Guk, Euskal Herriko hainbat hautetsik eta jendarte zibileko eragileek nazioarteko adituek egiazturiko ETAren armagabetze prozesu ordenatu batean frantses gobernuaren parte-hartzea opzio hoberena dela pentsatzen jarraitzen dugu. Eta gisa hortako prozesua bat ondoko egunetan gauzatu daitekeela oraindik espero dugu. Euskal Herriko bakearen artisauak bilakatzea, eta apirilaren 8ko larunbatean iraganen den desarmearen egunari deitzea erabakitzen dugu.
Egun horretan parte-hartuko dugu, eta bake zuzen eta iraunkor baten arrangura duten herritar guziak gurekin bat egitera gomitatzen ditugu. Apirilaren 8ko larunbatean, bakearen aldeko artisauak milaka izanen gara, Euskal Herrian bortizkeriarik gabeko etorkizun demokratiko bat eraiki dadin ! Gaurdanik laguntzaile kopuru haundiena bilatzen dugu, jadanik historikoa den egun horren antolaketan eta ongi iragaitean parte hartzeko ! Klika jarraian bakegile bilakatzeko molde ezberdinen ezagutzeko. (...)