Opinion
Jean-Louis Davant-en testuaren komentario zenbait eta bertze…
Beñat CASTORENE - Ekaineko Enbata aldizkarian, Jean-Louis Davant idazlearen artikulua irakur dezakegu, Independentzia zertako? titulu erakargarriaren pean. Erakargarria diot, zeren azken hilabete edo urte hauetan independentzia oso guti aipu baita Iparraldean.
Jakin behar dugu nora doan euskal nazioa Iparraldean; berreuskaldunduz sendotzera edo, gero ta frantsesagotuz, asimilaziora eta heriotzara. Diagnostiko hori gabe, posible ote da helburu egokia finkatzea, estrategia eraikitzea?