Erramun Bachoc - Ekain honetan eskuratu ditugu Ipar Euskal Herriko emaitzak 2016. urterako. Lehen irakaspena, euskaldunen kopurua emendatu dela, orain arte hogei urtez beti gain behera jautsi delarik.
Ezin da erran, euskara indartsu denik Ipar Euskal Herrian. Konparaketa egin dezagun Euskal Autonomia Erkidegoarekin. 1991 eta 2016 artean, 25 urtez 212.000 euskaldun gehiago dira, %24tik %33ra iganez. Hemen, denbora berean, 8.700 euskaldun gutiago gara, %30etik %20,5era jautsiz. Beraz araberan, han eta hemen, alderantzizko bidea egin du euskaldungoak, gure kaltetan zorigaitzez. Gauzak hurbilagotik aztertu behar ditugu, Ipar Euskal Herriko euskaldungoaren ahulgunea, bai eta indarguneak ere neurtuz. (...)