70 urtez bakean
Munduko bigarren gerla duela 70 urte bukatu zen azkenean, 60 miliun hil utziz, Europako herrialdeak eta Japonia lurrean, beste zenbat makur bazter guzietan… Hamar urteak nituen, eta izigarriko oroitzapen ederrak
atxiki ditut 1945eko memento haiez. Presonerak itzuli ziren, eta gazterian alimaleko eguzki jaikitze bat bezala zartatu zen, sei urtez jairik gabe egona baitzen.
Haatik 1945eko bedatse loriosa laster joan zen, uda ederra halaber.