Gabi Daraspe, IEH-ko GKS-ko kidea - Krisia da: gizarteko sektore geroz eta zabalagoek bizi eredu miserableak dituzte. Hori, bereziki egia da gazteentzat, egungo probretzeaz gain, anitzek ez baitute etorkizunik irudikatzen ahal. Zer da bizi eredu miserablea ukatea? Lansari baxuez edo diru laguntza oraindik baxuagoekiko menpekotasuna izatea, eta oinarrizko beharrizanak gaizki aseak izatea. Alokairuen, garraiorako edo berotzeko erregaien zein elikagaien prezioek gora egiten dute. Hezkuntza eta osasun sitemak geroz eta elitistagoak dira. (...)
Horri buru egiteko, Ipar Euskal Herrian berean, zenbait ekintza burutzen ari gara. Izan ere, Urtarrilak 29, Iruñean eta Bilbon eginen ditugun manifestaldietan jasaten dugun egoera hori salatuko dugu. Zer aldatuko dioten Ipar Euskal Herriko biztanleriari Iruñea eta Bilboko mobilizazioek ? Bistan da manifestazioek ez dituztela aipaturiko arazoak egun batetik bestera konponduko. Mobilizazioen garrantzia, langileriaren autonomiaren indartzean datza. Berehalako aterabiderik izan ez arren, berehalako eginbehar bat dugu : geroz eta gehiago izatea, geroz eta antolatuagoak. Horregatik, GKS-tik nazionalki antolatzeko apostua egitean, Euskal Herria langileria antolatzeko eremu gisa hartzen dugu, beti ere, nazioarteko antolaketari ekarpena egitearen ikuspundutik. (...)