Indarrak bildu par Jakes Bortayrou

Euskal Herrian fase berri baten atarian garela ezin uka. Duela urte bat aurreikusten ziren potentzialitateek fruituak ekarri dituzte. Borroka armatua amaitzeko hipotesia perspektiba erreala bihurturik, ezker abertzale korronte nagusiak ez badu lortu berriz legalizatua izaitea, beste indar batzuekin sorturiko Bildu plataformak arrakasta gaitza lortu du He-goaldeko hauteskundeetan eta ondorioz instituzioen mapa politikoa sakon aldatu. Horrela azken urteetako etsipen zurrunbiloa hautsi, hain beharrezkoa zen oxigeno ufada askatu eta esperantzaz beteriko etorkizuna ageri da. Aukera berriak ba-daude abertzaleek politikoki pisu gehiago ukaiteko, arazo politikoari konfrontazio demokratikoarekin erantzuteko, burujabetza prozesua aurrera eramateko, erai-kuntza nazionala indartzeko, Ipar eta Hegoaldearen arteko harremanak bideratzeko.
Aukera berriak lehen lehenik, indarrak elkartu eta biltzeko. Nahikaria sortzen ari da jende askorengan, independiente izan ala alderdi bateko kide izan. Momentuz zaila da erraitea zein izanen den helmuga eta zein epetan gauzatuko den. Hastetik bi mailak bereizi beharko ditugu, nahiz eta etengabe elkarri eragiten dioten: Euskal Herri maila eta Iparraldea. Iraganeko esperientziek erakutsi dute hemengo militanteek nahi eta behar dutela ibilbide propio egin. Abertzale garenez gero Euskal Herri mailako proiektu politiko integratu bat definitu eta defenditzea dugu erronka nagusia. Bainan eraiki de-zagun gure errealitatetik. Eskeman orokor eta teoriko bat Iparraldean deklinatu ordez, osa eta aberats dezagun eskema orokor eta konkretu bat.
Bigarrenik, indarrak biltzeko moldeak, prozedurak eta urratsak definitzen hasten ahal dira. Hala nola, militanteen artean banatu galdeketa zabala izan daiteke tresna interesgarria gogoetak sustatzeko. Horrez gain eztabaida momentuak eta prozedurak asmatu behar dira: tokiz tokiko biltzarrak, alderdi barneko gogoetak, foro irekiak, interneteko tresnak, ihardunaldiak eta beste. Denetarik balia gaitezke. Esperientzia ugari baditu abertzale mugimenduak eta kanpotik ere bada zer ikas horretarako.
Hirugarrenik, maila ideologikoan, politiko-estrategikoan, maila taktikoan eta maila organizatiboan bereizketa eta polarizazioa sortzen dituzten puntu eta arazoak zerrendatu behar dira. Bakoitzak merezi duen azterketa burutu beharko da, zein puntutaraino konponezina den ala zein moldetan gainditzen edo mugitzen ahal den ikusteko. Laugarrenik antolaketa hi-potesiak formulatuz joan behar da. Ez da gauza bera erakunde politiko berria sortzea eta talde antolatuen koordinazioa edo konfederazioa osatzea. Halaber kudeatu behar da independenteek dituzten nahikariak eta alderdietako militanteenak. Helmuga berdinera joan nahi izaiteak ez du gorde behar bakoitzaren abiapundua desberdina dela. Azken hamarkadan ba-koitzak asebetetze nahiz frustrazioez beteriko esperientziak izan ditu. Taldeetatik kanpo egon direnek, arrazoin desberdinak direla kausa, usu taldeek egindako lanaz duten ikuspegi negatiboak birfundazio erradikala aldarrikatzera eramaiten ditu. Mugimendu edo alderdietan ibili direnek berriz, beren hutsune eta hutsegiteez kontziente izanik ere, eztabaida aberatsen eta aurrerapen ugariren bizipena badute. Indar bilketa hobe eta indartsuagoa egiteko prest izan daitezke, berriz hutsetik abiatzeko aldiz, nekez.
Azkenik indarren bilketa laguntzeko urrats konkretuak egin behar dira jarduera politiko aktiboan, baldintza hobeak sortzeko, konfiantza giroa eraikitzeko eta jende nahiz talde antolatuen aldetik urrunago joaiteko gogoa sustatzeko. Horretarako eragile bakoitzak erantzukizunez jokatu behar du. Protagonismo lehiaketak bazterrean utzi behar dira eta desberdintasunak estali gabe, indarren berkonposaketa lagun ditzaketen jokaera, jarrerak eta erabakiak hobetsi.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).