Europaren bi hutsuneak par Jean-Louis Davant

Krisiaren kariara, Europar Batasunak bere baitan bi hutsune larri agertzen ditu: gobernurik eza eta herritarren atxikimendu eskasa. Europaren batasuna lehenik ideal bat izan zen. Kristau-demokratek ekarri zuten, bereziki munduko bigarren gerlatik landa. Aitzindari agertu ziren Agirre Lehendakaria Parisko egoitzan besteen biltzaile, Robert Schumann frantziarra, de Gasperi italiarra, Adenauer alemana. Horien lanari esker, Alemania eta Frantziako gobernuak xedeari lotu ziren ber uztarpean. Laster juntatu zitzaizkien Italia eta Beneluxeko hiru erresuma edo estatuak. Seiek 1957an Erromako tratua sinatu zuten.
Europa txiki horren arrakasta ikusirik, bereziki ekonomian, oroz gainetik merkatu batu bat izan baitzen eta baitago, ondotik andanaka beste 21 erresuma batasun horretan sartu dira. Partzuer gehiegi ote denbora gutiegiz? Ni beldur baietz. Gainera batzu bederen interes berekoi hutsez etorri dira, diru laguntzen eta merkatuen bila, Europaren aldeko maitasun izpirik gabe. Hori da «pour le meilleur» ezkontzea: «le pire» besteendako, eta bereziki Europa den behi xahaldunarentzat! Denek deizten, eta nehork ez bazkatu nahi …
Behar den amodiotik, kristau-demokratek zuten gehienik, eta horretan beti fidelen eta suharrenak ditugu, hala nola Frantzian Bayrou, erdiko / zentristen aitzindari nagusia. Gero sozialistak gehitu zitzaizkion «Europa vatikanista» horri. Azkenean de Gaulle zenaren ondotiko eskuin jakobinoa ere ideia horretara konbertitu zaigu, bereziki Chirac presidenteari jarraikiz. Hori guzia Frantziako erresuman. Baina bilakaera berdintsua gertatu da jatorrizko sei estatuetan. Hor Europaren indarra nahikoa errotu eta indartu da, berezi jende ikasiaren artean, «classes moyennes» delako horietan.
Haatik eliteak ez dira gehiegi akitu jende xehearen argitzen, eta hau franko estatu-nazionalista geratu da. Gehiago ere, buruzagi politikoek usu Europaren gain bota dute ekonomiako nekezien errua, gauza txiki hau ahantziz: estatuen Europan gaudela, eta Bruselasko erabaki famatu haiek, hein handi batean, estatuek hartzen dituztela.
Beraz jende frankok biziaren kariotzea euroaren gain ezartzen du, halaber langabeziaren emendioa. Instituzioen erreforma gaizki hartu du, hain baita konplikatua. Are gehiago, gaurko krisiarekin, Europaren aldeko erdi maitasun hura ere galdu da lehenbiziko sei erresumetan. Gainerakoetan zer erranik ez!
Horrela ezin da Europa indartu. Beraz duela mende erdi bat bezala, Europaren aldeko idealak proselitismo argi baten beharra badu. Ezen gaurko krisitik ateratzeko, Europa gehiago behar da, eta ez alderantziz. Hara klarki justifikatu, esplikatu, zabaldu behar dena, hor baitago herritarren interes ekonomikoa munduko estatu erraldoien ar-tean. Haatik hori baino gehiago da ene ustez Europa: zibilizazio eremu bat, bake luzearen eremua ere, aspaldiko partez, azken mende erdi honetan. Hori gu baino gaztegoek ez dakite, gerlarik ez baitute ikusi beren bizi denboran. Guk ordea bai, eta badakigu zerez ari garen. Aipatzea merezi du.
Aipatu beharra litzateke halaber ezberdintasun nazionalen azpitik Europa osoan korri dabilan kultura komuna: adibidez gure pastorala Frantziako antzerki erlijoso zaharretik dator aditu anitzen ustez, maskarada Errumaniako ijitoenganik omen, Europako poemagintza parte handi batean Occitaniako trobadoreenganik, eta zenbat holako ! Ez dezagun geure burua geronek engana eta tronpa: europarrak gara errotik, nahi ala ez. Nahiz hobe. Europa behar dugu, Europak behar gaitu. Elkarren beharra du-gunez gero, bortxaz baino hobe maitasunez.
Eta denborarik ez utz «merkatuen» tximinokeria hilgarriei!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).