Ariztia egoitza, sasoinlarien aterpetxea

SEASKA - Ipar Euskal Herrian sasoilariak urtean 15 000 lanpostu baino gehiago dira eta bereziki turismo eta laborantxa sektoreak hunkitzen ditu. Sasoilariendako egoitzak edo aterpetxeak eskas dira edo garestiegiak, aldi baterako beste eskaintzekin lehian baitira, bereziki egoitza turistikoekin. Sasoinlariei sortzen zaizkien buruhausteez gain, horrek langile kontratazioa zailtzen du eta langileen leialtasuna apaltzen.
Sasoinlariei aterpetxea errexteko gisan, Ariztia egoitza idekiko da Baionan Uztailaren 1ean eta Agorrilaren 30a arte. Egoitza hau sasoinlariei soilik idekia izanen da. Bernat Etxepare Lizeoaren ondoan den barnategia, Ariztia egoitza bilakatuko da, Mayi Ariztia karrikan. (...)

“Hobeki aloitzea eta gutiago eraikitzea, posible da!”

“Hobeki aloitzea eta gutiago eraikitzea, posible da!” da apirilaren 25ean, asteartearekin, 19:00etan Baionako Züzülün eginen den hitzaldi-eztabaidaren izenburua. Apirilaren 1eko etxebizitzaren aldeko manifestaldi handitik zonbait astetara, Bizik, Urritasun zoriontsu eta sortzailearen aldeko mugimenduak, Aldak eta Etxebizitzaren arloko COL kooperatibak, klima nahasmenduarekiko Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren erronkak aztertuko dituzte.
Hitzaldi honek urriaren 7 eta 8an iraganen den Euskal Herria Burujabe ekitaldiaren aitzinean emateko iraganen diren 7 gertakari edo jauziren abiatzea markatuko du. (...)

Herrian bizitzeko eskubidearen aldeko mobilizazio jendetsua Euskal Herrian

Apirilaren 1ean, larunbatarekin, 3500 pertsonek euriari buru egin diote Baionako karriketan, Europa mailako etxebizitza ekimenaren karietara – Housing Action Day – eta neguko etenaldiaren biharamunean. “Herrian Bizi – Se loger au Pays” plataformak antolaturiko manifestazioak, gobernuari zein parlamentari eta tokiko hautetsiei luzatutako aldarriak plazaratzeko momentua izan da.
Hala nola, etxebizitza sozialen inguruko neurriak hartzea, lurra eta etxebizitzaren merkatuaren erregulazioa, laborantza lurrak babesteko neurriak, eta fiskalitatearen erreforma alokairuei, mublatu turistikoei eta bigarren etxebizitzei begira. Deialdi azkar bat luzatua izan da ere, 2024eko urtarrilaren 1etik goiti, ipar Euskal Herrian, bigarren etxebizitzen eraikitzeak etetzeko eta lehen etxebizitzak bigarren etxebizitza ez bilakarazteko. (...)

Etxebizitza benetan eskuragarria izan dadin

XUTI GAZTE! - Gaur, martxoaren 25 honetan, hainbat gazte elkartu gara Miarritzeko Carmen immobilier agentzian. Datuak kezkagarriak dira, urtean 20 000 etxebizitza turistikotik gora daude alokagai Ipar Euskal Herrian, 42 235 bigarren etxebizitza eta 11 904 etxe huts daude, eta herri batzuetan bigarren etxebizitza kopurua %40a baina gehiago da. Ikasleok gure gastuen %65a baino gehiago bideratzen dugu etxebizitzara, eta hala ere, 2020.urtean 11 699 etxebizitza sozial eskatu baldin baziren ere 1 223 bakarrik banatu ziren.
Etxebizitza benetan eskuragarria izan dadin urte osoan prezio apalagoan alokagai egonen diren etxebizitzak behar ditugu. Horregatik, gazteok ere apirilaren 1ean Herrian Bizi plataformak Baionan antolatu duen mobilizazioan parte hartuko dugu. (...)

Crise du logement : samedi 1er avril, ensemble, on gagne !

Ce samedi 1er avril, Alda appelle à traduire dans la rue la majorité qui s’est exprimée en faveur d’une régulation radicale du marché foncier et immobilier dans le premier sondage réalisé sur la question du logement en Pays Basque.
Soyons plus nombreux que jamais à répondre présents à cet appel à manifester pour dire stop à l’explosion des prix, des loyers et des charges, et pour demander un logement digne et accessible pour tous celles et ceux qui vivent, travaillent ou étudient en Pays Basque. Le droit à un logement passe avant celui d’en avoir deux, et le droit de vivre au pays n’est pas négociable. (...)

Pour une politique courageuse du Logement pour tous

A quelques jours de la Manif Logement de ce samedi 1er avril à Bayonne, la plateforme "Se loger au pays - Herrian bizi" a publié le fruit de 6 mois de travail réalisé par sa commission logement social.
Voici l'intégralité du dossier « Le logement social au Pays Basque nord : Pour une politique courageuse du Logement pour tous », où l'analyse des dispositifs légaux et réglementaires est complété par un diagnostic de la production du logement social sur la CAPB, le tout aboutissant à des propositions à même de répondre au déficit criant de logements au Pays Basque. (...)

Etxebizitza eta emantzipazioa

Xuti Gazte dinamikako kideak Miarritzen elkartu dira gazteek etxebizitza eskuragarria izan behar dutela aldarrikatzeko.
Herrian bizi nahi dutelako, gazteak ere apirilaren 1ean Baionan mobilizatuko direla adierazi dute ekintzaileek. (...)