Merezi ditugun agintariak

MAM

Ezin da erran, populista batzuk dioten gisan, politikari guziak ustelak direla, beren interesen zaintzeaz aparte ezer ez dutela egiten. Hautetsi gehienek hautesleek agindu eginbeharrak zintzoki betetzen dituzte, denbora eta indarrak neurtu gabe. Bai ta ere, hauteskundez hauteskunde herritarreri konduak emaiten. Batzutan bozemaileen mesfiantza edo haserrea garesti ordaintzerainokoan hauteskunde egunean. Hori da demokraziaren abantail nagusia. Normalki, horrela funtzionatzen du demokraziak. Ez beti, ordea. Badira hautetsi batzuk beren bizi politiko osoa, herritarrak zerbitzatzeko ordez, beren burua zerbitzatzen deramatenak, hautesleek konfiatu kargua abantail politiko edo berdin pertsonalak ateratzeko erabiliz. Hortan, hautetsi bati bi edo hiru kargu onartzen dizkion frantses lege okaztagarriak badu erantzukizunik. Zenbat herriko auzapezek ez du bada bere kargua eta horrek ematen dizkion errextasunak erabili departamenduko edo eskualdeko hautetsi kargua bereganatzeko? Zenbat tokiko kontseilarik ez du bere kargua erabili deputatu edo senatari alkia lortzeko?

Guk Iparralde hontan badakigu politikari parasitoak zein itxura duen, zorigaitzez, mende laurden batez, profitatzailearen arketipoa gutartean izan baitugu, aste buruetan bederen. Alliot-Marie deitzen da. Hogoi ta bederatzi urtez, Euskal Herri hontako bozemaileeri esker, ibilbide politiko ezin sinetsia eraman duena. Lehenik Ziburuko herriko hautetsi, ondotik Miarritzeko hautetsi, aitaren hegalpean, gero hamabi urtez Donibane Lohizuneko auzapez, beste sei urtez auzapez orde, anartean kontseilari nagusi ere hamabi urtez, eta, nola ez, 1986-tik 2012-rat, hogoi ta sei urtez segidan, Frantziako deputatu. Hori guzia helburu bakar batekin: minixtro izaitea. Eta helburua erdietsi ere, nola gainera: hamabi urtez, bost gobernuetako estatu idazkari eta minixtro izan da Alliot-Marie. Mende laurden bat iragan ondoan, zein da Ipar Euskal Herriarentzat Alliot-Marieren ekarpena, garapen ekonomikoari edo kulturalari dagokionez? Ezer. Nork erran dezake hemen honelako egitasmoa edo halako eginkizuna, Alliot-Marieri e sker eramana izan dela? Nehork. Ondoko urteetan, zertaz orroituko dira bada hoin luzaz bere atxikimendua itsutuki erakutsi dioten hautesleak? Donibane inguratzeko autobidea tokiko bizitzaleentzat urririk ezartzeko ASF-ekin izan ziren negoziatzeetan ez zuen 5. hautesbarrutiko deputatuak den mendreneko laguntzarik ekarri. Eta negoziaketak hilortu ziren. Enpleguaren alde ere ez du urrats bakar bat egin, bera eta bere adixkideak agintean izan diren urte guzi horietan. Lantegi bakar bat ez du ekarrarazi edo sortzen lagundu. Ordea, denen gogoetan da Saupiquet lantegiaren hesteak 140 langile lanik gabe utzi zituenean Ziburun, Alliot-Mariek egin zuen komunikazio jokotria, Conserver 21
ezkrokeria entseguan partaide izan zen hartan.

Herria zerbitzatzeko ordez, bere burua zerbitzatzea izan da beti Alliot-Marieren helburu bakarra. Zorigaitzez aski izan zaio, noiztenka, Donibaneko igande goizeko mezan agerraldi bat egitea eta ondotik Ganbetta karrikako saltegietan esku zenbait hunkitzea bere klientela politikoa hazteko. Funtsean, zer ezagutzen zuen Alliot-Mariek Euskal Herriaz Donibaneko bizpahiru karrikaz edo bere aitaren Xantakoko hotelaz aparte? Zer axola zitzaion Euskal Herriko kulturaren geroa, euskararen garapena edo lurraldearen ezagutza inztituzionala? Pena da aitortzea, bainan Iparralde huntako jendearen alienazioa hain da haundia nun zu eta ni bezain euskaldunak diren Donibane edo Azkaineko herritar andana batek Alliot-Marie bezalako euskararen etsai errabiatu bati konfiantza itsua egin baitiote mende laurden batez, zalantza izpirik gabe. Ez uste izan jarraitzaileak eskuineko frantses erretretadun burgesak zeuzkala bakarrik. Marie familiaren ibilbide politikoa aferismoarekin nahasten da. Nola esplika Bernard Marie, honat dirurik gabe etorri zen ezezaguna Xantakoko hotelaz jabetu zela zenbait urteren buruan? Nola esplika familia horrek Ben Alirekin zituen harrremanak eta haren hurbileko batekin Tunisian egin dituzten inbeztizamenduak? Zoritxarrez, Frantziako sistema politikojudiziala den bezalakoa izanik, segur da frantses justiziak afera horiek guziak ez dituela sekula ikertuko eta aita ta alaba lasai biziko direla ondoko hil artino. Eta horien jarraitzaileek ez dutela nehoiz sinetsiko gaizkirik egin dutenik.

Hala ere, Alliot-Marie hemendik joan den moldea, deputatu alkia galduz geroz ihesi joan balitz bezala, hauteslegoari hitzik erran gabe, mespretxu absolutoa erakutsiz, bere adixkide zenbaiti ez zaie biziki gustatu. Are guttiago, Donibane abandonatu ta, Neuilly-n aurkezteko xedea justifikatzeko erabili duen arrazoina: hogoitahamar urte huntan, bera eta bere familia Neuillyn bizi direla. Ziburuko egoitza oporretako leku zeukan beraz, ez bizi toki! Bigarren graduko hauteslea zirela entzuteak gustu garratza uzten dizu. Dena den, Euskal Herriarentzat zeukan zinezko atxikimenduaren neurria erakusten du portaera deitoragarri horrek. Alliot-Marieren ondotik izanen ote da, hemen gaindi, nunbaitik etorri beste politikaririk bere interesen zaintzeko Euskal Herria honbestetaraino erabiliko duenik? Geroak, eta hemengo bozemaileek, erranen. Badirudi, hala ere, 2017-
tik goiti bizpahiru hautes alki betan bereganatzea debekatzen duen legeak, Alliot-Marierena bezalako joka moldeak neke eginen dituela. Ez du tokiko mandatu bat gorago hupatzeko baliatzea galaraziko, bainan orain arte bezala, zango bat hemen eta bestea Parisen edukitzea zailago izanen da.

Berriz erranik ere, ez da bakarrik hautetsiek legea, Europan beste nihun erabilia ez dena, beren interes politiko eta pertsonalen alde baliatzen dutela. Da ere, hautesleek sistema okaztagarri hori kozionatzen dutela, ustukoa dutelakotz. Azken finean, Montesquieuk bere garaian ziona gaurko ere egokia da: merezi ditugun agintariak dauzkagu.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).