago irensten eta zangopilatzen segituko dute frantsesak eta espainolak.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).