Prekaritatearen kontra… lan legea babestuz ere!

Aurtengo Maiatzaren Lehenaren ezaugarri haundiena izan da Euskal Herri osoan milaka lagun bildu dituzten mobilizazioetan lan munduko prekaritatearen gaitzestea eta haren ondorioen azpimarratzea.Baionako desfilean, 450 aberatsek desfilatu dute El Khomri legearen sustengatzeko, ezohizko lemak lagun, Valls-Hollande-Macron gobernuari eta haien munduari, opari pozoinatu bat eskainiz.

DSCF3483Iturri ezberdinen arabera 1500-2000 pertsonen parte hartzea izan da du Baionako Maiatzaren Lehenak . Iparraldean beste elgarretaratzeak ere bazirelarik Donibane Lohitzune eta Maulen. Baionako desfilean parte hartu dute besteak beste CGT, FO, FSU, Solidaires, UNEF eta LAB sindikatuek edo Collectif jusqu’au retrait eta Bizi ! mugimendua bezalako beste jendarte eragileek.

DSCF3529Hain xuxen ere Bizi! euskal mugimendu altermundialistaren deiaren haritik 450 pertsonatik goitik desfilatu dute El Khomri-ren legea eta Hollande-en gobernuaren politika sustengatzeko aberatsen manifan, Baionako karriketan Maiatzaren Leheneko ohiko manifestaldiaren barnean.

Aberatsek idekitzen zuten bereziki animatua zen jende lerro bat, bertan aldarrikatzen zituztelarik martxan den lan legearen erreformaren eta gobernuaren politikaren sustengatzeko arrazoin guziak. Eramanak ziren pankartak eta oihuka errepikatuak ziren lemak nahaskeriarik gabekoak ziren : «  Smic-ik & Assedic-ik ez, ez dugu fitxik ordaindu nahi! » ; « Lan gehiago, jada dutenentzat, aberastasun gehiago, jada ainitz dutenentzat! » ; «Bankariekin, elkartasuna!» ; « Funtzionario guttio, milionario gehio ! » ; « 32 euroko asteari, BAI! » ; « Ezkerrari bai, eskuinekoa delaik! » etab.

Lemak!Ondotik Macron eta konpainiak marrazten duten jendartea sinbolizatzen zuen galera bat zetorren, miliardunetaz amestuz, errealitatean milioika galera arraunlari lan ttipi eta prekarioetarat, lan baldintza gero eta gogorragoetarat edo perspektibarik gabeko langabezia masiborat kondenatzen dituena.

Horren gibeletik, Bizi!ren ikurriñek manifestari jende multzoa kolorestatzen zuten, denek gaitzesten zituztelarik aintzinean desfilatzen zuten izigarri-aberats horiek eta berek funditzen dituzten oreka orokor sozialak eta planetaren oreka ekologikoa. « Langabeziaren kontra, lana partekatu ! Miseriaren kontra, aberastasuna partekatu ! » oihuak lagun, manifestariek deitzen zuten ez amor emaiterat eta mobilizatua egoiterat El Khomri lege proiektua osoki kendua izan arte.

Aberatsen desfileak bi geldi une sinboliko ere egin ditu HSBC eta Société Générale-en Baiona hiri guneko agentzietan bertan kantatzeko frantses kantu famatu arramoldatua «Denak joanen gira paradisu… fiskalera ! Denak joanen gira Panamara !».

Bizi !ren manifestaldia ondotik joan da Tonneliers karrikara, Baionan Ttipian eta bertan amaitu da zintzur bustitze batekin non « aberats » eta pobreak bildu diren eta bazkari herrikoi haundi batean parte hartu.

Hegoaldean

Milaka pertsonek -8.000 baino gehiagok- parte hartu du Maiatzaren Lehena ospatzeko ELAk Bilbo eta Iruñean antolatu dituen ekitaldietan. “Gehiago balio duzu. Erreformekin eta Estatu mailako akordioekin, prekaritate eta pobrezia gehiago” lelopean ospatutako ekitaldietan lan erreformak eta estatu mailako hitzarmenak prekarietatea eta pobretasuna ekarriko dutela salatuz. Hots, enplegu duina eta justizia soziala aldarrikatzea maximalismoa denez azpimarratzeko parada.

LAB Sindikatuak bere aldetik Euskal Herri osoan antolatuak zituen ia 20 bat elgarretaratzetan milaka langile karriketara aterat ditu inposatua den prekaritatearen kontra. Karia hortara azpimarratu da egoera honek baduela alternativa bat : Elite ekonomiko eta polikoek ezarri proiektua baztertu eta langileek beren bidea egitea, antolatzeko eta borrokatzeko gaitasuna erakutsiz.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).