Matalazen azken hitzak

Matalaz-MaulekoGaztelua

“Dolü gabe hiltzen niz / bizia Ziberoarentako emaiten beitüt. / Agian, agian, egün batez, / jeikiko dira egiazko ziberotarrak, / egiazko eüskaldünak, / tirano arrotzen ohiltzeko, / eta gure aiten aitek ützi deiküen lürraren / popülüari ützültzeko.”

Holako zerbait xiberotarrer erran omen zeien Matalazek, Lextarre zolako plazan, oraiko kürütxe xuri altean, bürüa orkeian pausatü aitzin, Beñat Arthéguiet apezaren arabera.

Hau Mendibile Elizaga etxeko seme bat zen, ene aitañi zenaren kosia, berantean Mitikile Goihetxeko jabea, gisa horrez Bernard de Goyhenetche / Matalaz famatüaren ondokoa. Baxenabarren eta gero Domintxainen erretor egonik, Matalazen etxe-torrea erosi züan, etxezaintegi eta etxaltearekin, harat erretiratü zen, eta Mitikileko aüzapez edo mera haütatürik izan ere denbora batez.

Kültüra klasikoz aberatsa, denez kurios, eüskaltzalea zen, nahiz oso esküinekoa. 1975ean zentü zen. Etxe-torrean Matalazen berri eman zeitan 1956ko üdan, bena bere ütürririk salatü gabe.

Apez xaharraren erranak gogoan hartürik, Le peuple basque dans l’histoire libürüan agertü nütüan 1970ean, eta ondoko argitaldi haboroxeetan arrapikatü, haatik ez osoki entzün nütüan bezala. Arthéguietek “tirano arrotzik” ez zeitan aipatü : gordinkiago erran zeitan “frantses zorrikeria hori”, eta Iparraldeko erdaraz arrapikatü “cette pouillerie de Français”! Matalazen azken hitzak omen!

Geroztik Hegoaldeko eüskal kantari famatü batek ene testüa bere ahaire batetan kantatzen dü, bere izen handiaz, botz ederraz eta musika hunkigarriaz ospe bat emanez Euskal Herri guzian, haatik idazlerik izentatü gabe.

Bestalde horren bertsionean “ohiltzeko” hitza “hiltzeko” bilakatü da, ez beita batere ber gaüza…Gaineala beste norbaiti biziaren kentzeaz, “ehaitea” erraiten dügü zubereraz : gure eüskalkian, “hiltzea” bakoitxari agitüko zaigün azken ürrats hura baizik ez da, natürala, ezin baztertüa.

Arthéguietek eni erranaz oso besterik idatzi züan XIX. mentean Menjoulet biarnes apez historiazaleak bere Chronique d’Oloron libürüan: bai eziz eta Matalazek parkamentü galtatü züala hiltzeko mementoan.

Bere aldetik Jean-Marie Regnier mauletar historialariak hau izkiribatzen dü : “Le curé de Moncayolle fut d’abord dégradé par l’évêque d’Oloron dans la chapelle de l’oratoire de Mauléon et il fit amende honorable.” (Histoire de la Soule, Tome I, P. 217).

Arren bakoitxari berea, eta hitzak otoi errespeta, ohiltzea ez beita hiltzea, ehaitea, bena (h)aizatzea, uxutzea, kanpoalatzea, antzera ferratzera eta ferafutro igortea…

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).