Nahasmenduak

PrintFriendly and PDF

Nahasmendu garaiak bizi ditugu. Noraezean ibilki garelako marka?
Transizio fase bat bizitzen ari garelako marka? Segur dena da
abertzaleen sinesgarritasuna jokoan dela eta luze gabe ez bada ordena
pixka bat emaiten ondorio kaltegarriak jasanen ditugula denek.
Abertzaleen diskurtso eta helburu politikoetan nahaste-borraste
ederra zabaltzen ari da. Azken urte hauetan autonomia al-darrikapena
birziklatu eta indar handiz plazaratua izan zen jendartean eta
hedabideetan. Berrikitan eta bat batean, independentziaren inguruko
diskurtsoak lekua hartu du. Izan ere, Independentistak sare-ak Aberri
Eguneko mezua eta aldarrikapenetik haraindian, independentzia
eskueran izan litekeen aukera bezala aurkeztu du.
Nahasmendua bi mailatan bada: maila ideologikoan eta maila politiko-
estrategikoan. Maila ideologikoan posible ote da autonomia eta
independentzia nahastea, biak elkartrukatzea, sinonimoak balira
bezala? Posible da, sinesgarritasun politikoa arriskuan ezarri gabe,
independentzia autonomia zabal bat dela erraitea? Posible da egun
batez autonomia aldarrikatzea, horren beharra eta aukera azaldu eta
biharamunean, argumentazio berdina erabiltzea independentziari buruz?
Mugimendu abertzalean kontzeptuen dantza hain arina bada, zer
ulertuko dute herritarrek? Iduri du abiadura handiko filma begiratzen
ari garela eta etapak bat bestearen gibeletik erretzen ari direla.
Nun geldituko gara? Egia da historian azelerazio faseak izan
daitezkeela. Mobilizazioaren beroan kontradikzioak gordintzen dira,
jendearen kontzientzia hartzea azkartzen da eta eboluzioen ordez
hausturak gertatzen dira. Prozesu iraultzaileak aipatu gabe ere,
holako salto kualitatiboak gertatzen dira hainbat borrokatan eta
militanteak eboluzio kualitatiboei adi egon behar zaizkie beti,
momentu bakoitzean eskakizunak eta al-darrikapen politikoak egoerari
egokitzeko. Bainan holako fase bat bizitzen ote dugu?
Independentzia abertzaletasunaren helburu nagusia da, bere proiektu
politikoaren muina. Beraz lotsarik gabe leku eta mo-mentu konkretu
batzuetan, Aberri Eguna kasu, opzio politiko horren aldeko dis-
kurtsoa garatu behar da. Bainan independentzia aukera erreala eta
hurbila ote da Euskal Herriarentzat? Maleruski ezetz. Herritarren
gehiengoa ez da horren alde ez eta Hegoaldean ere. Beraz izan
gaitezen umilago. Herriaren gehiengo konbentzitu nahi badugu, eta
argi da ez dagoela beste biderik, opzio hori desiragarria bihurtu
beharko dugu. Horretarako ez da dudarik burujabetzaren aldeko
indarrak antolatuz joan behar direla eta estrategiak gogoetatu behar
dutela.
Bainan helburu taktikoen beharra ere badugu, ongi kalibratuak, gaurko
egoeratik gure helburu politikoetara buruz bide batzuk marrazteko,
baldintza hobeagoak sortzeko, herri kontzientzia laguntzeko eta
indar metaketa zabalak lortzeko. Eta nola ez, Euskal Herriko lurralde
desberdinetan egokituak. Nahasmendu ideologikoa maila politikoan ere
islatzen da. Helburu estrategikoak eta taktikoak ez dira gehiago
bereizten eta lehen aipaturiko historiako “big bang” bezalakoak diren
momentu oso berezietatik aparte, akats politikoa da. Iparraldean,
departamenduarekin lehiatzeko bultzatu zen autonomia aldarrikapena
zertan gelditzen da independentziarekiko: etapa bat, hautu
alternatibo bat? Kontzeptuak nahasiz, ez dakigu gehiago zein fasetan
garen, zein helburu hurbila lortzen ahal dugun, zein helburu lortzera
goazen. On-dorioz norekin lan egin behar den, zein aliantza mota
sortu behar den, zein egitura beharrezkoa den ezin da argitu ere.
Transizio faseetan errex ez bada ere, argi izaiten inportanta da.
Abertzaleek, Euskal Herri osoan, nahiz Iparraldean gure ar-tean argi
izan behar dugu, jendarteari mezu eta proposamen politiko argi eta
konbentzigarriak luzatzeko. Ez da gaurko egunean dugun erronka tipiena.

« Iduri du abiadura handiko filma begiratzen ari garela…”